OKIL HANDIA hegazti bat da.

Okil Handia


Okil Handia (Dendrocopos major) gaztelerazaz Pico picapinos.

Deskribapena

aldatu

Gure lurraldean bizi diren zuri-beltzeko diseinua duten hiru okiletatik handiena da, 26 cm inguruko tamaina du. Jaiotzean 5,7g inguru pisatzen ditu eta heldua denean 89g ingurura iristen da.

Bizkarra, garondoa, ipurtxurtxurra eta isatsa beltzak ditu, isatsa ertz zuriekin; orban zuri bat duten hegalak eta zuri-beltzezko marrekin. Arrek, zerrenda gorriz deigarri bat dute kokotean.Gazteak ongi bereizten dira bere txano gorri zabalagaitik.

Bizitokia

aldatu

Europan eta iparraldeko Asian basoetan bizi da. Euskal Herrian ere bizi da. Baso zabalak gustuko ditu eta batez ere hariztiak eta ametzak. Pinudi zaharretan ere ikus daiteke.

Elikadura

aldatu

Elikadura mistoa du, intsektuak jaten dituzte gehien, baina koniferoen haziak, ezkurrak, pagaziak edo urrak ere dezente jaten dituzte.

Ugalketa

aldatu

Apiriletik haurrera eta denboraldia behin bakarrik, lautik seira arrautzara jartzen ditu, distiratsuak eta erabat zuriak. 10 eta 13 egunen ondoren jaiotzen dira. Zeregin horretan arrak ematen du denbora gehien, jaioberritan kumeak zaintzen ere bai.

Bitxikeriak

aldatu

Alarma bezala "klik"ozen bat egiten du, batez ere inguruan aurkariren bat ikusten badu.