Trachinotus ovatus ur gaziko arrain azkarra da.

Ez du izenik euskaraz. Bere izen zientifikoa Trachinotus Ovatus da. "Ovatus" latinetik dator eta obalatua esan nahi du. Bere gorputz itxura obalatua da, hau da, arrautza itxura duelako du izen hori.

Deskribapena

aldatu
 
Trachinotus ovalatus

Gorputz luze obalatua du eta alboetatik oso zapala da. Normalean 35 cm-ko luzera du.

Zilar kolorekoa da oinarrian eta atzealdean kolore berdexka du. Albo bakoitzean 3-5 puntu beltz ditu. Ezkata txikiak ditu. Isatsak urkila itxura du. Ertz beltzak ditu eta punta bakoitzean orban zuri bana. Bizkarraldeko eta uzkialdeko hegatsek puntu beltzak dituzte. Begiak handiak eta muturretik oso gertu ditu. Goiko baraila oso estua da, mingana du eta hortz lerro oso txiki bat.

Bizitokia

aldatu

Ozeano Atlantikoaren ekialdean aurkitzen da. Bizkaiko golkotik Angolara iristen da.

50 eta 200 metro arteko sakoneran bizi da.

Elikadura

aldatu
   Ba al dakizu    
Arrain honi beroa gustatzen zaionez beroa dagoen eremutara migratzen dute..

Egunez ehiztatzen du. Talde txikitan ehiztatzen dute eta arrain oso azkarrak dira. Arrain txikiez elikatzen dira,adbidez: sardinak, antxoak eta moluskoak. Hala ere, tarteka algak jaten ditu.

Ugalketa

aldatu

udaberrian jartzen ditu arrautzak.

Gastronomia

aldatu

Haragi zuriko arraina da. Ezkata gutxi du eta duen itxura zapalari esker erraz ateratzen zaizkio xerrak. Plantxan, irineztatu eta frijitua eta saltsa berdean prestatzen da.