Lankide:Txikitoo/Proba orria

Mikel Goñi Martikorena, pilota arloan Goñi II.a deituraz ezaguna, 1977ko apirilaren 25ean jaio zen Oronoz-Mugairin(Baztan). Esku huskako pilotari profesionala izan zen aurrelari postuan jokatzen zuena.Ondo prestatzen eta bere burua zaintzen jakin ez zuelako kaleratu zuen Aspe enpresak.

Bizitza

aldatu

Mikel Goñi Martikorena edo "Goñi II.a", 1977ko apirilaren 25ean jaio zen Baztanen, hain zuzen ere Oronoz-Mugairin.1,84 metro luze da, eta 104 bat kilo pisatzen du. Indar itzela eta teknika bikaina zituen, pilotan jokatzeko sekulako dohainak, baina pilotan titulu nabarmen bakarra besterik ez zuen irabazi (Nafarroako 2001eko lau eta erdikoa), ondo prestatzen eta bere gorputza zaintzen jakin izan ez zuelako, kaleratu zuen Aspe enpresak. Pilotari ospetsua izan zen, jendetasun handikoa, jendetzak erakartzen baitzituen bere partidetara, eta hedabideetan sarri azaldu izan da, pilotaz kanpoko gaiengatik ia beti.

Kirol lorpenak

aldatu
  • 1997ko bigarren mailako buruz buruko txapeldunordea
  • 1999ko binakako txapeldunordea
  • 2001eko Nafarroako lau eta erdiko txapelduna