Lankide eztabaida:Ilazki Odriozola/Proba orria

Irakaslearen feedback-a

aldatu

Zurrakapote

Greek stream frog-

Igone Palacios.

23.4.16. Hobekuntza nabariak behar ditu oraindik, ba formatuari (Txikipedia formaturik ez du) bai eta edukiei dagokionean.


Ez dauka Txikipedia formaturik -> hau egiten joan behar zarete. Txikipediaren ba al dakizu atalak gehituz, irudi eta diagrama gehiago gehituz (esaterako bizi zikloa), zuenak badira hobe. Kontutan izan irudi guztiei oina gehitu behar diozuela euskerazko azalpenarekin (eta bizi zikloa gehitzen baduzue hau euskeraz egin behar duela). Baita loturei arreta handia jarri behar diezue: gehiago eta esanguratsuak jarri behar dituzue, eta kasu guztietan Txikipediari lotuz (animalia eta anfibio ez dituzue lotu txikipediari!!!).


Kokapenari dagokionez ere aipamena gehitu beharko duzue (eta banaketa mapa igo)


- Kontutan izan behar duzue artikulua umeentzako ulergarria, eta erakargarria izan behar duela eta hau egiteko baliabideak badituzuela Txikipedian. Zuek irakaslearen rol-etik, kontutan hartu behar duzue 6-12 urteetako umeei zuzentzen zabiltzatela. Gainera, balio didaktikoa ere izan behar du -> eurek ikasteko izan ditzaketen zailtasunak kontutan izan behar dituzue eta hauek bideratzen laguntzen diezuela ziurtatu behar zarete. Horretaz gain, kontutan izan, zuen gaia ingurumen hezkuntzarekin eta garapen iraunkorreko helburuekin lotu behar duzuela. Zuen kasuan, justifikatu beharko duzue zergatik aukeratu duzue Greziako anfibio bat eta ze lotura duen Euskaditik egin daitekeenarekin. Alegia, desagertzeko arriskuan ba al dago? Gizakiaren eragin negatiborik pairatzen al du? Horrelako adibiderik ba al dugu Esukadiko anfibioen artean? Zer egin dezakegu guk anfibioen parpe garrantzitsua naturan eta gure bizitzan babesteko? Alegia, gizakien eragin negatibo posibletaz hizketan ari gara eta gizakiok egindako kalteen aurrean guk egin dezkagenunaz, edo hauek ekiditeko egin dizakegunaz. Beraz, hemen garapen iraunkorrerako helburuak eta jasangarritasun hezkuntzak paper garrantzitsua hartzen du eta zuek hau aintzat hartu behar duzue lan hau egiterakoan, lanaren balio didaktikoa goraipatuz.


- Gogoratu ere, artikuluaren bukaeran "Gehiago jakiteko" atal bat gehitu behar duzuela ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen estekekin. Bertan ez dituzue soilik jarriko estekak, baizik eta azalpen xume bat nora bideratuko dituzuen esanez.

Animo lanketa horrekin! zuen ikasleekin lanketa egiteko erabilgarria den euskarazko material didaktiko baliotsua sortzeko aukera duzue lan honen bidez, ekin beraz! Bcppaagi (eztabaida) 13:58, 16 apirila 2023 (CEST)Reply

"Ilazki Odriozola/Proba orria" erabiltzailearen orrira bueltatu.