Lankide eztabaida:Josugoni/2007 urtarrila-apirila

Galdera bat aldatu

Galdera tiki bat baino ezer ez: Zer egiten dio artikuluari eransten diozuna, hor bezala[1]?

Beheragune? Urakan? aldatu

Elhuyar hiztegian "Hurakan" hitza Hrekin idatzita ageri da. Bestalde, "borrasca" depresio izendatzen du, dena den, euskaraz eguraldia ematerakoan "behe presio gune" erabiltzen da, baina ez dut sekula Beheragune deitzen inon ikusi, Euskaltzaindia beharbada? Etxeorratz, (hurakanak hemen) 19:38, 18 Urtarrila 2007 (UTC)

Ondo, Urakan eta Behe presio gune orduan, dena den, berzuzenketa orri moduan "Hurakan" jarriko nuke, etxean ditudan hiztegi guztietan halaxe dator eta. Gabon pasa Wikiproiektukide agurgarria. :pEtxeorratz, (erantzuna hemen idatzi) 19:56, 18 Urtarrila 2007 (UTC)

20.000 biztanletik gorako udalerriak aldatu

Kaixo Josugoni! Zer moduz? Aurreko batean egon nintzen pentsatzen hasieran asmoa nuela udalerri pila bat egiteko zirriborro moduan, baina politika hori nahiko kritikatua zen. Wikipedia askotan eztabaidatzen da ea merezi duen herri guztiak agertzea gero oso informazio eskasa agertzeko. Horregatik erabaki dut gutxienez 20.000 biztanleko herriek artikulu bat merezi dutela eta Espainia eta Frantziako udalerrietatik hasiko naiz. Gero batek daki. Ikusi dut aldatu duzula Kordoba, eta galdetu nahi nizun ea lagundu nahi duzun ideia honekin, agian interesa baduzulako. -Theklan; (zer?)   10:58, 20 Urtarrila 2007 (UTC)

Bai, bai, aldatu lasai nahi duzuna! Eta udalerriren bat ez badut jarri probintzia horietan ere jarri! (oraindik ez dut bukatu udalerriak jartzen, probintzia batzuk falta zaizkit begiratzeko)! -Theklan; (zer?)   11:01, 20 Urtarrila 2007 (UTC)
Nik ingeleseko wikipediatik hartu dut, baina frantsesenak ez ditut aurkitzen. Ingelesen, frantsesen eta alemanen wikipedian ez da agertzen populazio daturik. Agian hemen agertzen direnekin nahikoa da, 40.000tik gora (Grandes Villes de France delakoak). 143 dira guztira eta antza Frantzian ofiziala da handia dela 40000tik gora. -Theklan; (zer?)   11:12, 20 Urtarrila 2007 (UTC)
Eskerrik asko! (baina ez naiz Donostiarra! -Theklan; (zer?)   11:27, 20 Urtarrila 2007 (UTC)

"Baita ere"-ren inguruan aldatu

Aupa Josu!

Zeelandia sarrerako baita ere zorionekoaren inguruan... Azalpen arin eta kaskarra ematearren: teorian (eta idatziz erabiltzean) "baita ere" horrek beste zerbait eraman behar du barruan: Berak esan zuen, baita guk ere, Esan egin zuen, baita egin ere... azalpen osorik ez dut orain topatzen, baina beharbada honek lagunduko dizu.

Ondo ibili!

Joxe --Joxe 19:22, 21 Urtarrila 2007 (UTC)

Hiri orokor infotaula aldatu

Kaixo Josugoni!

Irakurtzen hasi eta uste nuen bronka bota behar zenidala... baina tira, eskertzen dira. Zure galderei erantzunez:

  1. Horretarako sortu dut, gauza guztiak ez idazteko eta aldi berean bestelakoak gehitu behar badira ba jartzeko. Hala ere, agian, beste atalen bat ere gehitu daiteke, altuerarena bezala, udalerri askoren informazioan agertzen baita.
  2. Koordenatuena nahiko korapilotsua izan da. Hasieran I, H, E eta M agertzeko moduan jarri dut baina lotura ez zen agertzen ondo. Horregatik horrela utzi dut. Saiatuko naiz hurrengo egunetan ea zerbait lortzen dudan.
  3. Agian banderarena goian ez da ondo geratzen, arrazoia duzu, batez ere kolorea dela eta.

Bestela oraintxe aldatzen nabil, Poloniakoak aldatu ditut eta ondo dabil. Gauza da geroz eta txantiloi gutxiago eduki askoz hobe ibiliko garela uste dudala... jendeak ez ditu korapiloak sortzen zein jarri ez duelako...

Beno, eta aldaketarik egin nahi baduzu, ba ongietorria eta aldatu nahi duzuna, noski! Aio! -Theklan; (zer?)   21:57, 23 Urtarrila 2007 (UTC)

Beno, aldatu ditut bi gauza. Jada ez da bandera agertzen eta orain beste gauza bat sartu dut E, H, I eta M jarri ahal izateko. Hala ere goikoa ezin dut aldatu... buff, ze zaila! -Theklan; (zer?)   22:14, 23 Urtarrila 2007 (UTC)
Bai, egia esan kasu horretan zaila da. Nik egingo nukeena da Izena eraibli Habana jartzeko, eta ondoren besterik1 erabili beste parametroak jartzeko... agian txapuzilla bat da, baina ondo gera daitekela uste dut... frogatuko dut -Theklan; (zer?)   22:26, 23 Urtarrila 2007 (UTC)
Ea zer deritzozun: Habana -Theklan; (zer?)   22:39, 23 Urtarrila 2007 (UTC)

EGINA! Frogatu nahi baduzu Habana, Haga eta Durango eta ikusiko duzu ze polita geratu den! Ah, eta sinplifikatua. Hemendik aurrera egiten ditugunetarako {{Hiri orokor infotaula}} erabili daiteke, eta jada eginak daudenentzat {{koordenatu lotura}} edo {{koordenatu lotura EH}} sartu behar den lekuan eta kitto! -Theklan; (zer?)   10:50, 24 Urtarrila 2007 (UTC)

Zuk sakatu F5 eta konponduta egongo da! Horren inguruan ibili gara lanean TXiKi, Kabri eta hirurok. -Theklan; (zer?)   21:39, 24 Urtarrila 2007 (UTC)
Ez, gauza da bakoitzak bere monobook.css artxiboa gordetzen duela katxean, horrela azkarrago kargatzen baita Wikipedia. Adibidez, nik, nerea dut propioa eta gauzak ezberdin ikusten ditut (nire ustez politago, beste bati kopiatu nion). Nahi baduzu nirea instalatu dezakezu Lankide:Theklan/monobook.css artxiboa kopiatuz Lankide:Josugoni/monobook.cssra. F5 sakatuz monobook.css eta common.css orokorrean egin diren aldaketak (horiek bakarrik administratzaileek alda ditzekete) ikus daitezke, katxea guztiz berritzen baita. -Theklan; (zer?)   21:57, 24 Urtarrila 2007 (UTC)

Txantiloi errepikatuak aldatu

Kaixo! Ia-ia guztiz liatu duzu... badakit bazegoela AEB izeneko txantiloia. Baina txantiloi hauek errepikatzeak badu zentzu bat: honela erabiltzaile ezberdinek jar ditzaketen kodeak estandarizatzen dira. Ikusten baduzu Kolonbia, Kolombia eta Colombia egon badira euskaraz, jende askok bata zein bestea erabil dezakeelako. Bata ala besteak jarrita, hala ere, Kolonbia jartzen du, Wikipedian erabiltzen dugun izen ofiziala. Hobe da errepikatuak egotea, beraz. -Theklan; (zer?)   22:02, 24 Urtarrila 2007 (UTC)

Bai batean eta bai bestean nik jarri ditut. AEB badago eta begiratzen baduzu Kategoria:Txantiloietan erabiltzeko txantiloiak Estatu Batuak eta Estatu Batu ere existitzen dira. Hiruetan jartzen dugunean Estatu Batuetako bandera eta Estatu Batuak jarriko du, hau da, ez du jarriko AEB edo Estatu Batu. Horregatik EEBB jarri dudanean eta ikusi dudanean ez dela existitzen, eta uste nuenez jende askok erabili zezakeela izendapen hori, ba aldatu beharrean txantiloi berria sortzea erabaki dut... total kode zatitxo bat baino ez da. Editatua: Momentu berean ere sortu dut Aljeria, Algeria izenekoa bazelarik-Theklan; (zer?)   22:08, 24 Urtarrila 2007 (UTC)
Agian, nahi baduzu, eztabaida luzeago bat egin dezakegu Txokoan edo eta bozketa batekin bukatu. Hala ere ez dut uste hain garrantzitsua denik ere. Ondo segi! -Theklan; (zer?)   08:03, 25 Urtarrila 2007 (UTC)

Donostiako argazkia aldatu

Kaixo. Donostiako artikuluan zuk igotako irudi bat dago, Donostiako ikuspen orokorra 'airetik'. Irudi honek ez du lizentziarik. Non lortu zenuen? Zuk zeuk ateratakoa da? Gustatuko litzaidake lizentziari buruzko informazioa gehitzea irudiaren deskripzio orrian, horrela gaztalerazko edota beste wikipedietako Donostiari buruzko artikuluetan erabili ahal izateko. Eskerrik asko! --Generalpoteito 16:49, 25 Urtarrila 2007 (UTC)

Euskal Herriko historia aldatu

Kaixo! Bi gauzatxo. Lehenengoa da laguntza behar dudala artikulua luzatzeko... ni ez naiz historialaria, baina handik eta hemendik nabil informazioa biltzen. Bigarrena da harrespilaren kontua... harrespila ez da tumulo? Euskaraz cromlech baratze zela irakurri nuen... baina beno, ez dut uste hainbesterako denik. Garrantzitsua bestea da, ez lortzen dugun guztion artean historia atal txukun bat egitea! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:22, 13 Otsaila 2007 (UTC)

Bale ba, horrela bada horrela da! Nik ere berdina pentsatu dut ikurriñarekin, baina arazoa da beste wikipediatan horrelakoak egiten direnean armarria erabiltzen dela. Ez nekien armarria jartzea egokiagoa zen, baina agian Irudi:Lauburu harria.jpg izan daiteke bat... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      21:52, 13 Otsaila 2007 (UTC)

Donostiako argazkia (2) aldatu

Kaixo. Donostiako artikuluan zuk igotako irudi bat dago, Donostiako ikuspen orokorra 'airetik'. Irudi honek ez du lizentziarik. Non lortu zenuen? Zuk zeuk ateratakoa da? Gustatuko litzaidake lizentziari buruzko informazioa gehitzea irudiaren deskripzio orrian, horrela gaztalerazko edota beste wikipedietako Donostiari buruzko artikuluetan erabili ahal izateko. Aurrekoan ez didazu erantzun. Badaezpada ere, berriz idazten dizut mezu hau. Eskerrik asko! --Generalpoteito 19:35, 14 Otsaila 2007 (UTC)

Eskerrik asko erantzuteagatik, josugoni. Egia esanda niri ere pena handia emango litzaidake argazkia ezabatzea. Eta pena handia ematen dit beste wikipedietan jarri ahal ez izatea. Baina, dakizunez, wikipedian lizentzia libreak edo askeak erabiltzea benetan garrantzizkoa da, funtsezkoa esango nuke. Baina beno, administratzaileak ezabatu dezala... Agur! --Generalpoteito 17:59, 15 Otsaila 2007 (UTC)

GARAri buruzko aldaketak aldatu

Josugoni:

1-Zergatik desegiten dituzu hainbat aldaketa, jatorrizko artikulua hobetzera badatoz? "Gara" egunkariaren inguruan lehendik idatzita zegoena oso urria, hankamotza eta zehaztasun gabekoa zen. Orain, egin diren ekarpen berriekin, hutsune horiek bete dira eta hasieran zegoen azalpena baino modu askoz ere osatuagoan argtitaratu da "Gara"ri buruzko artikuloa. Beraz, hasieran zegoen azalpen hori berriz eransteak ez du zentzurik.Erantsitako informazio berrian argi eta agrbi eta askoz ere sakonago azaltzen da lehenago modu labur eta ezegokian azaltzen zen hori.

2-Zergatik tematzen zara behin eta berriz lehendik zeuden gauzak gaineratzen. Izan ere, orain gaineratu den informazioak baliogabetu egiten ditu lehenago zeuden lerro horiek. Zergatik tematzen zara gisa honetako esaldiak jartzen: "Pentsamendu politikoari dagokionez, Gara, ezker abertzalean kokatzen da. Bere aurretik zegoen Eginekin gertatu zen bezala, hainbat aldiz lotu izan dute ETArekin eta bere zuzendari ezberdinak (gaur egun Josu Juaristi) Espainiako Auzitegi Nazionaletik pasa behar izan dira hainbat edukiren gainean deklaratzera".

Izan ere, esaldi hori ez da batere zehatza. Esaten al duzu zergatik joan behar izan diren "Gara"ko egunkariak auzitegi nazional espainolera deklaratzera. Jakinarazten al duzu auzi horiek guztiak ARTXIBATUAK izan direla eta beraz zu zeu ari zarela "Gara" epaitzen? Ba al duzu horren berririk. Kontrastatu al duzu?. Bestalde, "Gara" ETArekin lotzen dutela esatea "Berria", "Egunkaria" edo "Diario de Noticias de Gipuzkoa" ETArekin lotzen dutela esatea bezalakoa da. Izan ere, hiru hedabide horietako zuzendariak eraman dituzte auzitegi nazionalera deklaratzera. Euskarazko Wikipedian zergatik ematen dira ontzat "Gara"ren aurka egin eta artxibatutako salaketa horiek, eta ez beste kasuetan? Besterik gabe ETArekin lotu dutela esatearekin kazetaritzaren printzipio deontologikoen aurka egiten ari zara. Erakunde bat elkarrizketatu edo erakunde horren iritziak plazaratzeagatik egunkari bat erakunde horrekin besterik gabe lotzeak ez du zentzurik. Arrazoi horregatik berberagatik, "El Mundo" espainola edo BBC britainiarra, edo gertuagoko kasu bat aipatzearren, "The Times" ere "lotu daitezke ETA"rekin, zure ikuspuntuaren arabera.


3-Bestalde, zergatik jarraitzen duzu "Ideologia" epigrafearen azpian kokatu nahian "Gara"ren linea editoriala, beste egunkariei buruz hitz egiten denean "linea editoriala" bada medio honetan erabilli ohi den esaldia? Nik uste dut "Gara" kriminalizatu nahiarekin lerrotzen dela zure ikuspegia.

4-Azkenik, edizioaren inguruan, desegindako beste aldaketa bat honakoa da. Kronologia, Linea editoriala eta bestelako alorrak Indize moduan jarri dira eta hori ere desegin da. Zein da arrazoia. Akaso "Gara"k ez du merezi beste egunkariek duten bezala, aurkibide txukun bat?

Aupa Josugoni: Jazarpenarena eta neutraltasunarena uler ditzaket. Baina beste aldaketak zentzugabeak iruditu zaizkit. Dena dela, guztion artean Wikipedia hau hobetzea helburu dugunez, ziur nago adostasun batera ailegatuko garela laster.

Izango dugu aukera gauza hauen inguruan lasai eztabaidatzeko. Oraintxe konexioa eten behar dut eta. Ondo izan --xuriken (hemen idatzi)

Joseba Tapia aldatu

Kaixo! Primero, perdona que no te escriba en euskera, pero es que soy catalán.

Bueno, pues resulta que, aprovechando que he colgado en el Commons una foto de Joseba Tapia para utilizarla en un (posible) artículo sobre él para la viquipèdia catalana, me he dado una vueltecita por su artículo en vuestra wiki, y os he dejado una foto suya en el artículo al ver que no tenia ninguna. Espero que sea de vuestro agrado, pero si no sóis libres de borrarla. De todos modos así ya sabéis que hay una foto disponible si os hace falta.

Adéu (agur). ca:Usuari:Maqroll 01:38, 24 Otsaila 2007 (UTC)

Blokeaketa aldatu

Egun on donostiarra! Arrazoi duzu bai, badirudi erabiltzaile horrek abisu bat baino gehiago jaso dituela bandalismo kontuak direla-eta. Gainera, uneotan ez dauka ekarpenik, guztiak ezeztatu egin baitira uneren baten, beraz IP helbide horretatik ez da inoiz ekarpen egokirik egin... printzipioz aste pare baterako blokeatu dut, baina ondoren arazoek jarraitzen badute betirako blokeatu beharko dugu. Ongi izan! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:30, 2 Martxoa 2007 (UTC)

Remigio Mendiburu aldatu

Barkatu hasiberria naiz et oraindik ez naiz oso trebea, dena dela jarraituko dut hanka sartzen eta ikasten

Israelgo artikuluan aldaketa aldatu

Kaixo: Konturatu naiz, bai, lan asko egin duzula nire artikulua hobetzeko. Begiratu dut eta ondo dago, horrela gainera, errazago geratzen da gai konkretuak aztertu nahi dituenarentzat (historia adibidez). Hasiberria naiz Wikipedia kontu honetan, eta oraindik gauza asko ditut ikasteko. Adibidez, lehengoan ezin izan nuen asmatu argazkiak nola igotzen diren, baina tira, praktikatuz ikasiko dut pixkanaka.

Ikusten da zu aditua zarela honezkero. Animo eta segi horrela!

Xabier (zure erantzuna hemen utzi) 10:30, 5 Martxoa 2007

Herritarrak aldatu

Kaixo, lehenbizi, euskarazko wikian ezin dugu jakin zenbat lankidek hartuko duten parte bozketan bakoitzean; lankide aktiboak "hamar-hamabi" garenez, ba berdin du bozka kopurua beti ere aukera batek besteak baino bozka bat gehiago badu. Bestea, zure proposamena ongi iruditzen zait euskal udalerriekin baina adibidez hurrengo herriekin nola ipiniko genuke?

  • Lodz -> Lodz-tar ezagunak?
  • Bydgoszcz-tar ezagunak.

Ez dakit baina niri oso arraro eta gaizki dagoela iruditzen zait. Gainera, ia artikulu guztietako atalak aldatuta daude eta berriro banan-bana aldatzea izugarrizko lana da. Hau guztia nire ikuspuntua da, nahi baduzu bozketa bat sortu eta denon artean erabakiko dugu. Ondo ibili, gabon! Kabri, (erantzunak hemen) 19:54, 14 Martxoa 2007 (UTC)

Ba bozketa bat baliozkoa emateko gutxienezko bozka kopuruari buruz ere bozkatu daiteke ;) Kabri, (erantzunak hemen) 20:07, 14 Martxoa 2007 (UTC)

Gasteizko Gaztetxea aldatu

Aupa Hi!eskerrik asko Gasteizko Gaztetxearen artikuluaren aldaketarengatik, orain hobeto dago ez dirudi ladrilu bat

wikipedian berria nahiz ta ez daukat menperatua wikiaren lenguaia.

Salute!

Mak Murdigan

Maria artikulua aldatu

Aupa hi!

Barkatu, aurreko zuzenketa batean nahi gabe kendu ditut zure ekarpenak, baina dagoeneko konponduta dago. Gauzatxu bat baino ez: gaur egun jasokundea hitza baino gehiago erabiltzen da (eta niri behintzat nahiko errazagoa eta egokiagoa iruditzen zait) zeruratzea hitza. Badirudi errazago ulertzen dela, ez duzu uste?

Beno, eskerrik asko zure laguntzagatik eta hurren arte!


Xabier (zure erantzuna hemen utzi) 20:40, 22 Martxoa, 2007


Zeruratzea vs. Jasokundea aldatu

Arrazoi duzu, eliza askok dute "Jasokundea" izena, baita Markinako Xemein parrokiak ere besteak beste. Hala ere, azkenaldian zeruratzea gehiago aipatzen da, horregatik jarri dut. Estilo kontuagatik ere nahiago dut, nire paranoia filologikoetan -kunde atzizkia ez baitut oso gustoko, hitz konkretuetan izan ezik (erakunde, adibidez). Erlijio gaietan (kristautasunean) asko erabili izan da (Gizakunde, Igokunde, Sorkunde, Jasokunde...) baina nik nahiago izaten dut gauza bera beste era batera esan.

Tira, jefe, ondo segi ta ea eztabaida interesgarri hauekin jarraitzeko aukera dugun.

Xabier (zure erantzuna hemen utzi) 21:30, 23 Martxoa, 2007


TXARANGA edo FANFARRE edo FANFARE aldatu

Kaixo, Josugoni. Ez dakit toki egokian ari natzaizun idazten... Beno, saiatuko naiz.

Konprobatu dut "Txaranga" hitza Euskaltzaindiak ez duela aipatzen... Baita ere, ikusi dut beste hiztegi batzuetan azaltzen dela:

Elhuyar 3000 Hiztegia Entziklopedia Laburra Harluxet hiztegi entziklopedikoa Euskalterm [XX mendeko corpusa] (37 testutan aipatzen da, gutxienez) [Wikipedia]n, bertan ere aipatzen da. (Hau tranpa da, aipatzen den tokia "Burrunbazale Txarangaren gunea" baita!) Ereduzko Prosa Gaur (Zenbateko maiztasunez agertzen den begiratu dut eta ... Morris hiztegia Sinonimoen hiztegia: Adorez UZEI

Egia esanez, aitortu behar dut beste hiztegi batzuetan ez dela azaltzen: Euskaltzaindiaz gain, Habe... Hutsunea Matrix-en! Zenbat eta gehiago begiratu, fanfare frantsesetik datorrela eta txaranga, berriz, gaztelerako charanga hitzetik ikusi dugu. Eukaltzaindiari proposatu beharko zaio hiztegiaren beste anpliazio bat...

Hala ere, zuek horrela uste baduzue, ni berria naiz lan hauetan eta... AMEN. Zuek dakizue nik baino hobeto hemengo araudia.


OHARRA: Kanpo loturak egin nahi izan ditudanean hemen, helbidea idazteko aukerarik ez dut topatu. Artikuluan bertan idatzi behar al dira helbide osoak? Edo, nola egiten da? Mila esker.

Errioxa (erkidegoa) eta Errioxak aldatu

egun on Josugoni,

he visto que habías creado hace poco un articulo Errioxa para hablar de los dos riojas, es decir la comunidad autónoma y la comarca arabar. Al principio, habias puesto un REDIRECT por la pagina de la comunidad pero después, has cambiado para poner los dos Riojas. Pero ahora, casi todos los enlaces Errioxa de la wiki no directos (porque 95% son por la comunidad). Entonces, no habría que:

- renombrar el actual articulo Errioxa en Errioxa (argipen) y volver a hacer un Redirect del Errioxa hasta Errioxako Autonomia Erkidegoa

edo

- pedir a un bot que renombre todos los enlaces [Errioxa] en [Errioxa Autonomia Erkidegoa|Erioxa]

Lo sé que la primera solución puede parecer "españo-centrado" y no quiero hacer injerencia. Que piensas tu?

Agur Bichenzo 15:39, 31 Martxoa 2007 (UTC)

ANDRES URDANETA aldatu

Kaixo. Lasai egon, Wetpainteko lana ere nirea da. Ez dut oraindik bukatu... Informatuko zaituztet. Mila esker kanpo loturak txertatzen erakusteagatik!

Arkitektura greziarra aldatu

Iepa! hainbat artikulu ditut prestaturik. Arkitektura minoikoa, mikenikoa eta greziarra (arkaikoa+klasikoa+helenistikoa). Arazoa sailkapenean daukat: 3ak greziarrak dira (minoikoa, mikenikoa, eta greziarra). Baina ez dakit greziarra, mikenikoak eta minoikoak, zibilizazio ezberdinak zirelako, beren kapitulu bereizia behar ote duten. Kasu horretan, bi kategoria berri sortu beharko genituzke, ezta? Bi irtenbide ikusten ditut: 1) Arkitektura greziarra=minoikoa+mikenikoa+greziarra ala 2) Arkitektura Minoikoa / Mikenikoa / Greziarra. Zer uste duzue?? Zazpi (zure erantzuna hemen utzi) 15:44, 16 Apirila 2007 (UTC)

"Josugoni/2007 urtarrila-apirila" erabiltzailearen orrira bueltatu.