Muxar ezpainlodia Euskal Herriko kostaldean aurkitzen den arrain mota bat da.

Izena aldatu

Richard Thomas Lowe deskribatu zuen 1838an eta Charax cervinus izena eman zion.

Deskribapena aldatu

Gorputza obulatua eta oso zapala du, 35cm neurtzen ditu baina 55cm-ko luzeera har dezake. Bere marrak beltzak eta zilar kolorea dute eta beste hizkuntza batean zebra arraina deitzen zaio. 5 marra beltz ditu eta beste bat begietatik zeharkatuz.

Bere burua handia eta pikoduna da eta ezpain lodiak ditu. Bere ahoa pixkat bat ateraz harrapakinak harrapatzen ditu. Ugaltzerakoa begien azpian orban hori bat irteten zaio.

 
Muxar ezpainlodia.

Bizitokia aldatu

Arrokak artean ezkutaturik bizi dira eta sakonera txikiko eremuetan bizi dira.

Elikadura aldatu

itsasondoko animaliak jaten dituzte. Arrak haragijaleak dira eta gazteak berriz orojaleak.

Ugalketa aldatu

Bi urte betetzeak eta 25cm neurtzera iristean ugaltzera iristen dira, baina batzuk 5 urte dituztenean sexua aldatzen dute. Erruterakoan uraren tenperaturaren araberakoa izaten da. Arrautzetatik 6-11 eguneko garapena duten larbak irteten dira eta 9mm-tako neurria izatean hondora jaitsi eta kostara itzultzen dira

   Ba al dakizu    
Muxar ezpainlodiaren arrisku handiena gehiegizko arrantza da.

Sukaldaritza aldatu

Oso arrain preziatua da. Bere aragia zuri eta trinkoa da eta frijituta edo gisatuta prestatu daiteke, muxar handiak labean erreta ere bai