Lankide:Wikimaribarre/Proba orria

GE (Aldude, Nafarroa Beherea, 1932) serora ohia, ekintzailea, idazlea eta feminista da.

BiografiaAldatu

Serora misiolaria izateari uko egin zion, baina ez zion borroka sozialei sinesteari utzi. Tolosako (Okzitania) etxe xumean Laoseko Lao Theung populuak eho zion oihalak, konparazione, salatzen du bere ibilbidea: beharretan zirenei laguntza ekarri baitie beti, izan Argentinan, Laosen edota Tolosan. Etxebarne «berriz sortu» da aurten; Aldudetik mundura (2021, Maiatz) autobiografia izkiriatzearekin, berreskuratu baitu euskara; Gexan Alfaro eta Pantxika Erramuzpek akuilaturik; «mirakulu» bat dela aitortu du.

LiburuakAldatu

Liburu andana idatzi duzu. Usu lekukotasunez osaturikoak. Zergatik hautu hori?

Ni ez naiz egiazko idazle bat, nik jendeak mintzarazten ditut. Nire biziaz ere mintzo naiz, haiena kontatzea nahi badut nirea kontatu behar diedalako. Trukaketa bat da, ez da elkarrizketa sinple bat.  Izan artzainenak, amatxienak edota etorkinenak, haien memoriak atxikitzeko idatzi ditut liburuak.

Idazteak aldiz ez nau akitzen. Horrez gain, psikologikoki laguntzen nau, sekulako terapia da niretzat. Besteentzat bezainbat niretzat idazten dut.

Zer ekarri nahi diezu besteei?

Ohore handia izan zen haientzat. Mintzatzeko gogoa zuten, bazuten zer erran. Ez ziren adituak, zientzialariak edota nik dakita nor; herritar xumeak ziren mintzo, oinarrikoak. Betidanik gustuko ukan dut oinarrikoen ezagutzea, hori da nire biziaren funtsa.

Bai, Sur les pas des disparus d’Argentine (Argentinako desagertuen urratsen atzetik). 1962tik 1968ra Argentinan egon nintzen, serora. Garaian ezagutu nituen Alice Domon eta Léonie Duquet, pobreekin ari ziren, dohaintsuak ziren horretarako. Haiekin lan egin izanaz harro naiz. Bi adiskide handi horiek desagertu ziren 1977an, torturatuak izan ziren eta itsasora bizirik botatuak. Aspalditik nahi nuen haietaz mintzatu. 2013an Argentinan egon nintzen eta itzuleran arras gaizki nintzen. Munduaz desesperatua nintzen, nioen ezer ez zela aldatzen, diktadura berriak beti zatozela, Eliza beti zela boteretsuekin... Sendatzeko idatzi nuen liburua, egia.

Azken kiburua Mirakulua izan da. Uste baitzuen ahantzia zuela euskara. Baina emeki-emeki dena heldu zaio, hiztegia lagun. Euskaraz ene sentimenduak jiten dira gehiago ene bururat eta bihotzerat. Hunkigarriak dira, zeren eta euskaraz baitira. Ezin dut esplikatu

“2001ean hasi nintzen idazten, lagun batzuk ‘zure biziaz idatzi behar zenuke’ erran zidatenean. Je marche à leur côté (haien ondoan nabil) liburua argitaratu nuen orduan, hamar bat lagunekin batera. Jende sinpleen biziaz idaztea genuen xede eta nirearekin hasi ginen. Horrela lotu nintzen idazketari eta bai, biziki gustuko dut ariketa”.

Euskararen debekuaAldatu

Sufritu duzua euskara debekurik?

Eta nola! Jende franko bezala zigortuak ginen. Izugarria zen: euskaraz ari zen haurrak makila errezibitzen zuen, eta hala ari zen ondokoari pasatu behar zion; eguneko azkenak zigorra biltzen zuen. Zer pedagogia!

Zigorra. Pankarta bat eraman beharra genuen lepotik dilindan, baina ez naiz oroit zer izkiriatua zen. Eta, behar genituen kopiatu testu batzuk biharamunerako.

Etxean zer zioten horretaz? Deus ez. Gurasoendako errientsak eta apezak jainkoak ziren, eta ezin genituen sekulan kritikatu.

Eskola «librea» -katolikoa- «infernua» izan zela diozu. Asko sufritu genuen: garrasika ari zitzaizkigun eta joka.

debekatua zenuten dantzatzea.

Bekatu mortala zen!

Eginez gero?

Zigortuak ginen jende ororen aitzinean: elizan harmoniumaren ingurutik uxatzen gintuzten, eta emazte esposatuengana igortzen. Herriak baztertuak ginen.

Betidanik feminista izan zarea?

Bai, Euskal Herrian emaztearen lekua garrantzitsua bazen ere, gizonari utzi behar zitzaion lehen lekua, hark manatuko balu bezala. Ez nuen hori jasaten ahal. Alta, besteak bezalakoa nintzen: pentsa zer kuraia enea; komentuan sartu nintzen ene tribuarengandik eskapatzeko. Ze zozokeria!

Komentuko bizimoduaAldatu

Dolores gure nagusiak serorak bere sehitzat zeuzkan, nahi zuena eginarazten zien. Erlijioaz futitzen zen, eta bidaian zegoen beti, hotel hoberenetan.

Uztaritzeko komentuan zinen gerla denboran.

Hamar kiloz mehetu nintzen, goseak ginen; alta, Dolores Nagusiak egunero manatzen zuen menua. Guk ogi beltza genuen, garagar txigortu kafea eta esne gain gabetua; osoa bakarrik Doloresek eta bere xakurrak zuten! Gauero beterraba eta bexamela.

Uztaritzetik Tolosa (Okzitania) ondorat joan zinen.

Zer oroitzapen txarrak! Gaztelu zahar horretan zero petik hamazazpi gradu neurtu izan dugu!

Harik eta berri ona jin zen arte.

Argentinarat igorri ninduten, haur trisomikoei katixima irakasteko, Parisen ikasi nuen pedagogia berritzaileari esker. Han libre ginen, Dolores nagusiaren atzaparretatik kanpo! Loriatu ginen! Lantegi babestua muntatua genuen: trisomikoek lan egin zezaten, soldata pean. Kontent ziren! Zioten beti: «Nik ere ahal dut». Zerbait irri egin dugu haiekin, izugarri alegerak baitira.

Jorge Videlaren diktaduratik gutigatik ihes egin zenuen, hala ere hurbiletik ezagutu zenuen...

Ene bizitzako saminik latzena izan zen. Frantziarat sartu nintzen baina Kati eta Leonie serora adiskideak han gelditu ziren. Torturatu e ta desagerrarazi zituzten, 1978an. Alta, Videlaren seme trisomikoaz eta alabez arduratu ziren. Gizakia barbaroa da.

Laoseko Lao Theung populuarekin bizi izan zinen.

Euskaldunak eta gizaki guziak lehenik izan ziren bezala, haiek ere animistak dira. Sinesten dute epilepsia kasuetan jenioak duela gorputza hartzen. Ez kutsatzeko, gorpua herritik at uzten dute.

Gerla denboran egona zara.

Lehergailuak noiznahi, haiengandik ihesi, 4L autoarekin jendea toki batetik bertzerat eramaten genuen. Ez ginen beldur, harro baizik, zer erokeria! Lapin, oilo, zerri, denak eramaten genituen! Etxoletan bizi ginen.

Serora izateari utzi zenion.

Komentutik atera ginen hamabost bat 1975ean. Beste guztiak bezala izan nahi genuen, ez genuen babes berezirik nahi. Alice Domon, adibidez, esklabo ziren laborari batzuekin zebilen nekazari elkarteetan, eta anitz ziren pertsegituak. Haiekin izanki, itsasontzi berean ginen eta arrisku gehiegi zenean gu babestea ez genuen onartzen. Serora izatea utzi arren, pobreak laguntzen segitu nuen, izan sindikatuekin, izan langabetuen mugimenduetan, edota CCFD-Terre Solidaire elkartean. Orain idaztearekin egiten dudana, funtsean. 21 urterekin egin nintzen serora eta 42 urte nituela utzi nuen. Argi da ez zela niretzat egina.

Hautuz ala beharturik sartu zinen serora?

Psikoterapia bat egin izan dut ulertzeko zergatik sartu nintzen komentura. Garaian ez nuen heldutasun psikologikorik, Aldudeko tribuari biziki lotua nintzen, baina aldi berean urrundu nahi nuen. “Zer erranen dute jendeek” esaldia entzuten zen beti eta gehiegi; ezin genuen deus egin, zainduak eta kritikatuak izan gabe! Sufritzen nuen, sobera kalakaria nintzela zioten, azkarregi irri egiten nuela... Tributik atera nahi nuen, baina harreman onak atxikiz. Serora, misiolari izateko hautua egin nuen, poztuko nituelako eta ni joanaraziko ninduelako!

KontrabandoaAldatu

Alemanekin nola bizi zineten?

Ez dugu sufritu. Kontrabandoan ari ginen, baina arazorik gabe.

Nola ari zineten?

Furgonetan bi kutxa zituen aitak, eta haietan garraiatzen zituen puskak, adibidez, Elizondon [Nafarroa] erosi dantela eta kafea, Aldudetik Baionarat zeramatzan, Hotel des basques-erat. Ahizpak eta biok etxe inguruak zaintzen genituen, gazteak heldu baitziren pusken xerka. Beharrik alemanek bota azantzadunak zituztela; hun metrotan lasterka abiatu nintzen abisatzerat, gazteak gibeleko oihanerat eskapatu ziren, baina orduan erori ximixtek dena agerian uzten zuten! Ai ama! Uste genuen atzemanak ginela. Baina alemanak ostatu batean sartu ziren deusetaz ohartu gabe!


Piarres Lafitte, Filosofiako irakaslea izan nuen. Mugazain baten semea zen. Bazuen usaiaz kanpoko inteligentzia. Alemanen arma berrien izenak ezagutzen zituen!

Ez, ikasketak oro frantsesez.


Sindikalismoa, borroka berria.

Tolosarat itzuli, eta lanean hasi behar izan nintzen. CFDT sindikatuan sartu nintzen; igandetan lanean ez aritzeko, edo pantaila aitzinean lau oren baino gehiagoz... AC langabeziaren kontrako elkartean ere bai, behin Gasteizen manifestaziora joan ginen. Lanetik kanpo ezarri izan gaituzte, baina duintasuna sekula kendu gabe. Tolosako langile guziak mobilizatu genituen... Loriatu ginen, kantu eta antzerki artean.

Borroka sozialean kokatzen duzua euskal kausa?Aldatu

Ez dut maite nazionalismoa, egoista zait, Hitler bezalakoa. Euskal Herria izugarri maite dut, oso harro naiz hartaz, baina ez diot sekula bakarra eta hoberena denik, arrazismoa baita.

Sufritu duzu euskara debekua.

Euskal Herriaren kontrako edozer salatzen dut, hori ere arrazismoa baita; baina ez dut jasaten ahal jendeari sinetsaraztea bertzeak baino hobeak garenik.Murgiltze ereduaren kontrako hori arrazismoa da; borroka da bide bakarra. Arbonako okupazioa zoragarria izan da.

ArgitalpenakAldatu

  • Je marche à leur côté (haien ondoan nabil) hamar bat lagunekin batera.
  • Bele Xuriak kronika liburua.[1]
  • Sur les pas des disparus d’Argentine (Argentinako desagertuen urratsen atzetik)

ErreferentziakAldatu