MDM-ALBOA -IRAKASLEAREN FEEDBACK-A -ADI! HOBEKUNTZA NABARIAK BEHAR DITU ZUEN ARTIKULUAK! aldatu

MDM-ALBOA

Zuen kasuan ez dut ulertzen zergatik jarri duzuen esteka hau dagoeneko artikulua aurreko urtean argitaratu bazenuten.

Dena den, Txikipedia artikulu honetan sartu naiz: Txikipedia:Albo eta aurreko urtetik ez zaizkiola aldaketarik egin ikusi dut. Beraz, esango didazue non dauden egin dizkiozuen hobekuntzak?????

Ikusi dut ohar pare bate gin dizkiozuela proba orriari, baina oraindik hobekuntzak egite aldera bide luzea duzue eta data gainean daukazue dagoeneko.

Gutxienez irudien atala hobetu behar duzue diagramak gehituz (esaterako bizi zikloarena). Alderdi biologikotik bestelako hobekuntza nabariak egin daitezke. Zientifikoki larriak diren akatsak ere badituzue (esaterako oraindik zeneukaten izen zientifikoren bat etzan gabe jarriak).

Bestalde, kontutan izan behar duzue artikulua umeentzako ulergarria, eta erakargarria izan behar duela. Balio didaktikoa ere izan behar du -> eurek ikasteko izan ditzaketen zailtasunak kontutan izan behar dituzue eta hauek bideratzen laguntzen diezuela ziurtatu behar zarete da. Gainera, zuen gaia ingurumen hezkuntzarekin eta garapen iraunkorreko helburuekin lotu behar duzue. Honen inguruko atalik ez duzue gehitu eta hau egitea oso garrantzitsua da.

Gero egitura aldetik ere hobekuntzak egin behar dizkiozue artikuluari:

1. Bitxikerien atala jarri beharrean, hauek hobe da ba al dakizu atalean jartzea -> baloratu bitxikerien garrantzia eta zer trasnmititu nahi duzuen (alegia, balio didaktikoan ere pentsatu).

2. Erreferentzia bibliografikoak ez ditugu jartzen Txikipedian Wikipedian bezala. Beraz hori kendu (gainera estekak ez doaz, edo ez dira zuzenak). Egiten duguna zera da: artikuluaren bukaeran "Gehiago jakiteko" atal bat gehitu behar duzue ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen estekekin. Bertan ez dituzue soilik jarriko estekak, baizik eta azalpen xume bat nora bideratuko dituzuen esanez.

Animo lanketa horrekin, oraindik daukazue lana asko hobetzeko aukera ta! Bcppaagi (eztabaida) 08:31, 16 apirila 2023 (CEST)Reply

"Danelooo/Proba orria" erabiltzailearen orrira bueltatu.