Belakia
   Ba al dakizu   
Gasteizen blusa talde bat dago belaki izenarekin.

Talde hau 1979an sortu zen eta 185 pertsonek osatzen dute.


Belaki aldatu

Belakiak itsasoan bizi diren hezurrik gabeko animaliak dira. 9000 espezie existitzen dira, horietatik 150 ur gezan bizi dira. Lehen, Landare erreinuan sailkatuta zeuden baina 1765an Animalia erreinuan kokatu zituzten.

Nolakoak dira? aldatu

Belakien gorputzaren forma zaku baten antzekoa da. Goi aldean zabalgune handi bat dute, hortik ura atera dadin. Hormetan, ordea, tamaina ezberdinetako zulo txikiak dituzte, hortik ura sar dadin. Belakiek ezintasuna dute alde batetik bestera mugitzeko eta beraien forma ez dago definituta, hau da, ez dira guztiak berdinak. Orain dela gutxi ezagutu da, belaki batzuk mugitzen direla baina oso motel.

Nola jaten dute? aldatu

Beste animalia askorekin alderatuta, hauek ez dute ez ahorik ez digestio-aparaturik eta beste animalia batzuekin alderatuta digestio intrazelularra egiten dute. Itsasoetan aurkitzen diren plankton eta bakteria txikiez elikatzen dira, filtrazioaren bidez.

Nola ugaltzen dira? aldatu

Gehiengoak hermafroditak dira, hau da, bai eme bai arren sexu organoak dituzte. Espermatozoideak eta obuluak uretara botatzen dituzte eta horrela uretan larba planktonikoak jaiotzen dira.

   Ba al dakizu    
Belakiek sustantzia toxikoak eta antibiotikoak ekoizten dituzte, farmazia industrian medikamentu garrantzitsuak egiteko erabiltzen direnak.