Lankide:Txonee/Notting Hill.eu

Nothing hill aldatu

Nothing Hill pelikula Britaniako komedia romantikoa da Londreseko Nothing Hill herrian filmatu egin zena.Gidoia Richar Curtisek idatzi zuen, Roger Michell-eren esku zuzendua izan zen. Agertzen diren aktore nagusiak Julia Roberts eta Hugh Grant dira. Lehenengo aldiz, Estatu Batuetan 1999ko maiatzaren 28an estrenatu zen. Argentinan eta Espainan , ordea, uztailaren 16an eta abuztuaren 5an. Gainera, pelikula Globo de Oro sarira deitua izan zen pelikula onena bezala aukeratu zutelako askok, nahiz eta premioa ez lortu.

Argumentua aldatu

William " Will" Thacker (Hugh Grant)liburutegi txiki baten jabea da, bidaietarako gida liburuak saltzen dituena. Dibortziatua dagonez, kide berezi batekin bizi da,Spike ( Rhys Ifans)deiturikoa.

Thacker Anna Scott-ekin ( Julia Roberts)topatu egin zen, Hollywood aktoresa haren dendan sartu zenean liburu bat erosteko asmoz. Zoritxarrez,liburutegitik irtetean dendariak zeraman laranjazko zukua gainetik bota zion. Hori dela eta, haren etxera eraman zuen aktoresa arropak garbitzera, dendatik oso gertu baitzegoen. Neskak musu bat ematen dio.

Egun batzuk pasatu ostean, etxeko kideak,gogorarazi zion Anna, neska amerikatar bat deitu zuela, baina ez zuen haren benetazko izena eman. Flinstone izena eman zuen. Dendaria joaten da hotelera non Anna dagoen. Baina kazetari bezala sartu behar da neska ikusteko. Gainera, elkarrizketa bat egin behar dio bere azkenengo pelikulari buruz, ez duena ikusi.Ahopeka aktireska esaten dio berarekin gelditu daitekeela geroago. Will oso pozik dago baina ohartarazi da haren Honey ahizparen urtebetetzea duela.Aitzitik, Anna esaten dio harekin joango dela festara.

Urtebetetzean, Annak William-en lagunak ezagutzean etxean balu bezala sentitzen da. Egun horretatik, leku guztietara joaten dira elkarrekin. Neskak gonbidatu zuen bere hoteleko gelara baina bat batean haren Amerikako mutil laguna, aktore ezaguna heldu zen. Will kamarero bezala aritu zen. Anna zegoen oso larriturik zeren eta pentsatzen zuen aktoreak berarekin utzi zuela. Will konturatu zen hobe zela hortik irtetea. Saiatu zen berataz ahazten, baina oso zaila zen.

Sei hilabete geroago, Anna Will-en etxera bueltatu zen ezer esan gabe.Neskak behar zuen leku bat izkutatzeko zeren hiriaren zehar eskegita zeuden haren argazkiak.Elkarrekin egun osoa pasa ondoren, gauean amodioa egiten dute. Willek galdetzen dio ea ahal zen denbora gehiago geratu berarekin.Willek nahi zuen betirako gelditzea.Jarraian, atearen tinbrea jo zuen. Kazetari talde handia zegoen etxe aurrean. Badirudu, pisuko kideak pub batean zegoela kontatu zuela.Ondorioz, Anna etxetik korriketan irten zen eta esan zion berataz ahazteko berriz.

Beste sei hilabete ostean, Anna Londresera bueltatu zen Henry James-en flim bat egitera, Willek gomendatu zion bezala. Will pelikula filmatzen zen tokira abiatu zen. Ekitaldia amaitu ondoren berarekin hitz egiteko. Aitzitik, soinuaren teknikariak entzungailu batzuk utzi zizkion Aktoresaren elkarrizketa entzun dezan. Baina zoritxarrez, ez zegoen pelikulaz ari baizik eta berataz. Esan zuen Will iraganeko mutila zela. Orduan, Mutilak handik ihes egitea erabaki zuen.

Hurrengo egunean, Anna Willen liburudendara heldu zen opari batekin eta galdetu zion zergatik ihes egin zuen.Hori dela eta, mutilak entzundakoa kontatu zion. Aktoresak erantzun zion zinemako munduan horrelako gauzak esan behar direla komunikabideak bakean uzteko. Horretaz gain, esan zion maite zuela eta berarekin egon nahi zuela. Will ez zegoen oso ziur zer egin neskak berriro aldentzen bazen haren albotik depresio batean murgilduko zen. Will bere alde dauden lagunekin geratzen da. Konturatzen da bere bizitzan akats larria egin duela. Bestalde, Anna bilatzen dagoen taldeak Maxen kotxean Londres zeharkatzen dute Londreseko Ritz hotelerarte. Azkenean, Annak konferentzia bat egiten du Savoy hotelean eta Will berarekin Ingalaterran geratzeko konbentzitzen du. Geroago, Anna eta Will ezkontzen dira eta Anna haurdun geratzen da.

Aktoreak aldatu

  • Julia Roberts-ek Anna Scotten, Hollywoodeko izan baten papera egiten du. Bera eta Will elkar ezagutuko dira Anna azken honen Notting Hilleko liburu dendan sartzen denean. Julia Roberts izan zen rol hau jokatzeko aukeratu zuten aktore bakarra, baina Roger Michell eta Duncan Kenworthyk ez zuten uste berak onartuko zuenik. Robertsen agenteak esan zion inoiz irakurri zuen komedia erromantiko onena izango zela. Honek, gidoia irakurri zuenean, filma egin behar zuela erabaki zuen.
  • Hugh Grant Willian “Will” Thackerren paperean ikusiko dugu, duela gutxi bere bikotekidearengandik banatu den eta Notting Hillen liburu denda baten jabe den gizona da. Richard Curtis idazle eta aktorearen esanetan, Hugh Grant aukeratzea, erabaki bakarreko gauza izan zen, denak bait zeuden ados.
  • Emma Chambersek Honey Thackerren papera antzezten du. Hau, Willen arreba txikia izango da eta Anna Scotten jarraitzaile sutsua da. Horrez gain, Willen pisukidearekin, Spikekin, ezkontzekotan dago.
  • Hugh Bonneville Bernieren paperean ikusiko dugu. Burtsan aritzen den Willen laguna da. Honek ez du Anna ezagutuko afari batean elkar ezagutzen direnean baina ezagutara ematen denean Annari diru kontuez hitz egingo dio.
  • Rhys Ifans Spike antzezten ezagutuko dugu. Hau Willen pisukide xelebrea da eta bere ametsa artista bilakatzea da. Honen arrebarekin ezkontzekotan da eta beraz, Willen koinatu.
  • Tim McInnernyk Maxen papera antzezten du. Willen lagun onena da.
  • Gina McKeek Bellaren papera egiten du. Paraplegika dagoen abokatu eta Willen neskalagun ohia da. Egunean, Maxekin dago ezkonduta.
  • Jamen Dreyfus Martinen paperean ikusiko dugu. Willen lankidea da liburu dendan.

Beste batzuk

  • Richard McCabe Tonyren paperean arituko da. huts egiten duen zaharberritzaile bat da. Lehen aurkeztutako lagun taldea bere jatetxean ezagutuko dute elkar.
  • Dylan Moran Rufusen azalean jartzen da. Willen liburudendan osten saiatzen den gizona.
  • Alec Balwin Annaren mutil-lagun modura ikusiko dugu Jeff King izenpean.
  • Mischa Burton Willek horse & hound aldizkarian elkarrizketatu nahi duen aktore gazte modura agertzen da.
  • Emily Mortimer Willen “neska perfektu” gisa aurkezten dute.
  • John Shrapnel Anna Scotten Erresuma Batuko agentea izango da.

Produkzioa aldatu

Pelikularen ezaugarriak Marc Chagallen La Mariée koadroan oinarrituta daude. Anna koadro beraren fotokopia ikusten du Willen etxean eta geroago koadro originala ematen dio. Entreteinment Weeklyn Michael dio koadroa aukeratua izan dela Curtis Chagallesen jarraitzaile delako. Produktoreek pelikularako erreprodukzioa eginda zeukaten baina baimena eskatu behar izan zuten sortzaileari eta baita "Design and Artists Copyright Society"ari.

Musika aldatu

Trevor Jonesek konposatu zuen musika. Agertzen diren beste musika batzuk beste artista batzuengandik idatziak daude Elvis Costellok Charles Aznavourren "she" abestia estaltzen du, Shania twainek "You Have Got A way" bertsioaren remixa egiten du, era berean, Ronan Keating, "When you say nothing at all" abestia grabatzen du, zein Britaniako musika listetan lehenengo postua lortu zuen. Abestia hasten da Willek Potobello kaletik behera egiten duenean. Bestalde, Tonyren jatetxean Tony eta Max " Blue Moon" abestia jotzen dute gau partean. Orokorrean, Charles Aznavourrenen "She" bertsioa izan da pelikulan erabiliena, hala ere, amerikar pantailaren audeientzia tesak ez dio horri erantzun. Bukatzeko, pelikularen musika Island Recordsek bota zuen.

  • ABESTI ZERRENDA:
  1. From the Heart" – Another Level
  2. "When You Say Nothing at All" – Ronan Keating
  3. "Do What You Like" – Take That
  4. She" – Elvis Costello
  5. "She" – Charles Aznavour
  6. "How Can You Mend a Broken Heart?" – Al Green
  7. "In Our Lifetime" – Texas
  8. "I Do (Cherish You)" – 98 Degrees
  9. "Born to Cry" – Pulp
  10. "Ain't No Sunshine" – Lighthouse Family
  11. "You've Got a Way" (Notting Hill remix) – Shania Twain
  12. "Gimme Some Lovin'" – Spencer Davis Group
  13. "Will and Anna" – Trevor Jones (Score)
  14. "Notting Hill" – Trevor Jones (Score)
  15. "Ain't No Sunshine" – Bill Withers[15] (bonus track)

Erantzun kritikoa aldatu

Rotten Tomatoes Interneteko orrialdearen arabera iruzkin positiboen % 83 lortu zuen, hurrengo konklusiora iritsiz: "erromantzea ugaritasunean ematen duten interpretazio xarmagarriak". Roger Ebert-ek idatzi zuen "filma distiratsua dela, elkarrizketak asmamena eta adimena dituela, eta Roberts eta Grant zuri gustatzea erraza dela". Thompson Dessoinuak seinalatu zuen "Roberts-ek eta Grant-ek haien arteko kimika sinestezina eraikitzen dutela". Internet Metacritic-en orrialdearen arabera kritika positiboak lortu zituen, % 66rekin, zeinen 33 iruzkinetan oinarrituta 27 dira positiboak.

Sariak aldatu

Urre-globoak
Urtea Kategoria Pertsona Emaitza
1999 Film onena - Komedia edo musikala Hautagaia
Aktore onena - Komedia o musikala Hugh Grant Hautagaia
Aktore onena - komedia o musikala Julia Roberts Hautagaia
BAFTA sariak
Urtea Kategoria Pertsona Emaitza
1999 Banaketa aktore onenarentzat Rhys Ifans Hautagaia
1999 Film britaniar onena Hautagaia

Leihatila aldatu

2.747 zinema estatubatuarretan estreinatuta bigarren posizioan debuta egin zuen, 7.940 dolarreko egongelatiko media batekin, The Mummy-en aurretik eta Star Wars-en atzetik 21 milioi dolarrekin: Episode I - The Phantom Menace. 116 milioi bildu zituen Estatu Batuan. Nazioarteko bilketak gehituz zifra 363 milioitara igotzen da. Ekoizpenean alderantzikatuta iruditutako aurrekontua 42 milioiko izan zen. 1999ko zazpigarren filmik arrakasta handikoena da munduko mailara, The World Is Not Enough-en aurretik eta The Mummy-en atzetik.