Lankide eztabaida:Jon Haran
Ongi etorri, Jon Haran, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
11:02, 29 uztaila 2017 (UTC)
Aldi baterako blokeoa aldatu
Jon Haran erabiltzaileari blokeoa ezarri zaio.
Erabiltzaile kontu honi euskarazko wikipedian aldaketak egiteko aukera kendu zaio, Wikipediaren onerako. Arrazoia: Euskal Wikipediako arauetako bat da Euskaltzaindiak emandako arau eta jarraibideei kasu egitea. Orain arte armada izenburua zuten artikulu batzuk gudaroste izenera aldatzen aritu zara, baina Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak garbi dio euskara baturako hobe dela armada (ikus «gudaroste» sarrera, Hiztegi Batuan). Nik atzera bota ditut aldaketa horiek, Hiztegi Batuan jasotakoa ohartarazita, baina ohar horiei kasu egin gabe berriz aldatu dituzu artikuluak gudaroste izenera. Beraz, aldi baterako blokeoa ezarri dizut. Wikipediari kalte egiten dion jokabide hori alde batera utzita entziklopedia hau hobetzen laguntzeko asmoa baldin baduzu, jakinaraz ezazu hemen bertan, eta blokeoa ezartzeko erabaki hau berriz aztertuko da. |
Eskerrik asko posta elektronikoz emandako azalpenengatik. Asmo onez zabiltzala dirudienez, blokeoa kendu dizut. Wikipedia nola hobetu ikasteko, lagungarria izango zaizkizu «Laguntza» ataleko edukiak. Zalantzarik izanez gero, Txokoan eta eztabaida orrietan galdetu dezakezu. Ondo izanǃ --Xabier Armendaritz 2018-03-18, 23:26 (UTC)