Lankide:Taldeohana/Proba orria

Sorgin ehiza

aldatu

Sorgin [1] ehiza XV eta XVIII. mendean, Europan sortu zen, prozesu honetan, ehunka emakume sarraskitu eta torturatu zituzten, ezberdinak ziren ezizena zutelako.


Sarrera eta ezaugarriak

aldatu

Eliza eta Estatua sorgin izenaz zuzendutako emakumeen aurkako jazarpenak eragin zuten, hauek judizio baten ondorioz, erretak, zintzilikaluak edota torturatuak ziren. Horrek, psikosi kolektiboa sortu zuen, sorgin ehizari hasiera emanez.

Estatu Batuetan antzeko gertakizunak gertatu ziren, XVII. mendean, Salem [2] hirian, non sorginkeria egiteagatik 200 emakume baino gehiago salatu zituzten.

Sorgin ehiza, sistema patriarkala finkatzeko eta berreraiketzeko funtsezkoa izan zen, sistema horren menpean emakumeen lana, gorputza, sexua eta ugalketeko gaitasuna zegoen. Beraz, sorginak bere bizitzaren gidaritza zuten emakume askeak ziren.

Horrek, sexuen arteko ezberdintasunak areagotu zituen, gizonei emakumezkoen beldurra sustatu zuten, bizitzan emakumeak otzanak zirelaren ideia ezarriz.

Sorginkeri munduko fenomenoa bi multzotan banatu daiteke, batean: zerua, eguzkia, eguna eta jainkoa daude eta bestean, ordez, ilargia, gaua, heriotza eta lurra. Horietariko lehena gizonezkoari dagokio eta bestea emakumezkoari. Emakumezkoen terminoa, magiaren inguruko informazioarekin lotzen zen gehienetan, bizitako gertaeren ondoriozko pentsamendua zelako.

Bestalde, sorginen benetako eta ustezko sineskerien artean tartea zegoen, beraz horien arteko ezberdintasunak sortzera eraman zuen, sorginkeria eta demoniokeria ezberdintasunak ezarriz. Sorginkerian, Deabruarekiko[3] akordioa egiten dute, baina akordio hori betetzean, hitzarmena geldi egiten da. Demoniokerian, ordez, akordioa behin betikoa da, Kristautasunaren Arbuioa ekarriz. Lehenengo sineskeria banaka egiten da eta bigarrena, taldeak edo kolektiboak. Arazoa, sorgin hitzak bi sineskeri horien nahasketa dela da.

Sorginen ezaugarriak

aldatu

-Nortzuk ziren sorginak?

aldatu

Sorginak kontsideratzen ziren pertsonak, botanika, sexualitatea, maitasuna edo ugalketa eta komunitaterako zerbitzu garrantzitsua zuten alorren inguruko ezagutza zutenak ziren.  Abere eta mineralen, landareetako eta sendatzeko errezetak sortzen zuten, horren interpretazioa Deabruaren boterea bezala Erdi Aroaren talde nagusiengatik, zigortuak izan ziren.

-Zergatik egin zituzten pertsekuzioak eta hiltzeraino kondenatu zitzaien?

aldatu

Sorginak oso ezaguera garrantzitsua biltegiratzen hasi ziren, ugalketaren kontrolaren gainean eta abortu-eragile desberdinak prestatzen zekiten. Ezaguera honek sexualitate libreagoa egiteko aukera nahasten zuen, hegemonia maskulinoa arriskuan jartzen zuenez, gizonek bere ezaguera desjabetu zuten eta suetan suntsitu zituzten.

Halaber, emakume hauen gehiengoa bakarrik bizi ziren, etxe, independenteetan basoan eta honek mesfidantza asko eragiten zuen.

Testuinguru sozioekonomikoa

aldatu

XIX. mendean sorgin ehizaren gaia elizarekin erlazio zuzena zuelaren ideia sustatu zen, nahiz eta ebidentzia histokorik ez egon. Sorgin ehizaren azterketak XVI. mendean hasi ziren, erlazio feudalak disolbatu ziren momentuan.

Kolonizazio eta esklabotasunaren hasiera, sorgin ehizarekin hasi zen, testuinguru politiko eta historiko berean garatuz. Gizarte moderno honek, kolonizazioarekin, Amerikaren konkista edo garaipenarekin erlazio handia dauka, baina testuinguru horretan sorgin ehiza ezabatzen da, ez delako kontatzen, bere garrantzia murriztuz. Ez dutelako nahi kapitalismoa, sorginen erreketarekin erlaziorik finkatu nahi.

XV eta XVIII. mendeetan 200-500.000 pertsona inguru sorginkeriagatik salatuak izan ziren, horietariko %80ak emakumeak izanez. Horren teoriak, drogak kontsumitzearen ondoriozko salaketak izan zirenak, sorgin horien medikuntzarako gaitasunak zirela eta.

Baina aztertzaile batzuk esan zuten, ez zutela emakume horien aitorpenak kontuan hartzen, kontatzen zuten istorioak torturaren ondoriozko aitorpenak izan zirelako, kontu espekulatiboak baino ez zirela argudiatuz.

Beraz, nola ulertu daiteke gizarte guztiak egin zituen sorginen eta sorginkeriaren aurkako ekintzak?

Bereziki, gizarte osoaren beldurra eta ezagutza ezaren ondoriozko jokaerak izan zirela argudiatu zuten, sorginen arteko batzarretan hartzen zuten indarra moztu nahi zuten, konspirazio bilerak zirela pentsatzen zutelako.

Bestalde, hegan egiteko gaitasuna, mugikortasunaren erasoari erreferentzia egiten zioten, hori ere bai kendu nahi zutela azalduz.

Historia

aldatu

XVIII. mendearen amaieran, Alemaniako historialari batek kalkulatu zuen Europako bederatzi milioien sorginen kasuak aztertu zituen.

Errealitatean, zenbakia txikiagoa izan zen: oraingo eguneko aztertzaileak XV eta XVIII mende artean kalkulatu zuten kontzeptu horregatik, 40.000-60.000 zigorrak egon zirela argudiatuz. Europa modernoaren fenomeno dramatikoena sorginkeria izan zen eta horren ondorioak larriak izan ziren, hala nola, intolerantzia, pertsekuzioak, emakumeen gutxiespena, askatasun falta…

XIII. mendean Elizak zuzendutako pertsekuzioak egin zituzten, horrek borroka latza eraginez. Horren arrazoia, mugimendu heretikoa izan zen, Frantzia osoan egon zirenak: kataroen eskutik. Hori erreprimitzeko, Erromako eliza puntu puntuan jarri zuen Inkisizioa, horrek praktika magikoak egiten zutenen kontrola izan zuena.

Ondorioak

aldatu

Hortaz, goi-mailako taldeek beren nagusitasuna ezartzeko tresnatzat jo zuten Inkisizioa. Hispainiar Inkisizioa aginte laikoa zen eta Koroaren menpe zegoen. Baina ez zegoen koroaren menpe bakarrik, beste aginte batzuen menpe ere bazegoen. Bertako, hau da, tokian tokiko erakundeek ez zituzten momentuan zeuden era ezberdinetako arazoak konpontzen, izan ere, desbideratzeko edota isilarazteko, ohiturak eta pentsamoldeak zigortzeko eskatu zuten.

Honen aurrean, kritikak segituan iritsi ziren. Neurri hauek arrakastatsuak izan ziren ala ez, ez da garrantzitsuena. Izan ere, sorgin-ehizaldien krisialdia hastean, ideia kritiko haiek zein giza taldek barneratu zituen ekar daiteke gogora: goi-mailakoak baino ez ziren izan, herri xumeak idatzizko kulturara heltzerik ez zuelako. Komenigarritasunaren susmoa, beraz, hor gelditzen da.

Bibliografia

aldatu

Brian, P. (1995). La caza de brujas en la Europa moderna. National Geographic. Hemendik berreskuratuta: https://www.nationalgeographic.com.es/historia/grandes-reportajes/la-caza-de-brujas-en-europa_7761/1

Federici, S. (2012). La caza de brujas revela aspectos constantes de las relaciones capitalistas. Nodo. Hemendik berreskuratuta: https://info.nodo50.org/La-caza-de-brujas-revela-aspectos.html

Gómez, R. (2016). Breve historia sobre la caza de brujas. Malvestida. Hemendik berreskuratuta: http://malvestida.com/2018/10/breve-historia-sobre-la-caza-de-brujas/

  1. Sorgin
  2. Salem (Massachusetts). 2019-03-22 (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  3. Deabru. 2019-02-17 (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).