Lankide:Txindoki (Andoni)/Proba orria

Hego Amerikako historia

aldatu

Hego Amerikako historiak azpikontinentean iraganean zehar egon diren gertakari garrantzitsuenak ikertzen ditu. Amerika osoko historiarekin dauka erlazioa, bai lurralde geografiko zein kulturalekin. Azpikontinentean indigena-taldeak bizi dira oraindik, aintzinan sortu ziren zibilizazioen ondorengo gisa. Norte Chico (Peru) zibilizaziorik zaharrena da. Espainiar eta portugaldar kulturak dira errotuenak kolonizazioaren ondorioz, hala ere beste hainbat kultura daude. Horregatik kultura oso anitza da.


Kristobal Kolon Amerika aurkitu zuenean, bertako indigenen existentzia independientea kaltetua izango zen. Izan ere, iberiarrek kolonizazioa (Tordesillasko ituna) hasiko zuten ondoren. Hala ere, hango kultura exotikoak, baita mestizoa kolonizatzaileen kulturatik urrunago mantentzea lortu zuten. Esklabuen salerosketa transatlantikoan (Afrikako diaspora) Hego Amerika (Brasil bereziki) milioika Afrikarren etxe bilakatu zen. Horrela, giza-lotura berriak sortu ziren.


XVI. mendetik aurrera liskarrak areagotzen hasi ziren Europear kolonizatzaileen, etnia indigenen eta Afrikatik zetozten esklabuen artean. Guda bortitz eta odoltsuak eta gero, Amerika latindarra Espainiarekiko independentzia lortu zuen XIX. mende hasieran. Geroago, lurralde independizatuak aldaketa sozial-politikoak izan zituzten. Brasilek aldiz, denbora luzeago bat behar izan zuen.