Orrialde honetan euskarazko Wikipedian Fair use arauan oinarritutako irudiak igo eta erabiltzeak izan ditzakeen abantaila eta desabantaila bildu eta dokumentatzen saiatuko naiz.

Abantailak aldatu

  • Enpresen, erakundeen, futbol taldeen eta, orokorrean, copyrightdun lanen artikuluak ilustratzea ahalbidetzen dute.

Desabantailak aldatu

  • Araudiak Estatu Batuetan baino ez dauka balioa. Handik kanpo ezingo ditugu irudiok erabili, eta beraz, ezingo genituzke irudi horiek gure lanetan baliatu. Era berean, Wikipedia CDtan banatuz gero, irudiek ez lukete balioko.
  • Askeak ez diren irudiak erabiltzeak Wikipediaren askatasun egoera baldintzatzen du.
  • Lehenago irudi askeak Commonsera igoko genituela erabaki genuen. Fair use irudiak ez erabiltzea erabakiko bagenu, euskarazko Wikipedian irudiak igotzea guztiz ezgaituko genuke, administrazioa eta mantenua erraztuz.
  • Commonsek irudi asko batzen ditu gaur egun, Wikipedia guztietatik erabil daitezkeenak. Irudi horiek guztiek Wikipedia ilustratzeko aukera asko eskaintzen dute.

Lotura interesgarriak aldatu