Aupa. Walt Disneyren artikuluan egin dituzun aldaketak ikusi ditut eta horietako batzuekin ez nago erabat ados. Lehenik, Edurne Zuri eta Zazpi Ipotzak ez zait zuzena iruditzen, ipotza hitza ez baita esaten, Ipotxa baizik. Bestalde ez dakit zergatik ezabatu duzun bibliografia. Eztabaida orrian jarri bezala, gaztelaniako artikulua itzuli dut eta bertan bibliografia hori erabili dutenez, hemen ere bibliografia berbera jartzea pentsatu dut. --Ikatz erantzun hemen 20:28, 12 Abendua 2009 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.