Lankide eztabaida:Aterpe/Proba orria

Irakaslearen feedback.a- 23-4-16

aldatu

Zuen lanak forma egokia hartuz doa. Oraindik lanketa nabaria behar badu ere, bereziki, wikipedia itxura aldatu behar du eta umeentzako baliotsua den Txikipedia artikulu batean bihurtze aldera.


Zuen artikuluari lehen begirada bat eginez, iruditu zait oraindik umeentzako balio didaktikoan asko sakondu dezakezuela. Lehenik eta behin, formatua eta hizkuntza leunduz, eta erakargarriagoa egiteko baliabideak indartuz. Esaterako irudi eta diagrametaz gehiago baliatuz. Hemen funtsezkoa da bizi zikloaren euskerazko diagrama bat gehitzea, zuek egindakoa bada, harik eta hobeto. Beste kontu bat oso garrantzitsua da zuen artikuluaren esteka guztiak birpasatu behar dituzuela: asko oraindik wikipediakoak dituzue, eta Txikipediakoak izan behar dira (eta zue kasuan, txikipediakoa egonik, askotan ez duzue jarri). Horretaz gain, beti balio didaktikoa aintzat hartuta, erabaki behar duzue zein estekak jartzea merezi duen eta zeintzuk ez.


Bestalde, esatea, Txikipedian normalean ez dela jartzen zuek gehitu zuzuen sailkapen zientifikoa. Hau testuan leunki azaldu dezakezue, baina hobe wikipediaren itxuratik gehiago aldentzea. Bannerrik ez dauka zuen artikuluak… etab.


Beraz, kontutan izan behar duzue artikulua umeentzako ulergarria, eta erakargarria izan behar duela eta hau egiteko baliabideak badituzuela Txikipedian. Esandakoa, orai wikipedia itxura guztia du, eta zuek irakaslearen rol-etik, kontutan hartu behar duzue 6-12 urteetako umeei zuzentzen zabiltzatela. Gainera, balio didaktikoa ere izan behar du -> eurek ikasteko izan ditzaketen zailtasunak kontutan izan behar dituzue eta hauek bideratzen laguntzen diezuela ziurtatu behar zarete. Horretaz gain, kontutan izan , zuen gaia ingurumen hezkuntzarekin eta garapen iraunkorreko helburuekin lotu behar duzue. Egia da mehatxuak eta kontserbazioa delako bi atal gehitu dituzuela. Baina orain dauden moduan “errezeta” bat dirudite, azalpen gutxirekin eta “zer egin daiteke? eta zer egin dezakegu?” bezalako balio didaktiko handiko galderarik gabe. Beraz, esandakoa, abiapuntu bezala zuen artikulua ondo badago ere, ekin iezaiozue hau eraldatzeari lan honen helburua betetzen duzuela ziurtatu arte. Alegia, zuen ikasleekin lanketa egiteko erabilgarria den euskarazko material didaktiko baliotsua sortzera. Animo lanketarekin primeran egingo duzue eta!

Gogoratu, artikuluaren bukaeran "Gehiago jakiteko" atal bat gehitu behar duzuela ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen estekekin. Bertan ez dituzue soilik jarriko estekak, baizik eta azalpen xume bat nora bideratuko dituzuen esanez.

Bcppaagi (eztabaida) 09:00, 16 apirila 2023 (CEST)Reply

"Aterpe/Proba orria" erabiltzailearen orrira bueltatu.