Lankide:ZumaiaLH28/Proba orria

Ahate mokozabala (Anas clypeata edo Spatula clypeata) Anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da.

Mundu osoan zehar hedatutako hegaztia da, negua igarotzera Euskal Herrira etortzen dena[1].

Deskribapena

aldatu

Ahate ertaina da, 44-52 cm-ko luzera eta 73-82 cm-ko hego-zabalera ditu[2]. 600 gramo inguru pisatzen ditu[3]. Bere moko luze eta zapalak ematen dio izena. Goilare itxura duenez hainbat hizkuntzatan horrela deitzen zaio, gazteleraz adibidez (pato cuchara)[4].

Anatidatan gertatzen den bezala ahate mokozabalak ere sexu dimorfismo nabarmena du, arra oso koloretsua da eta emea aldiz arrea. Arraren burua eta lepoa berde dizdiratsuak dira eta bularra zuria du. Sabelaldea marroi-gorrixka da eta bizkarra marroi iluna badu ere luma zuri eta beltzak ikusten zaizkio. Hegoetan ispilutxo berdea du, hegan ari denean ikusten zaiona. Buztana beltza da eta honek ere baditu luma zuri batzuk[5]. Emeak gainerako ahateen itxura bera du, arre kolorekoa baita batez ere, baina beste espezietatik moko zabalak bereizten du.

Habitata

aldatu

Europa iparraldean uda pasatzen du eta hegoaldean negua. Aintzira, urtegi eta paduratan ikusten da, beti ere ertzean landaretza sarria bada eta zelaiak edo landa eremuak inguruan baditu[2].

Ugalketa Eztei garaian ar taldeak bildu eta emeen inguruan egiten dute igeri, emeek aukera ditzaten. Taldekoiak ez badira ere, ohikoa da habiak bata bestearengadik gertu kokatzea. Apirila aldera emeak 9-11 arrautza jatzen ditu landarez eta lumatxaz egindako habiaren gainean. 22-24 egunetan txitatu ondoren txitak jaiotzen dira eta ordu batzuetara gai dira amaren atzetik igerian joateko.40-45 egun behar izaten dituzte hegan egiteko[2].

Elikadura

aldatu

Moko zabala uretan aurkitzen dituen landare eta animalia txikiak (intsektuak, larbak, krustazeoak, moluskuak) iragazteko diseinaturik dago. Sakonera txikiko urtean mokoa horizontalki ipini eta limoa xurgatzen du. Mokoaren ertzetan dituen mintzetan animalia txikiak harrapatuta gelditzen dira. Ur sakonagoetan gorputza baskulatuz burua sartzen du eta hondoko landareak hartzen ditu. Landa eremutan ere talde handitan elikatzen da[2].

Taxonomia

aldatu

Carl von Linneok deskribatu zuen aurreneko aldiz 1758 urtean Systema Naturae liburuan eta Anas clypeata izena eman zion. Hainbat taxonomok ordea Anas generotik bereizteko nahikoa ezaugarri badituela kontsideratu eta Spatula generoan sartu dituzte ahate mokozabala eta antzeko beste espezie batzuk.

Bitxikeriak

aldatu

40-45 egun behar izaten dituzte hegan egiteko.

Erreinua

aldatu

Animalia (Hegaztia)

Chordata

Ordena

aldatu

Asiriformes

Generoa

aldatu

Spatula