Itzi-miranda
Ongi etorri, Itzi-miranda, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Ongi etorri! aldatu
Kaixo Itzi Miranda! Hasi zara artikuluak egiten eta estilo zuzenketa batzuk egin ditut, begiratu ea nola ikusten dituzun. Kategoriak, txantiloiak eta abar falta ziren. Bestetik Alek Wek artikula sortu duzu... kontuan izan izen propioak letra larriz idatzi behar direla (Alek wek jarri zenuen). Zuzendu dut jada. Edozein galdera baduzu, bota lasai! -Theklan · · 10:44, 22 urria 2017 (UTC)
«Ubbe Ragnarsson» artikulua aldatu
Kaixo, Itzi. «Ubbe Ragnarsson» artikulua sortu duzu, baina gutxieneko baldintzak ez zituen betetzen: laburregia zen, eta bigarren eta azken esaldia ulertezina zen, akastuna zelako. Beraz, artikulua ezabatu dut, eta haren edukia zure proba orrira eraman. Eduki hori zure proba orrian lantzen jarraitu dezakezu; pixka bat luzatu eta ondo-ondo zuzendutakoan, berriz sortu ahal izango duzu artikulua, nahi baduzu. Edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2018-03-21, 18:16 (UTC)