Lankide eztabaida:Barrie/2006ko ekaina

Zerrendak kategoriatan aldatu

Kaixo, ikusi dut kategoria berriak sortu eta bertan artikuluak sailkatzen ari zarela, lan ona :) Zerrenden inguruan (Lapurdiko eskualdeen zerrenda, eta abar) gauza bat komentatu nahi nizun. Nik horrelako zerrendentan kategoria jartzerakoan ezberdintasun txiki bat jartzen diot: [[Kategoria:Lapurdiko eskualdeak| ]]. Amaierako hutsune horri esker zerrendaren artikulua kategorian lehena azaltzen da, besteen aurretik joan behar dela uste baitut. Berdina egiten dut adibidez Ekonomia kategorian Ekonomia artikulua sailkatzeko, nolabait garrantzitsuena denez lehena azaldu dadin. Ongi izan, --TXiKi 17:25, 1 Ekaina 2006 (UTC)

Erakutsi/Ezkutatu aldatu

Aupa Barrie, zuk diozuna begiratu dut, ez bainekien zehatz-mehatz nola egiten zen, eta edozein Wikipediatan egin daiteke, bai, MediaWiki softwareak eskaintzen duen aukera bat da, kasu honetan Monobook.js orrialdea editatuz. Euskarazkoan testu-kate batzuk baino ez dauzkagu, eta funtziorik ez. Bertako kodean funtzio bat gehituz horrelako aukerak egin ditzakegu, guk nahi dugun estiloari aplikatuz (ingelesezkoan class="NavHead" eremuan klik eginez class="NavContent" erakutsi/ezkutatzen da).

Honenbestez, MediaWiki:Monobook.js (javascript funtzioak) eta MediaWiki:Monobook.css (css estilo-orriak) editatuz, Wikipediarentzako estilo aldaketa orokorrak egin daitezke, eta Lankide:Barrie/monobook.js eta Lankide:Barrie/monobook.css editatuz gauza berbera egin daiteke, baina aldaketak zuretzako baino ez dira izango.

Wikipediako orokorrak uste dut administratzaileek editatzekoa dela soilik. Edozein aldaketa egitea edo beste edozer nahiko bazenu, esaidazu lasai. Uste dut aukera hauetaz gehiago profitatu beharko dugula. --TXiKi 15:41, 4 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloi:Espainia udalerri aldatu

Madrilekin gertatzen zena beste askorekin gerta litekeelako egin dut aldaketa hori. Egia esan txantiloia ia 100 artikuluk erabiltzen dute, baina laupabostek baino ez zeukaten hiriburu aldagaia definituta. Hori dela-eta, aldaketa nahiko erraza zenez, lehen bait lehen egitea komenigarria zela pentsatu dudalako egin dut. Orain behintzat ez dira Madrilra bezalakoak gelditzen. Ongi izan ;) --TXiKi 16:28, 4 Ekaina 2006 (UTC)

Nebulosak aldatu

Bai, astronomia da nire zaletasunetariko bat.

Ederki, ongi egina nebulosen txantiloia sortzearena! Mila esker, nik bakarrik txantiloi sinpleak sortzeko gai naiz, xumeak sortzeko arazoak ditut baina behin sortuta, ongi moldatzen naiz.

Orain ez daukat denbora gehiegi informazioz betetzeko baina azterketa garaiak bukatu ondoren, informazio gehiagorekin betetzeko asmoa dut.

Mila esker eta ondo izan! --Arabar

Kaixo! Ez dakit zer den zamakolista... agian definitu beharko zenuke. Artearena ez dakit zer egin, agian Bizkaiako txantiloian begiratu daiteke. Nik uste hala ere argipen orri bat merezi duela:

  • Artea: arte/art/ars...
  • Artea: ezkurrak ematen duen zuhaitza (Quercus familia)
  • Artea: Bizkaiko herria

Ez dakit, zuk zeuk ahal baduzu jarri... - Theklan 16:44, 7 Ekaina 2006 (UTC)

Berbideraketak aldatu

Ez itzazu esistitu gabeko orrialdeetarako berbideraketarik sortu mesedez. Lehendabizi artikulua sortu eta geroago berbideraketa. --Kabri, (erantzunak hemen) 19:21, 11 Ekaina 2006 (UTC)

Ameriketako Estatu Batuak aldatu

Kaixo Barrie, Estatu Batuetako lehen damen artikuluak sortzen ari zarela-eta, konturatu naiz bai txantiloiean eta bai kategoria izenean, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuak izena erabili duzula. Egia esan Euskaltzaindiaren 38. arauak izen hori bera ematen du ontzat, baina Wikipedian betidanik erabili dugu Amerikako Estatu Batuak, singularrean. Nik ez dakit Euskaltzaindiakoek zer irizpide izan zituzten izen hori erabakitzerakoan, baina hizkuntza guztiek singularrean egiten dutela-eta (United Stated of America, Estados Unidos de América), nik egokiago ikusten dut Amerikako Estatu Batuak erabiltzea, zer uste duzu zuk? --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:31, 11 Ekaina 2006 (UTC)

Kontuan izanez Wikipedian Amerikako Estatu Batuak jarri dugula leku guztietan, egokiagoa iruditzen zait horrekin jarraitzea eta momentuz behintzat aldatu egingo dut. Amerikako ezegokia dela eta Ameriketako erabili behar dela erabakiko balitz orduan bai guztiei aldatuko genieke, baina ulertu gabe jarraitzen dut. Batzutan pluralean erabiltzen den arren, gehiagotan entzuten da singularrean, edo hori uste dut behintzat. Ongi izan, --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:52, 11 Ekaina 2006 (UTC)

Orri berezietan loturak beste hizkuntzetara aldatu

Egunon Barrie. Ba agian interesgarria izango litzateke Bilaketa orrialdean ere interwiki loturak jartzea, baina euskara ez da bakarra, beste hizkuntza guztiek ere ez daukate interwikirik. Horrez gain, orrialde bereziak administratzaileok ere ezin ditugu editatu, horiek MediaWiki softwareak dakartzan aurredefinitutako orrialdeak baitira. Hala eta guztiz ere, okerreko bidetik banabil eta zerbait egin badezaket esaidazu lasai. Mila esker, --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:10, 12 Ekaina 2006 (UTC)

Baina truko hori arriskutsua izateaz gain, zentzugabekoa dela iruditzen zait. Alde batetik, artikulu horri ez dagozkio interwiki horiek, beraz <noinclude></noinclude> batekin agian? Baina hori egitea txapuza txiki bat egitea iruditzen zait, testu kate hori beste edozein orrialdetan erabiltzen bada, horrek ere interwikiak jasoko ditu-eta. Esaten nizun bezala, beste hizkuntza guztiek ere ez daukate interwikirik eta horrek badu bere arrazoia, orrialde bereziek ez dute interwikirik, eta ezta beharrik ere, nire ustez. --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:25, 12 Ekaina 2006 (UTC)

Tutoriala aldatu

Interesgarria litzateke, bai, batez ere jende berria erakartzeko, eta erraz ikasteko moduan izan dezaten. Tutorial berez ingelesezko hitza da, gazteleraz ere ez da existitzen, bere horretan erabiltzen duten arren. Euskarazko itzulpena Tutoretza edo Mintegia liteke, baina hitz hauek beste zentzu batzuetan erabiltzen dira; tutorial informatikoak izendatzeko euskaraz hitz hori mantentzen da, tutorial. Beraz, nik Wikipedia:Tutorial izena emango nioke. Aurrera ba! --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:42, 13 Ekaina 2006 (UTC)

Txokoa aldatu

Ah ba nahi gabe egin nuen. Nire helburua Wikipedia:Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrenda orrira daraman lotura zuzentzea zen soilik, zuk esan arte konturatu ere ez naiz egin egin nuenaz. Orain ondo utzi dudala uste dut. Dena dela, txokoa luzeegia geratzen ari da, eztabaida zaharrak artxibatu beharko lirateke. Beno, eskerrik asko abisatzeagatik eta barkatu nahastea! Keta ?! 14:16, 18 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloiak aldatu

Arrazoi osoa duzu. Lehenik eta behin, esan nahi dizut ipini dituzun ikonoak askoz ere politagoak direla ;) Horregatik, ez zitzaidan egokia iruditzen Mila esker! esaldia bakar bakarrik hirugarren lerroan geratzea, indar gehiegi hartzen baitu. Gainera, txantiloi laukia zabalegia geratzen zen. Horregatik egin ditut aldaketa "estetiko" horiek. Baina, egia esan, askoz ere logikoagoa zitekeen (eta bidezkoagoa) zuri esatea. Barkatu. Arrazoi berarengatik, txantiloia artikulu amaieran ipintzen baduzu, hobe, bestela indar gehiegi hartzen baitu. Arrasti ona pasa... --josugoni (hemen idatzi) 15:52, 18 Ekaina 2006 (UTC)

bazenekien... aldatu

Ba , Txantiloi:Bazenekien Ekaina 19, Txantiloi:Bazenekien Ekaina 20, Txantiloi:Bazenekien Ekaina 21... etab. Honela urteko 365 egunak. Zuk egingo al dituzu guztiak edo... ?¿ Kabri, (erantzunak hemen) 11:39, 19 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloi:hondartza aldatu

Ideia herrialdeen edo udalerrien txantiloiak bezala egitea zen {{hondartza}} kopiatu beharrean testu osoarekin copiar-pegar egitea eta datu bakoitza nahien arabera aldatzea, baina hobetzera prest nago. --Pello 15:33, 20 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloi:Hondartza laburpen aldatu

Kaixo Barrie, hortxe dihardut bai, akatsaren bila... jeje Izan ere, web nabigatzailean html kodea begiratuz gero ikusten dut akatsa non dagoen, wikiko kodea ongi dagoen arren. Hala eta guztiz ere, display:{{{bandera|none}}} bezalako zerbait erabiltzea tranpa txikia egitea bada, CSSk berez hori onartzen ez duelako, baina ez dut uste horrekin zerikusirik izan dezakeenik. Zerbait jakindakoan esango dizut. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:56, 20 Ekaina 2006 (UTC)

Aupa Barrie. Beno, aurkitu dut arazoa, eta egia esan lehen ere aipatzen nizun display: hori erabiliz gero, horren barruan doazen aldagaiei (adibidez, {{{babestua}}}) ezin izango diezu loturarik jarri. Loturarekin gaizki doa, eta lotura gabe ordea ongi, eta badu logika. Izan ere lotura jarriz gero, style="display: ..." horren barruan lotura bat sartzen du. Ondorioz, style horren barruan <a> etiketa bat sartzen du, html ezegokia sortuz. Ez dakit ongi azaldu dizudan... dena dela, gaur ez bada, ea bihar honentzako soluzio egokiagoren bat bilatzen dudan. Ongi izan, –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:03, 20 Ekaina 2006 (UTC)
Epa. Harea mota baino hobe ez da Hondar mota? Hala ere, lan polita :) --josugoni (hemen idatzi) 22:05, 20 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloiak aldatu

Kaixo Barrie. Beno, lehenik eta behin {{zirriborro}} txantiloiez diozunaz erantzungo dizut, atzo egon bainintzen horixe bera pentsatzen. Bakoitzarentzako bere txantiloia egoten jarraitu beharko lukeela uste dut, baina beste modu baten eginda. Nik egingo nukeena zera da. Zirriborro izeneko txantiloi orokorra sortu, baina bertan aldagai batzuk sartu; Italiarena egiteko adibidez: bandera, atzeko kolorea eta [[Italia]]rekin testua. Egitekotan egon nintzen, baina azkenean utzi egin nuen. Italiako txantiloia, baina, sortu egin beharko litzateke, Txantiloi:Italia zirriborro, eta barruan {{Zirriborro|bandera|kolorea|[[Italia]]rekin}} edukiarekin (honez gain, kategoria ere zehaztu ahal izateko), ondoren artikuluetan {{Italia zirriborro}} erabili ahal izatea errazagoa delako.

Bestalde, udalerrien txantiloiekin antzeko zerbait gertatzen da, baina ez da hain sinplea, {{Udalerri|Italia}} jartzearekin ez litzateke nahikoa, herrialdeen artean ezberdintasun handiak baitaude banaketa administratiboan, gainera batzuk bandera dute bakarrik, beste batzuk armarria... eta horiek herrialde bakoitzarentzako txantiloi uniformeetan zehaztu beharra daude, horregatik uste dut orain dagoen Txantiloi:Orokor udalerri hori zerbait hobetu eta herrialde guztientzako txantiloi ezberdinak sortzeko lana erraztu beharko litzatekeela (datu_gehigarriak bezalako aldagaiekin), baina bakoitzarentzako berea egin beharra dago, ezin da Espainiako udalerri bakoitzean datu_gehigarriak=Estatua<br />Probintzia<br />Eskualdea datua sartu, hori txantiloi baten egin badaiteke, eta Frantziakoan Estatua-Departamentua... izango da, ezberdina. Orokor bat egin beharra dago, bai, baina ondoren berau erabiltzen duten txantiloi konkretuak ere bai.

Bi hauek jarrituz, zirriborro eta udalerriena, txantiloi orokorra aldatzearekin nahikoa genuke guztiei itxura aldatu ahal izateko.

Info edo laburpen erabiltzearen kontu horri dagokionean, egia da ez diegula izen uniformerik ematen, eta hori zaindu beharko genuke, bilaketa eta antolaketa errazteko. Eskuineko taula hauei Wikipedia gehienetan Infobox izena ematen diete eta nire ustez egokiena da, itzuli nahi izanez gero Infotaula edo antzeko zerbait jar genezake, hori bai. Info izena anbiguo xamarra iruditzen zait eta ez zait gustatzen; laburpen, ordea, behealdean dauden aurkibide edo nabigazio taula horientzako egokiagoa iruditzen zait. Nire ustez txantiloien antolaketari dagokionean hori da egin behar duguna, goikaldean eta behekaldean doazen txantiloi horien arteko ezberdintzea. Nire iritzia da eskuinekoei Infotaula hondartza tankerako izenak ematea eta behekoei Hondartzak itxurako izenak ematea da, lehenak artikuluaren inguruko informazioa ematen duelako, eta bigarrenak ordea zerrenda itxurako zerbait, hondartzak edo dena delakoak zerrendatzen dituelako.

Beno ba, barkatu txapa!! Zer iritzi duzu guzti honen inguruan? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:33, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Zirriborro txantiloia orokortu dut eta Informatika zirriborro bertan oinarrituz moldatu, ea gustatzen zaizun. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:08, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Kategoria:Hasierako txantiloiak eta Kategoria:Amaierako txantiloiak sortzeari ez diot zentzu handiegirik ikusten nik. Kategoriak funtzionalitate eta motaren arabera sailkatuko nituzke; Infotaula txantiloiak eta Aurkibide txantiloiak, bi hauen artean zalantzarik ez dago nire ustez, ez duzu uste? Bestalde, Infotaula xx edo xx Infotaula izendatzearen kontuak zalantzak sortzen dizkit. Infotaula, Zirriborro, Laburpen... txantiloi mota azaltzen duen terminoa hasieran jartzeak alfabetikoki motaren arabera ordenatzen dituela du abantaila nagusia. Desabantaila moduan ordea, Zirriborro Katalunia geografia jartzeak euskaraz zentzu handirik ez duela, eta zirriborroen guztiak aldatu beharko genituzkeela (baina egin beharko balitz, egingo nuke). Ez dakit ba, ordenazioa eta izenaren zentzuaren artean pisutsuena aukeratu behar, zer uste duzu?

Txantiloietan {{Txantiloi:...}} ez jartzea nahiago dut bot-entzako lana erraztu dezakeelako guztia berdin egiteak, bestela ez du garrantzi handirik...

Lurraldekako txantiloientzako proposatzen duzun hori ez dago gaizki, baina agian tamainaz txikitzerakoan ez da asko ikusiko, ez? Bestela moldatu genezake Zirriborro oinarria bi irudi txertatzeko aukerarekin, edo dena delakoa. Dagokion lurraldearen mapa zatia jartzea ere pentsatu dut; baina egia da, bandera edo armarria jartzea agian ez da egokiena geografia txantiloiak adierazteko. Pentsatuko dugu zerbait honen inguruan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:38, 23 Ekaina 2006 (UTC)

Pagename delakoa aldatu

Kaixo Barrie. Txantiloi:Nagusia txantiloian egin duzun aldaketa dela-eta, {{{pagename}}} aldagaiarekin askotan erabilpen ezegokiak egiten ditugula uste dudalako idazten dizut. Aldagai honen funtsa zirriborro txantiloietan editatzeko aukera emateko azaltzen den loturetara eta antzekoetara mugatuko nuke (hauetan beharrezkoa da, oraingo orrialdearen izena nolabait lortu behar delako). Bestalde, badaude '''{{{pagename}}}''' Gipuzkoako udalerria da bezalako testuekin hasten diren artikuluak (edo bazeuden, behintzat). Hauekin gertatu izan den arazoa da artikulua mugitzerakoan eta beste izen bat hartzerakoan, jada pagenamek ez duela balio; esate baterako, Anoeta --> Anoeta (udalerria) aldaketa egin zenean zentzurik ez zuen artikuluan '''Anoeta (udalerria)''' Gipuzkoako udalerria da testua azaltzeak. Honi ikusten diodan abantaila bakarra gutxiago idaztea da, baina edozein aldaketa egin nahi denerako ez du balio. Aldagai hau {{{CURRENTMONTHNAME}}}, {{{CURRENTDAY}}} eta beste asko bezalaxe kasu oso konkretuetan erabiltzeko dela uste dut. Beste abantailarik ikusten diozu zuk? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:34, 26 Ekaina 2006 (UTC)

Babel txantiloiak aldatu

Kaixo Barrie! Ikusi dut Babel txantiloien aldaketarekin hasi zarela, eta oraingoa askoz hobeto dagoela iruditzen zait. Aldaketa bakarra proposatu nahi nizun; izan ere, hizkuntza ama arraro xamarra iruditzen zait, nik beti entzun izan dut ama hizkuntza, ordena horretan. Euskaltermek ere horrela dio. Zer iruditzen aldaketa hau egitea= –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:56, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Ama hizkuntzarena komentatzen nizunean, azaltzen den testu horretaz baino, kategoriaz ari nintzen. Kategoria:Euskara hizkuntza ama da euskal hiztunontzako kategoria, eta Kategoria:Euskara ama hizkuntza izan beharko lukeela, hizkuntza ama nik dakidala ez baita ezer. Lehen hizkuntza edo ama hizkuntza jartzearena beste eztabaida bat izan daiteke, eta egia esan ez naiz horretaz ohartu! Baina kategoria, bai, aldatuko dugu ezta?
Bestalde, txantiloiaren izenean nik ez dakit zergatik erabiltzen den · hori; suposatzen dut ordenazio kontua dela, eta · hori jarriz beste txantiloi guztien ostean, baita zetaz hasten direnen ostean ere azaltzen dira, eta ordenazio horretan azkenak agertzea nahiko zutela suposatzen dut. Honek arazorik ez du suposatzen printzipioz, ez dakit aldatzea merezi duen. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:40, 27 Ekaina 2006 (UTC)
Kaixo berriz. Gauza bat, orain gaztelerazko txantiloiak aldatzen ikusi dizudala-eta, atzo Gaztelera orrialdearen eztabaidan utzi nuen horren inguruko azalpen bat, gaztelera beharrean, gaztelania erabili beharko genukeela uste dut, hiztegiek behintzat hori hobesten dute. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 08:51, 28 Ekaina 2006 (UTC)
Aupa, beste gauza bat txantiloi hauei dagozkien kategorien inguruan (barkatu orain abisatzea). Kontua da hauei dagozkien kategoriek interwikiak izaten dituztela, eta interesgarria litzatekeela sortzen ari zaren kategoria berri hauei interwikiak jartzea; bakarrarekin nahikoa litzateke, [[en:Category:User en]] adibidez, ingelesa ama hizkuntza duten erabiltzaileentzako kategorian. Ondoren, bot-a martxan jarri eta bera arduratuko da falta diren interwikiez. Ingelesezko wikipediako kategoria baten ikusiz adibidez, ikusiko duzu interwiki mordoxka dituela eta euskara falta! Beno ba hori, euskarazkoan interwiki bakarra jartzearekin nahikoa ;-) [Txantiloiek ez dute interwikirik izaten, eta ez dakit zergatik...] Mila esker –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:03, 28 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloi:Goi mailako domeinua aldatu

Arrazoi duzu, bai. Goi mailako domeinu infotaula izena emango diot, eta bot-a arduratuko da txantiloiaren agerpenak aldatzeaz. Orain arteko txantiloietan poliki-poliki aldatzen joango gara, ohitura ona da bereizketa hori egitea-eta. Mila esker abisatzearren ;) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:12, 28 Ekaina 2006 (UTC)

MediaWiki interface translation aldatu

  • Dear Barrie! Please see the list of the latest updated user interfaces. We would be happy to update the Basque interface as well. The first step is about to solve some inconsistencies. These are 20 to 30 messages only. If you are using "Firefox" please click at "ChatZilla" and install the extension. Else you may use mIRC or another IRC-program. Then you should click at #wikipedia-BiDi and join the IRC channel. I am most of the time there. Just type "Hi Gangleri" and I will be noticed about your presence. You can reach me also using "skype". See [1]. Best regards Gangleri · T · m: Th · T 11:04, 28 Ekaina 2006 (UTC)

Informatika eta ni aldatu

Aupa, Ganglerik nire eztabaida orrian ere antzeko mezua utzi zuen, mediawikiren interfazeko itzulpen batzuek (Aparteko:Allmessages) arazoak dituztela-eta, aldagaien erabilpen ezegokia egiteagatik. Ea arratsaldean momentu baten berekin hitz egiterik dudan, arazotxo hauek konpontzeko. Ez arduratu. Txantiloiak ze akats du? Printzipioz ez diot ezer gaizki ikusten, baina ea gero hobeto begiratzerik dudan. Esango dizut! (Gaztelaniako txantiloietako · hori kopiatzearena... ez dakit ba, kenduko diegu? Orrialdeak mugitzea baino ez da, eta Txantiloi:Babel-1, Txantiloi:Babel-2n... aldaketa txikiren bat egitea) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:41, 29 Ekaina 2006 (UTC)

Taxotaularen kontua kontuan izango dut, eta beste gauza batzuekin amaitutakoan begiratuko dut, ea akatsa aurkitzen dugun!
Bestalde, azalari dagokionean, ez zait bidezkoa iruditzen boto bakarrean oinarrituta nirea aukeratzea; zenbait lankideren eztabaida orrietan (ohikoenak) utziko dut bozketan parte hartzeko mezua, eta ea zer ateratzen den, baina behar izanez gero egun pare bat atzeratu genezake. Nire azalaren proposamenean orain dauden beste wikipediatarako lotura guzti horiek nahita ez ditut jarri, ez baitzait gustatzen. Alde batetik eguneratuta ez dagoelako (eta eguneratzea astuna da), eta gainera alferrikakoa iruditzen zaidalako; horretarako jar daiteke Beste hizkuntzatako Wikipediak bezalako lotura sinple bat, guztien zerrenda duen orrialdera. Baina azalean jarri beharrekoa euskarazko Wikipedia ezagutu ez eta informazio bila doan bati eskaini beharrekoa da. Sartzerakoan euskarazko Wikipedian aurkitu nahi dena bilatzeko erraztasunak eman behar direla uste dut. Horregatik, nik uste dut inork ez duela beste wikipedia guztietarako loturarik espero. Horretarako badago Wikipediaren orrialde nagusia. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:39, 29 Ekaina 2006 (UTC)

Kategoriak aldatu

Ba bai, interesgarria da kategoria guztiak horrela antolatzearena. Kategoriatan dugun ahulezia interwiki faltarena da batez ere, eta horiek ere poliki-poliki jartzen joan beharra daukagu. Euskarazko Wikipedian dugun arazo nagusia jende gutxik parte hartzen dugula, eta artikuluak sortu eta handitzeaz gain, horrelako "administrazio" lan dezente ere egin behar da (eta eskerrak orain bot-a dagoela). Gauza bat egiten nabilen bitartean, beste hamaika izaten ditut buruan! Baina guztia poliki-poliki egiten joan beharra daukagu. Hala eta guztiz ere, kategoriak ongi egituratuta izatea oinarrizkoa eta ezinbestekoa da. Bestalde, wikilari gehiagok parte hartzeko zerbait egitea ongi legoke (albisteak-eta jartzen ditut...), baina tira, animo eta momentuz horrela jarraitu behar! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:04, 29 Ekaina 2006 (UTC)

Taxotaularen arazoaren inguruan aldatu

Kaixo Barrie, uste dut konpondu dudala taxotaularen txantiloi hori, orain behintzat datu guztiak azaltzen dira. Nik arazo pare bat ikusi ditut, biak Txantiloi:! delakoaren lotuta. Izan ere, #if baten barruan taulako lerro berriak hasteko | erabiltzeko {{!}} erabili beharra dago, eta leku baten zuzenean | jartzen zen. Bestalde, uste dut Txantiloi:! horren kodea txukundu asmoz |<noinclude> jartzen zuen lekuan bi lerrotan banatu zenuen. Kodea txukunagoa da, bai, baina txantiloia erabiltzerakoan | txertatzeaz gain lerro-jauzia ere txertatzen zuen, eta honenbestez kode ezegokia sortu. Beno, ez dakit argi azaldu dudan, baina kontua da batzutan kodea ezin izaten dela horrela txukundu, bestela ez du funtzionatzen-eta... nik ere noizbait izan ditut horrelako arazotxoak! &nash;TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:00, 30 Ekaina 2006 (UTC)

"Barrie/2006ko ekaina" erabiltzailearen orrira bueltatu.