Lankide eztabaida:Barrie/2006ko uztaila

Taxotaula dela eta aldatu

Kaixo Barrie. Noizbehinka bakarrik sartzen naizenez Wikipedian, sartzen naizen bakoitzean arazo larriak izaten ditut gauza asko eta asko nola egiten diren gogoratzeko.

Hori dela eta, asteburu honetan orain hilabete batzuk euskarazko wikipedian jarri nituela uste nuen “Taxobox” eta “Taxotaula” txantiloien bila ibili naiz baina ez dut aurkitu ez bata eta ez bestea.

Gero ikusi dut “Taxotaula_infotaula” deitutako txantiloi bat hobetuz ari zarela. Txantiloi hori neuk orduan jarritako bat dela uste dut, eta pozten nau baten batek hura hobetzen ibiltzea ni taxonomian aditua ez nintzelako eta ez naizelako.

Baina txantiloi horretara heltzeko ez dakit zein bide konplikatutatik ibili naizenez, bide horien arteko baten erdian Amilotx58-ri esaten zeniona ikusi dut.

Bertan gauza batzuk latinez itxi edo euskaratu, zer zen hobea ez zenekiela esaten zenion. Egia esan nik ere ez dakit zer den hobea eta saiatu naiz beste wikipedia batzutan egiten dutena ikusten baina sailtxoa da ideia garbirik ateratzea; denetarik egiten da.

Ikusiko duzunez, txantiloi hori oraingoz sarrera gutxi batzutan bakarrik erabiltzen da, gehienak zuhaitzei buruzkoak eta, hasieran, neuk sartuak. Hau esaten badizut ez da egiten ari zarena txarto iruditzen zaidalako (honi buruzko ideiak ez dauzkat bat ere argi) gauza batzuk zeuden moduan uzteko izan nituen arrazoiak zeintzuk izan ziran argituz lagungarri gerta dakizukeen informazioa zuri emateko baino.

Artikulu bat zerotik hastea zailegia suertatzen zaidanez, normalean nik wikipedian egiten dudana beste wikipedia batetik (gehienetan ingelesezko wikipediatik, irakurtzeko gauza naizenen artean artikulu landuagoak izaten dituena izateagatik) hartutako artikuluak itzultzen saiatzea izaten da.

Hori egiteko niretzat erosoago zen txantiloiaren datu batzuk zeuden moduan uztea, esku artean izaten nituen arlotan aditua izan barik, lan gutxiago eginez itzuli ahal izaten nituelako artikuluok. Horregatik saiatu nintzen artikuluetan agertuko ziren gauzak itzultzen baina txantiloiaren barruko datu batzuk zeuden moduan uzten, nahiz eta gauza batzuk nahiko korapilatuak geratu.

Esate baterako artikulu baten txantiloiaren barruan staus=EW agertzen bazen nik ez neukan hori zer zen ere jakin behar, zegoen moduan uzten nuen eta kito. Baina jakina, artikulua idazten duena gaian aditua bada hori ez zaio ezertarako balio, eta gauza guztiak euskaratuta txantiloia era txukunagoan geratzen da.

Esandako arrazoiagatik ingelesezko txantiloi originalean ere nahiko konplikatuak zeuden gauza batzuk ("eremu" batzuentzako parametro aukera pila esate baterako) agian konplikatuegiak utzi nuen; lehengo aukera guztiak errespetatuz eta horrela, teorian, ingelesezko wikpediaren edozein artikulua errez itzultzeko moduan utziz, euskarazko aukera batzuk sartu nituen. Behar bada hemen egindako garbiketa lana komenigarria bakarrik ez, beharrezkoa ere bazen.

Txantiloiaren "eremu"en izenei buruz (latinez idatzita daudenei buruz) zalantza handiagoak ditut. Azken batean ingelesezko txantiloian ere propio ez zeudelako ingelesez jarrita, txantiloia nola erabili behar zen azaltzen duen orrian argi esaten zen moduan. Orri hori ere saiatu nintzen itzultzen eta orri horretan honi buruzko azalpenak ez dira nik asmatutakoak, orduko ingelesezko bertsiotik itzuliak baino. Egia esan ondo menperatzen ez diren hizkuntzetatik “taxotaulak” ekartzeko laguntza polita dela uste dut; beti ere haietan ere latinezko izenak errespetatzen badituzte "tenplate" originalean proposatutako moduan.

Behar bada ez legoke txarto txantiloi pare bat izatea, bata, “taxotaula_infotaula” izenekoa, guztiz itzulita eta artikulu originalak sartzeko lagungarri; eta beste bat, “taxobox” izenekoa edo, barruko datu batzuk ingelesezko izen bereko templatean dauden moduan utzita adituok ez direnak itzultzen duten artikuluetan erabilteko. Gero aditu batek honelako artikuluak jorratuz gero berak alda litzake txantiloion erreferentziak. Zer deritzozu?

Bestalde nik jarri nituen txantiloiak “Taxobox” eta “Taxotaula” izenak zituztela uste dut baina ez nago ziur eta gaur egun ez ditut aurkitzen inon, horien ordez zu garbitzen ari zaren “Taxotaula_infotaula” aurkitu dut eta nik idatzi nituen artikuluetan ere txantiloi honi deitzen zaio. Hori dela eta, nik egin nahi nituzkeen aldaketa batzuekin eta ez zu egiten ari zaren lanarekin zer ikusia duten galdera pare bat egin nahi dizut: Zuk aldatu duzu txantiloiaren izena? Txantiloian egindako aldaketak (izenarena egon bada, eta barruko datuenak) direla eta, artikuluetan egin behar diren aldaketak zuk egin dituzu eskuz artikulu guztietan edo automatikoki egiten dira?

Azkenez, txantiloiari buruz irakurri ditudan gauzen artean zerbait ondo ez dabilela irakurri dut tokiren batean. Behar bada honezkero konponduta izango duzue arazoa, eta horrela ez bada, behar bada ni ere ez naiz izango arazoa konpontzeko gai baina, txantiloia beste artikulu batzutan erabiltzeko asmoa dudanez, gustatuko litzaidake jakitea zein den txantiloian txarto dabilena, arazoa oraindino konpondu barik badago.

ZURE EZTABAIDA ORRI HONETAN IKUSTEN DUT KONPONDUTA DAGOELA ARAZOA

Jon Peli Oleaga 18:42, 2 Uztaila 2006 (UTC)

Barkatu lehenago ez erantzuteagatik baina asteburuetan baino ez naiz sartzen Wikpedian zerbait egiten.
Txantiloiak antolatzen zabiltzatenok horrela hobe dela uste baduzue, nahiz eta latinez idatzitakoa euskaraz jartzearena guztiz argi ez ikusi, eta horrela hemendik aurrera egin nahi ditudan itzulpen batzuk egiterakoan lana apur bat zailduko (gehienetan luzatuko bakarrik) bazait ere, hemendik aurrera saiatuko naiz “taxotaula infotaula” txantiloia bakarrik erabiltzen; azken batean milaka artikulu itzultzeko asmoa ez daukat eta.
Bestalde, ez zeneukan zertan ezer esan behar niri aurrean nik sartutako gauza bat aldatzeagatik; Wikipedian zerbait sartzen dugunok badakigu guk sartutakoa beste batzuk hobetzen saiatuko direla.

Beste alde batetik, aprobetxatuz hau jartzen dizudala, galdera pare bat egingo dizut:

Zoritxarrez, sartuta dauden txantiloi guzti guztiak (ez bakarrik sailkatuta dauzkagunak) zeintzuk diren ikusteko biderik ez badago, beti izango dugu txantiloiekin arazoak; erreza delako konturatu barik dagoeneko sartuta dagoena berriro sartzen saiatzea. Ezagutzen duzu sartuta dauden txantiloi guztiak zeintzuk diren jakiteko moduren bat?
Bigarren galdera irudiei buruzkoa da. Badakizu zergatik “Commons”ean dauden irudi batzuei erreferentzia eginez batzuk agertzen diren artikuluetan eta beste batzuk ez?—Jon Peli Oleaga 18:12, 9 Uztaila 2006 (UTC)

Lankide orriak aldatu

Kaixo. Bai, zuk {{ezabatu}} lankide orri horietan jarri izana horrela ulertzen nuen, lankidea existituko ez zelakoan. Orduan egin dudana izan da adibidez Patrick erabiltzailearen ekarpenak aztertu (eta gutxi batzuk dauzka). Hori bitxia iruditu zait, baina orain lankideen zerrenda begiratu dudala, ez da inon Patrick lankiderik existitzen :S Aspaldi existitu zen erabiltzailea eta orain ezabatuta dago? Agian horrelako zerbait... barkatu gaizkiulertua, oraintxe ezabatuko ditut lankide orri horiek, soberan daude-eta. Mila esker! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:50, 3 Uztaila 2006 (UTC)

Aurkibide txantiloiak aldatu

Aupa! Ba txantiloien sailkapena kategoriatan egiterako orduan bi kategoria horiek mantenduko nituzke lehenik eta behin, Aurkibide txantiloiak eta Infotaula txantiloiak. Horien azpian Informatikako aurkibide txantiloiak, Informatikako infotaula txantiloiak... itxurako kategoriak sortuko nituzke, eta txantiloi hauek aurreko kategoria horietan sartzeaz gain, Informatikako txantiloiak kategorian ere sartuko nituzke aldi berean. Txantiloiei izena jartzerakoan amaierako artikulua mantendu egingo nieke nik, ez baitaukate zerikusirik artikuluen orrialdeekin, eta zentzu gehiago daukate amaiera -a horrekin. Honenbestez, Herrialde infotaula eta Herrialde aurkibidea itxuran izendatuko nituzke nik, zer iruditzen? Interwikien inguruan, ordena ezberdinak erabiltzen dira Wikipedia bakoitzean, batzutan kodearen arabera (eu, es, en...) ordenatzen dituzte, beste batzutan hizkuntza izenaren arabera... nik, egia esan, bigarren hau nahiago dut, hori da gaztelaniazkoa ezta? Bot-ek izaten dituzte ordenazio hauek egiteko aukerak, baina hemendik aurrera kontutan hartuko dut, mila esker ;-) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:42, 3 Uztaila 2006 (UTC)

Orain ikusi dut Kategoria:Amerikako Estatu Batuetako presidenteak kategorian egin duzun interwikien aldaketak, eta egia esan nire ustez lehen zegoenak dauka zentzu gehiago. Español, Esperanto baino lehenago joan beharko litzateke, ez? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:44, 3 Uztaila 2006 (UTC)
Interwikien ordenaren kontuak ez nau gehiegi kezkatzen, bot-ak konpontzeko gai diren zerbait baita. Ordenatzeko modua aukerakoa den arren, ohikoena hizkuntza bakoitzaren berezko izenaren arabera ordenatzea da (Español, English, Euskara,...), eta bot-ek horrela egiten dute ordenazioa aurkako agindurik eman ezean. Nik askotan egiten dudana da interwiki bakarra jarri, eta bot-ak jarri ditzala gainontzekoak. Baina guztiak jartzekotan, ingelesezkoak kopiatu zuzenean, eta ingelesezkoa behar den lekuan txertatu, horiek bot-ak egiten dituen bezala egoten baitira. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:01, 3 Uztaila 2006 (UTC)

taxotaula infotaula aldatu

Kaixo Barrie: Moldatu duzun "espezieak" txantiloia oso ondo gelditu da. Erabiltzeko errazagoa da eta informazio gehiago emateko aukera ematen du. Berehala txantiloia erabiltzen hasiko naiz. Nik uste dut Latina, ahal den neurrian, errespetatu behar dugula.Amilotx58

Azalaren aldaketa aldatu

Ados, egingo dugu aldaketa. Dena dela, asteko artikulua eta horrelakoentzako txantiloiak egin behar dira lehenengo, eta baita lankide batzuek egin dituzten iradokizunen inguruan hausnartu, beraz poliki-poliki egiten joango gara. Ea egun gutxi barru berria jartzerik dugun! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:11, 5 Uztaila 2006 (UTC)

Taxotaula eta espezie txantiloia aldatu

Aupa! Gauza da sortu nuenean ez nekiela jada bazegoela antzeko bat (berez hobea eta beteagoa) egina. Nire ustez egokiena taxotaula erabiltzea da, beteagoa baita eta aukera gehiago eskaintzen dituelako. Hitzen inguruan... nik dudak ditut, batzuk euskaraz badirelako (Landare, ornodun, ugaztun) baina beste batzuk ez daude (monotremata, plathelmintes) eta beraz gaztelera kopiatu beharko bagenu edo frantsesa zailtzen da. Ingelesez latinezko era erabiltzen da. Nik uste latinezko izena erabili beharko genukela (adibidez espezieen izendapenean ez da inongo dudarik egoten) eta euskarazko hitzik badago REDIRECT bat egin. Argi ez dudana da honen zentzua. Hau da, izena erabiltzean Mammalia jartzea eta klik egitean zuzenean Ugaztun orrialdera joatea izan daiteke aukera eder bat. Gerta daiteke ere kontrakoa, ugaztunen gainean klik egitean Mammaliara joatea. Zaila da erabaki bat hartzea eta espezie gehiago egin aurretik agian bozketa bat ireki daiteke...

Phyllum eta filoren artean badirudi eztabaida sutsua dagoela. Nik ikusi izan dudana da phyllum kurtsibaz erabili ohi dela. Euskaraz plurala ez da filoak, baizik eta fila edo phylla...

Beno, agian bozketa batek konpondu dezake dena... Aio! -Theklan 13:12, 10 Uztaila 2006 (UTC)

Erakutsi/Ezkutatu aldatu

Arrazoi duzu bai. Egin beharreko gauzen artean utzi nuen eta azkenean ez nuen ezer egin. Orain begiratuko dut ingelesezkoan eginda daukatena, eta ahal den neurrian kopiatu. Ondoren aukerakoa izan beharko litzateke agian Erakutsi/Ezkutatu hori azaltzearena, ez? Txantiloi handietan jartzeko, baina txikietan batzutan ez. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:01, 11 Uztaila 2006 (UTC)

Monobook.js fitxategian gehitu dut aukera horrentzako behar den funtzioa. Kontua da funtzioa <div> etiketekin erabiltzeko dela, eta orain daukagun bezala taulekin ez du funtzionatuko. Baina tira, hori aldatu dezakegu baita, eta dibisioak erabiliz itxura berdina eman. Funtzionatu dezan honako egitura izan behar du gutxienez:
<div class="NavFrame">
  <div class="NavHead">
    Hemen burualdearen edukia
  </div>
  <div class="NavContent">
    Beheko edukia
  </div>
</div>
Ea zerbait prestatzen dugun! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:35, 11 Uztaila 2006 (UTC)
Monobook.js fitxategian egin ditut egin beharreko aldaketak (edo hori uste dut) eta egin ditudan probetan oraindik ez du funtzionatzen. Ez dakit zer gertatzen baina, NA_loturaren funtzioak ere gauza arraroak egiten ditu, eta gaztelerazko wikipediako batzuekin aztertzen egon nintzen arren ere, oraindik ez dugu akatsa aurkitu. Saiatuko naiz guzti hau konpontzen. Lortuz gero, esango dizut! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:31, 11 Uztaila 2006 (UTC)
"Barrie/2006ko uztaila" erabiltzailearen orrira bueltatu.