Txelba arrunta Ozeano Atlantikoan bizi den arraina da.

Txelba arrunta

Hau izendatzeko izen asko daude euskaraz: momarra, mutur motxa, txelba, urta, amerikano, besamotza, breka, lamotia eta mazotea.

Bere izen zientifikoa Pagrus pagrus da.

Deskribapena

aldatu
 

Gorputz kurbatua du. 35cm inguru neurtzen ditu. 26 urte bizi daiteke. Kolore arrosa du. Sabelaldea argiagoa eta hegatsak horixkak. Begi handiak ditu eta bien artean bulto txiki bat. Arrain lasaia da.

Bizitokia

aldatu

Arrokak eta harea dagoen lekutan bizi da. Ur gazitan bizi da. Kostaldean egoten da udaran. Neguan ur sakonetara joaten da.

Elikadura

aldatu

Karramarroak, moluskuak eta arrain txikiak jaten ditu. Hortzekin, hauen oskolak hausten ditu.

Ugalketa

aldatu

Eme jaiotzen da eta 5 urte dituenean bi sexu ditu. Udaberrian ernaltzen da

Sukaldaritza

aldatu
   Ba al dakizu    
Labean erreta prestatzen dela, barazkiz apainduta.

Haragi preziatua da. Haragi fina du eta erraz desegiten da.