Lankide:Usesga/Proba orria

Delhiko metroa ,Delhi eta bere hiriak, Gurgaon, Noida, Faridabad, Bahadurgarth eta Ballabhgarth zerbitzatzen duen metroa (rapid transit) da. Dudarik gabe Indiako metro handiena da eta bigarren zaharrena Kolkatakoaren atzetik. Munduko zortzigarren metro sistema luzeena eta bidaiarien kopuruagatik hamaseigarrena. Sarea zortzi koloredun lineaz osatuta dago, 343km eta 250 geltoki dituelarik. Sistemak, lurrazpiko zatiaz gain, lur goitikoa ere badu. Delhiko metroak egunero 2700 bidai baino gehiago egiten ditu, goizeko 05:00etatik gaueko 23:30era arte.

Delhiko metro erreil korporazioa Indiako eta Delhiko gobernuak sortu zuten 1995eko maiatzean. Planifikazioa eta lur lanak hiru urtetan zehar egin ziren, eta 1998an hasi zen eraikuntza.

Lehenengo lur mailatik gorako zatia (Shahdara to Tis Hazari), linea gorria 2002ko abenduaren 24ean ireki zen, Atal Bihari Vajpayeek inauguratuta. Linea horiko lehenengo lur azpiko zatia (Vishwa Vidyalaya - Kashmere Gate) 2004ko abenduaren 20an ireki zen. Lana faseetan zatitu zen, lehenengo fasea 3 lineaz osaturik zegoena 2006an amaitu zen eta bigarrena 2011ean. Hirugarren fasea bere amaieran dago, 2019 bukatzeko programatuta. Azkenik, laugarren fasea 2019an hastea espero da.

Delhiko metro erreil korporazioa (DMRC), bai Delhiko gobernuak eta baita Indiako gobernuak ere kontrolatzen eta aurrera eramaten du. Nazio batuak ziurtatu zuen 2011ean DMRC , munduko lehenengo metro sistema berotegi-efektugo gas emisioak murrizten zituena bezala. Hirian 630000 tona urtero.

Metro honek Guargon eta Noidako metro sistemekin lotura du, txartel berdina erabiltzen dutelarik. 2019ko otsailaren 5ean DMRCk Guargoneko metro sistemaren kontrola hartu zuen, arazo finantzialekin zebilelako hau.

Aurrekariak

Metro sistemaren kontzeptua Delhin trafiko eta bidaia ikerketa batetik sortu zen (Delhiko hirian egin zena) 1969an. Urrengo urteetan, zenbait gobernuko batzorde ofizial enkargatu ziren teknologia, ibilbidearen lerrokadura eta gobernuaren jurisdikzio arazoak aztertzeko. 1894ean arte urbanoko batzordeak modalitate anitzeko garraio sistema sustatzeko proposamen bat egin zuen. Hemen, hiru metro sistema korridore, metroaren handiketa eta errepideko garraio sareak garatzeko lanak egingo ziren.

1981 eta 1998 artean, biztanleria bikoiztu zen eta ibilgailuen kopurua bost aldiz handitu zen. Ondorioz, trafiko blokeoa eta kutsadura larritu zen, jendeak ibilgailu motorizatu propio hartzen zuelako, hiriko autobus zerbitzua kolapsaturik bai zegoen. 1992an autobus garraioa pribatizatu zen arazoari irtenbide bat emateko. Baina emaitza txarrak eman zituen, autobus zaharrak ibilbide luzeak eginez, kutsadura handituz, jende pilaketak, kalifikazio gabeko gidariak azkar eta gaixki ibiltzen eta itxarote lerro luzeak. Konponbide baten bila, indiako gobernuak Delhiko gobernuarekin konpainia bat sortu zuten 1995eko maiatzak 3an, Delhiko metro erreil korporazioa (DMRC) izena zuena. E,Sreedharan zen zuzendaria eta honek bere kargua Mangu Singhi eman zion 2011eko abenduak 31an.