Lankide eztabaida:Josugoni/2010 maiatza-abuztua

Kaixo Josugoni:

Nire lana ezezaguna den arren, nire helburua euskara nazioenarteko hizkuntza idatzien lehenengo 40 artean kokatzea da. Horretarako helburu argi bat burutzearen asmoa hartu dut.

  • 1. Baldin badakizu, zu arkitektoa zara, baina ni ingenieria (industri-ingeniaria).
    • Eta lasai, ez naiz lasai geldituko zuk esaten duzulako.
  • 2. Zinemako artikuluak euskaratzeari ekin diot, ahalik eta euskarazko artikulu gehien egon daitezen.
  • 3. Horregaitik, zinema genero guztiak errepasatu ditut 15 egunetan: Westerna,...,eta Spaghetti westerna (euskaratugabeak)
  • 4. Ennio Morricone (musikagile), Sergio Leone (zinema zuzendari), Dolarraren Trilogia (filmak), ...itzuli behar izan ditut (batzuk italieratik, besteak espainoletik edo frantsesetik, ingelesetik,...)
  • 5. Egunero hiruzpalau artikulu itzuli ditut, eta ahalik eta ezaugarri nabarmenenak eta esanguratsuenak idazten saiatu naiz.

Ingeniariak ekoizpenaz arduratzen bada, arkitektoak edertasunaz arduratuko da. Horregaitik eskertuko nizuke lan honetan lagunduko bazenidake artikuluak edertzen.

Jakin badakizu: 1. Euskarazko Wikipediak 56.721 artikulutan gaudela (44.) 2. Hurrengo hizkuntza "Nynorsk"a 56.890 artikulurekin, 170 artikulu gehiago ditu (43.) Orain dela 15 egun 209. Gaur egun euskarak 1.250.000 irakurle izan badezake 10.000.000 edukitzea dut helburu gure Resurreccion Maria de Azkue eta Gotzon Garateren omenez. Horretarako 100.000 artikulu lortu behar ditugu. Gaur egun Wikipedialariak 300 bat baino ez gara euskaraz. Ordea 1000 izango bagina 180.000 artikulu egingo genituzke eta 10.000 bagina 1.800.000. Gaur egun (2010/05/21) Ingelesezko Wikipedia 3.298.118 dira (1.) Alemaneraz 1.070.325 (2.) Frantsesez 950.255 (3.)

Zorritxarrez gure hizkuntza deitoratu dutenak ez dakite gure kulturaren indarra gure herriaren ariman dagoela horregaitik arima gehienen ekoizpena behar dugu, lehendabiziz sortu, ekoiztu eta gero edertu. Zurekin %100 nago, baina nirekin ados egongo zara euskaraz itzultzea gauza erreza ez dela (hiru seme alabekin eta emaztea presionatzen artikuluak bukatzeko, nire 8 edo 9 lanordu ondoren).

Jakin nahi baldin baduzu: 1. Ingelesetik, Frantsesetik, Italieratik, Portugesetik, Katalaneratik, Grekeratik, Albanieratik, Turkieratik, Errusieratik, edo Hebreieratik Euskarara artikuluak euskararatu dezakedala. Saint Cloud (92) Frantzian bizi naizela eta 1994tik Frantzian nagoela Europako Herri asko bisitatu eta hizkuntzak ikasteko eta praktikatzeko aukera izan dudalarik.

Horregatik eskatzen dizut pazientzia euskaldun zahar honentzat. Eta isilik eta lasai ez dela egongo Ennio Morriconeren 506 musika lanen istorioak eta Sergio Leoneren film guztiak itzuli arte.

BESTELA LASAI EGON: TU PADRE! ESANGO LUKE ESPAINOL BATEK;

HORREGAITIK BARKAMENAK ESKATZEKO ZAIN NAGO ZURE IRAINARENGATIK;

MILAESKER JOSUGONI ETA AZKEN ALDIZ IZAN DADILA EZTABAIDA EGITEN DENBORAN GALTZEN DUGUN. (Gaur Nynorskak 12 artikulu egin ditu Euskarak bitartean 9 egin dituen arren) Jakin Nynorskak Norvegiako %10ak dakiela gutxigora bera 500.000.)

AGUR LAGUN ETA BARKAMENAK EUSKARA LEHEN HIZKUNTZA GORDETZEN SAITZEN DEN EUSKALDUN EZEZAGUN HONENGATIK FRANTZIAN EZ BAITA ERRAZA GURE HIZKUNTZA ESKUBIDEAK ERRESPETATZEN; AGUR ETA SEGI EDERTZEN JOSUGONI;

GAINPOPULAZIOA aldatu

KAIXO: Beste orrialde batetik hartu nuelako, euskaratzen zaiatu nintzan baina ez zen oso ondo ulertzen beraz ezabatu eta beste artikulu ulergarriago batr egiten zaitu nintzen.

Altuera, garaiera aldatu

Egonon Josugoni, inoiz desadostasunen bat adierazi eta haserretu egin zara; ez nuke berriro gertatzea nahi, eztabaida zabaltzen badut gauzak argitu eta denek ikastearren egiten baitut. Galdera xinple bat da: Jabal Shamsen "altuera" hitza aldatu eta "garaiera" bere sinonimoa idatzi duzu. Oker ez banago beste kasu batzuetan ere, beharbada sarritan, bigarren hitz horren alde jo duzu. Inoiz adostu al da eu-wpn "garaiera" hitza hobestea edo? Ondo izan.--Adrar; esan 11:43, 26 Maiatza 2010 (UTC)

Egunon, azalpenak bi ataletan ordenatuko ditut; lehena orokorragoa izango da, sinonimoen erabileraz, bistan denez neure kezka ez baita kasu honi buruzkoa, aurreko batean azaltzen saiatu nintzaizun bezala zuzenketa- (edo aldaketa-) irizpideez baino. Bigarrena "alltuera-garaiera" kasuaz.
  • 1- SINONIMOAK: proposatzen duzun Hiztegi Batuko loturarekin gauza bat ziurtatzen duzu, "altuera" hitza zuzena da euskara batuan eta beraz erabiltzeko modukoa. Wikipedian hitzartuta dagoena okerrak zuzentzea denez, printzipioz administratzaile edo lankide baten lanetik kanpo dago hitz zuzen bat aldatzea, hori ez baita zuzenketa. "Altuera" berbak Heg. dakar, OK baina zeure ekimen hau sistematizatuko bagenu hizkuntzaren pobretzea besterik ez litzateke lortuko. "Bolu" Bizk bada eta "eihera" Ip. bada, horrela eginez gero denetan "errota" ipiniko genuke eta berbak hiltzera kondenatu genituzke; neuretzat, ordea, askoz osasungarriagoa litzateke entziklopedian denak agertzea, esanahia argitzeko redirect ekintzak eta bestelako tresnak ditugu, beharrik balego. Bestalde, "altu" berba Hiztegi Batuak ez du Heg. markatzen, erabat neutro ageri da; "goratasun" (eta kasu batzuetarako "altitude") ere erabil daitezkeen moduan. Testu arrunt eta orokorrez ari gara, ez infotaula edo ikusgarritasun berezia duten elementuez. Beraz, neuretzat (eta beste lankide batzuei iritzia eskatu nahi diet, ez dakit beste lekuren bat izango den egokiagoa) irizpide orokorra hauxe da: Lankide batek erabiltzen duen euskara batuko hitz zuzen bat errespetatu behar da eta bere ordez ez da sinonimo bat jarri behar, hiztegiaren aberastasunaren izenean.
  • 2- KASU HAU: arlo honetan erreferentzia funtsezkoak diren dokumentazioak aurkeztuko ditut.
    • Pyrenaica.comen (Euskal Herriko Mendi Federazioak mantendua) "Tatxamendien txokoan" "Euskal Herriko Mendien Katalogoa" topatuko duzu; Centenarios delako lehiaketa ezaguna da, Euskal Herriko mendi zerrenda bat aukeratzekotan hauxe da number one-a. Urtero gaurkotzen den zerrendaren kudeatzailea Patxi Galé da, Euskaltzaindian Onomastika Batzordeko kidea dena. Lehen orrialdean dakarren bezala batzorde honen oniritzia duen testua da. Aurkezpenean irakur ditzakegun hitzak: altuenak, oso altuak, Mendiaren altuera, inguru horretako altuena. Kasualitatea izan daiteke baina garai(era) agertu ere ez, edozein kasutan ez dago bat ere erreparorik altu(era) erabiltzeko. Tauletara heldu eta hor agertzen den zutabeak...Altuera du izen. Mmmmm.
    • Goazen Euskaltzaindiara bertara. EODAn mendi zerrenda dago, erreferentzia kontundente eta hurbilagorik ezin aurkitu. Aurten eguneratua. Tauletan zer agertu eta...Altuera.
    • Kasu honetaz ondorioa (Euskaltzaindiakoak baino euskaltzainago aritu nahi ez badugu bederen): "altuera" hitza kendu eta "garaiera" ipini duzun kasu guztietan atzera buelta egin behar duzu, zerbait frogatzekotan kontrakoa izan daitekeelako, ez norabide honetako aldaketa. Eta era orokorrago batean, erreferentzien inportantzia ikusita (akademia eta arloko federazioa, gehiago ezin) hauxe da neure proposamena: Infotauletan "garaiera" kendu eta "altuera" ipintzeko aukeraz hausnartzea, erakunde horiekiko sintonia irabaztearren. Lan hori bot batek egin lezake? Ondo ibili.--Adrar; esan 9:14, 27 Maiatza 2010 (UTC)
Arratsalde on. Kasu zehatza argituta geratu da; bot-arekin zalantza bakarra neukan: orain garaiera guztiak altuera bihurtzea! Ez dut ezer hitz honen kontra, noski, biak euskara zuzena direlako. "Aginte era" erabiltzea ez da nire estiloa baina beste erremediorik ez didazu utzi, aurrekoetan bezala lehen neure "errugabetasuna" dokumentatu behar dut, hori egin nuela uste dut eta gero "agindu". Zeuk ez duzu agintzen, zeuk zuzenean aldaketak egiten dituzu eta onartu duzun bezala adostuta ez dauden irizpideen arabera. Horretarako erremedioa: aldatu baino lehen kontsultatzea. Agindua izan bada, bestalde, efektu txikia: artikulua ez duzu aldatu. Lan handia egiten duzu, Josugoni baina inor ez da perfektua, denek dugu asko ikasteko. Orduan aginte era barik: Jabal Shams artikuluan beharrik gabe egin zenuen aldaketa ezaba zenezake? Aldaketa bera egin duzun beste kasuetan hainbeste lankidek egindako lan zuzena errespetatzearren ezabatzen ahalegindu zintezke? Eta bai, banoa Txokora, esan bezala kasu partikularra baino askoz inportanteagoa delako irizpidea argitzea. Editatu dituzun hau bezalako aldaketak, diozun bezala kontaezinak izateak garrantzia areagotu egiten du; ados ez zaudela esan didazu baina ez duzu azaldu zertan oinarritzen zaren, zuzenketa lana (hau da, euskara batuan onartuta ez dagoena aldatzea) nahiko argi dago zelan kontsultatu eta zer lortzen den (euskara zuzen eta arauen araberakoa) baina beste eremu horretan inolaz ere ez. Ondo izan.--Adrar; esan 16:49, 1 Ekaina 2010 (UTC)
Ondo, Josugoni. Irizpide orokorra argitzen ari gara eta inoiz ez da neure asmoa izan zeuri alferlan itzela "oparitzea"; indarrak eta orduak zuzenketa eta txukunketa lanetarako beharko ditugu. Aurrera begira jarrita, ondo ibili eta segi langile.--Adrar; esan 17:17, 2 Ekaina 2010 (UTC)

Chifonnier dela eta aldatu

Bai, ni ere harritu nintzen lankide ezezagunak artikulu hori sortu zuenean. Nik aldatuko nuke, eta zuk berdina pentsatzen duzula ikusita, halaxe egingo dut. Iw-etan ere, hizkuntza bakoitzean agertzen da, baina egileak chifonnier frantsesak berezko ezaugarriak dituela pentsatuko zuen agian, baina traperoa trapero da, hemen eta herri guztietan.---Joxemai; (erantzunak) 11:57, 30 Maiatza 2010 (UTC)

GARA artikulua eztabaidan. aldatu

Badira hilabete batzuk Garak Urruñan egoitza bat duela, hau egunero egunkarian ikus daiteke. Froga gisa ikusi http://www.behatokia.info/docs/hemeroteka/31/Gara.pdf Bigarren orrian honako hau agertzen da: ARABA: Tel: 945 28 06 02 / Faxa: 945 25 85 90. Diputazio kalea, 17-1a. 01001 Gasteiz. BIZKAIA: Tel: 946 61 20 55 / Faxa: 944 24 96 25 Gran Vía, 2-4.a. 48001 Bilbo. GIPUZKOA: Tel: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. Portuetxe, 23-2a. 20018 Donostia. P.K.: 1099. LAPURDI: Tel: 055 959 67 77 / Faxa: 055 959 67 78. Hedagunea-Media Center; 8, ZA Martinzaharenia. 64122 Urruña. NAFARROA: Tel: 948 22 58 06 / Faxa: 948 22 60 06. Pozo Blanco kalea, 15-5 bulegoa. 31001 Iruñea.

Ikus, gainera aldatu

Ikus, gainera Nere kontu; aldatuko dut--Gorritxiki 22:04, 1 Ekaina 2010 (UTC)

Kaixo! aldatu

Buenos días, soy Claudi Balaguer (Capsot de la Viquipèdia catalana y occitana) espero que me perdonarás pero no sé hablar euskara. Te escribo para ver si puedes dar soporte a nuestra associación "Amical de la Viquipèdia" que está intentando ser un Chapter pero hasta ahora ha topado con diversos problemas y el principal por no representar un estado. Si nos quieres ayudar, puedes añadir la plantilla Txantiloi:Wikimedia CAT que me tradujo muy amablemente vuestro compañero Hegibeltz/Tuc negre, en tu página principal. Eskerrik asko/gràcies/gracias, cordialment, te deseo que tengas un verano estupendo,Capsot 19:57, 9 Ekaina 2010 (UTC)

Lorategi ingelesa aldatu

Kaixo, Josugoni: Atzo "lorategi ingelesa" artikuluari ekin nion, eta gaur ikusi dut zuk eta Oreretak aldatu egin didazuela izenburua, eta orain "ingeles lorategi" ipini didazuela. Mezu honen bitartez eskatu nahi dizut berriro ere "lorategi ingelesa" utz dezazuela, bi arrazoirengatik:

1.-Euskaraz agramatikala delako mugatzailea kentzea. Agramatikala da, adibidez, harategi baten errotuluan "harategi" jartzea. "HarategiA" behar du. Are gehiago, izenari adjektibo bat ipintzen zaionean, kasu honetan bezala.

2.- Benetan, ez dut ulertzen zertara datorren "ingeles" adjektiboa izenaren aurrean ipintzearena. Ez bada esaten "handi lorategi", "txiki lorategi" eta abar, ez dakit zeren arabera aldatu zaidan izenburua, eta "ingeles lorategi" ipini.

Lankide:Belkoainpe (--josugoni (erantzun hemen) 14:47, 12 Ekaina 2010 (UTC))

Lorategi ingelesa 2 aldatu

Kaixo, Josugoni: Eskertzen dizut erantzun azkarra. Begira, egia esateko, ez daukat eztabaida sakonetan sartzeko gogo handirik, eta Wikipedian bereizketa hori egitea erabakita baldin badago (alegia, "kontzeptu orokorrak" mugatzailerik gabe, eta "kontzeptu konkretuak" mugatzailearekin), ba, tira... nahiko bereizketa arbitrarioa iruditzen zait, baina ez naiz horretan sartuko. Baina Oreretak egin didana iruditzen zait ez dela oso gauza txukuna:"lorategi ingeles" gaizki balego bezala, "ingeles lorategi" ipintzea, nik sortu berri dudan eta oraindik egiten ari naizen artikulu batean (bistan zegoen egiten ari naizela, bigarren epigrafe bat bazegoelako, eta Oreretak ezabatu egin dit), eta hori guztia niri inolako oharrik ere egin gabe... iruditzen zait etiketaren aurka doala. Laguntza eskatu nahi nizuke. Saiatzen ari naiz artikuluari berriro ere "lorategi ingeles" izena jartzen, baina ez dut lortzen. Mesedez, esango zenidake nola egin hori? Eskerrik asko, eta ondo izan.--Belkoainpe 00:09, 13 Ekaina 2010 (UTC)

Eskerrik asko, Josugoni. Nire iritzia, labur-labur, oraintxe bertan idatziko dut artikuluaren eztabaida-orrian.Ondo izan eta hurrengora arte.--Belkoainpe 15:56, 13 Ekaina 2010 (UTC)

Lorategi ingelesa... 3!!!!!!!!! aldatu

Josugoni, laguntza eskatzera natorkizu. Mesedez, irakur itzazu "lorategi ingelesa" artikuluaren eztabaida-orrian idatzi ditudan azken bi iritziak. Berriro aldatu dute artikuluaren izenburua. Mesedez, jar iezaiozu hasieran jarri nuen izenburua. Oraingoan egin didatena gehiegizkoa iruditzen zait, eta ikaragarrizko errespetu-falta.--Belkoainpe 00:47, 17 Ekaina 2010 (UTC)

Jean Prouvé aldatu

Kaixo Josu, irakurri dut zure Jean Prouveren artikulua, lan interesgarria. Zalantzatxo pare bat, nire hiztegian ez ditut topatu bukalan eta gauzaki hitzak. Altzairuzko aulki bakarra edo gehiago diseinatu ote zuen ere zalantza sortu dit zure esaldiak, aulkiak... aldentzen da, idatzi duzu, ez dakit aulkiak...aldentzen dira edo aulkia....aldentzen da behar ote lukeen. Ahaztua nuen Bordeleko suhiltzaileen eraikina berea zela.

Eztei artikuluko aldaketak aldatu

Kaixo, Josu. Ikusi dut artikuluan japoniar ezteien argazkia berriz ere hasieran jarri duzula. Aurrerago badut asmoa eztei tradizio ezberdinei buruzko atala garatzeko eta bertan hobeto egokitzen da argazkia nire iritziz. Gainera, kalitate txarreko argazkia da, lausoa eta definizio eskasekoa. Behar beharrezkoa ez bada azalpen bat egiteko, hobe deritzot aurrerago jartzea. Zure iritziaren zai geratzen naiz. Mesedez, erantzun artikuluaren eztabaida-orrian.---Joxemai; (erantzunak) 07:54, 28 Ekaina 2010 (UTC)

Ia ahaztu egin zait. Lehenengo argazkian ere, nik enuke jarriko britainiar tradizioko ezkontza denik (ez dut uste ezkontza hori britainiar tradiziokoa denik, nahiko modernoa iruditzen bait zait niri)---Joxemai; (erantzunak) 07:58, 28 Ekaina 2010 (UTC)

Makila (Makhila) aldatu

Ba argi dago Makilaren tradizioak Iparraldean Hegoaldean baino askoz ere indar handiagoa duela (beste ohitura askoren antzera), ez zait gaizki iruditzen parentesi artean Iparraldean Makhila idazten dutela jartzea (bai euskaraz nahiz frantsesez), zer du horrek txarrik, batez ere, hala denean?

Ikus Sagardo (Sagarno) eta Ardo (Arno). Gero arte, Josugoni. ---Euskalduna; 21:05, 2010ko uztailaren 9a (UTC)

Piramide Makurra aldatu

bale, ondo deritzot.

-Xabitxu 21:14, 11 Uztaila 2010 (UTC)

"Josugoni/2010 maiatza-abuztua" erabiltzailearen orrira bueltatu.