Otarrain arrunt Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean, Mediterraneoan eta Azoreetan bizi da.

Bere izen zientifikoa Palinurus elephas. Elephasek oreina esan nahi du, orein baten adar antzekoak dituelako.


Deskribapena

aldatu
 
Otarrain arrunt

50cm ingurutara iristen da, 4kg pisutara. Gorputz osoa plaka sendoekin babestuta dauka, 8 hanka dauzka, 4 antena. Bere kolorea gorri eta marroi artekoa da.

Bizitokia

aldatu

Kosta harritsuetan bizi da. Marea gunetik behera, 20-70 metroko sakoneran.

Elikadura

aldatu

Algak, ornogabeak eta oso gutxitan arrainak ere jaten ditu.

Arrantza eta gastronomia

aldatu
   Ba al dakizu    
"Otarrain galdara" plater tipikoa da Menorcako Fornells herrian.

Arrantzak eta otarraina dastatzeak ospea handia dute Menorcan dagoen Fornells herri txikian.

Bertan, otarrain-arrantzaren tradizioak arrantzale ugari elikatu ditu, eta bere plater tipikoa, "otarrain-galdara" izenekoa, ospetsu egin du, oraindik ere arrantzaleen herriko jatetxe tipikoetan tradizioz dastatu daitekeena.