Michael Phelps Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen igerilaria da.

Biografia

aldatu

Michael Fred Phelps Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen, 1985eko ekainaren 30ean. Igerilaria da, munduko hainbat errekorren jabe. 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan zortzi domina irabazi zituen, horietatik sei urrezkoak eta bi brontzezkoak. Gainera, Joko Olinpiko batean domina gehien irabazi duenaren errekorra berdindu zuen.

Sariak

aldatu

Michaelek irabazi dituen nazioarteko tituluen eta hautsitako errekor mundialen ondorioz, munduko igerilarik onena izendatu zuten 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan eta Ameriketako Estatu Batuetako igerilaririk onena 2001, 2002, 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan. 2012ko Londresen jokaturiko Olinpiar Jokoetan dominarik gehien eskuratu dituen kirolaria izatera iritsi da, guztira 19 lorturik.