Karraspio begiubela ur gaziko arrain bat da. Europako kostaldean bizi dena.

Euskaraz Karraspio begiubel deitzen zaio, baina bere izen zientifikoa Symphodus melops da.

Deskribapena

aldatu
 

15-20 cm neurtzen duen arraina da eta 9 urte har dezake. Kolorez betetako gorputza du, haren kolorea ur motaren eta adinaren araberakoa da. Emeak eta gazteak marroi-berdexkak izan ohi dira eta arrek berde biziagoa kolore gisa. Bizkarraldean hegats bakarra du eta arantza ugari ditu.

Buruak gorputza baino altuera txikiagoa du.


Bizitokia

aldatu

Ozeano atlantikoaren ipar-ekialdeko kostaldean aurkitu daitezke batez ere.

Elikadura

aldatu

Karraspioak talde txikietan elkartzen dira itsas hondotik gertu. Bertan aurkitzen dituen krustazeo eta molusku txikiak jaten dituzte, bai eta itsas zizareak ere.

Ugalketa

aldatu
 
Karraspio begiubela

Udaberriaren amairan edo uda hasieran gertatzen da ugalketa. Bi ugalketa desberdin egiten dituzte:

•Arrak ur azpiko arroken artean katilu itxurako kabia egiten du eta algekin apaintzen du emea erakartzeko.

•Beste ar batzuek azpijokoa erabiltzen dute; emearen itxura hartzen dute (desberdintzen zailak dira) eta amarruaz baliatuz ernaltzen dituzte.