Irakaslearen feedback-a - Zuen artikulu honek lanketa handia behar du argitaratua izateko eta proiektua gainditzeko

aldatu

XERXE -POSIDONIA

Egin duzuena oso oinarrizkoa da. Eskematikoa eta azalpen gutxirekin. Akatsak aurki daitezke gutxitan irakurri duzuenaren seinale (Adibidez: Kutsadurarak).


Ez dago garatua ez eta ez du umeentzako helburu pedagogiko argirik. Esaterako, garapen iraunkorrerako hezkuntza landu beharrean, badaukate atal bat oso eskematikoa eta azalpen gutxirekin “Arriskuak” deiturikoa -> hau gehiago landuz gero, bidea eman dezake zuen gaia ingurumen hezkuntzarekin eta garapen iraunkorreko helburuekin lotzeko. Mesedez helduiozue lanari.


Esan bezala, oraindik oso berde dago zuen artikulua. Ez dago argitaratzeko moduan eta data gainean duzue. Ez duzue ezta irudi bat gehitu. Gogoratu irudiak gehitzea (azalpena duen oinarekin) oso garrantzitsua da, zuek egindako diagrama eta argazkiekin indartu behar dituzue zuen azalpenak. Baita Ba al dakizu eta horrelakoak gehitzea funtsezkoa da honek erakargarriagoa eta irakurtzen errazagoa bilakatzen baititu Txikipedia artikulual. Estekak Txikipediara izan behar dira, ez wikipediara. Zuen esteka guztiak Wikipediara dira. Eta hizkuntza umeentzat leuna eta erakargarria izan behar du.

Artikulua Umeentzako ulergarria, eta erakargarria izan behar du. Balio didaktikoa ere izan behar du -> eurek ikasteko izan ditzaketen zailtasunak kontutan izanda eta hauei aurre eginda egin behar duzue artikulua. Gainera, goian esan bezala, zuen gaia ingurumen hezkuntzarekin eta garapen iraunkorreko helburuekin lotu behar duzue.

Ez ahaztu artikuluaren bukaeran "Gehiago jakiteko" atal bat gehitu behar duzuela ikasleentzat interesgarriak izan daitezke estekekin. Ah! Eta ez jarri estekak soilik, baizik eta azalpen xume bat nora bideratuko dituzuen esanez.

Check-list bezala erabili ezazue zuek ebaluatzeko irakasleok erabiliko dugun ebaluazio errubrika (konturatuko zarete hobekuntza nabariak egin behar dizkiozuela orain arte egindakoari). Gidan dauden gainerako gomendioak ere aintzat hartu.

Animo lanketa horrekin, oraindik daukazue lana asko hobetzeko aukera ta! Bcppaagi (eztabaida) 08:00, 16 apirila 2023 (CEST)Reply

"IreneAlon/Proba orria" erabiltzailearen orrira bueltatu.