Lankide:Urbil27/Proba orria

Android Linux nukleoan eta kode irekiko beste software batzuetan oinarritutako sistema eragile mugikorra da. Ukipen-pantaila duten gailu mugikorretarako diseinatu zen, hala nola, telefono adimendunetarako, tabletetarako, Wear OS erloju adimendunetarako, etab.

Gaur egun beste gailu adimendunetarako erabiltzen da ere, adibidez, telebista adimendunetarako, autoen entretenimendu sistemarako etab.

Hasiera batean, Android-Inc-ek garatu zuen, eta Google-k erosi zuen, 2005a, baina 2007an aurkeztu zen, gailuetako estandar irekietan aurrera egiteko. Android-en Iturburu-kode nagusia Android Open Source Project (AOSP)-tik dator eta Apache lizentzia erabiltzen du.

Munduan gehien erabiltzen den sistema eragile mugikorra da Android, eta 2018an merkatu-kuota % 90etik gorakoa zen.