Rotiferoak animalia ikusezinez osatutako organismoak dira. Rotiferoak zelula eukariotak dira eta aske bizi dira baina elkartzean loturak egiten dituzte, Planktona sortuz.


   Ba al dakizu   
Rotifera emeak arrak baino 10 aldiz handiagoak izan ahal dira.

Nolakoak dira? aldatu

Zelulen tamaina 0.1-0.3 milimetro artekoa da. Badira batzuk 0.5-2 milimetro tamaina izan dezaketela. Zilindro baten forma izan ohi dute. Ahoa, espiralaren ertz batean dago eta beste aldean flageloa deritzon, buztana. Tamainari erreparatuz, Espezie gehienetan, emeak arrrak baino handiagoak dira.

 
Rotifera baten desplazamendua

Non bizi dira? aldatu

Ur gezatan gehien bat, itsasoko beste espezie batzuekin. Honetaz aparte, lur hezean, onddoetan, likenean edota ur gazitan bizi ahal dira. Igeri eginez edo arrastaka mugitzen dira leku hauetatik.

Zer jaten dute? aldatu

Bakteria oso txikiak jaten dituzte. Normalean, izaki bizidun hauek algaz elikatzen dira, baina plakton txikien taldekoa izanik beste animalia batzuen elikagaia dira, besteak beste, arrain txiki eta kumeena. Hori dala eta, oso inportanteak dira urazpiko Ekosistemetan

Ugalketa aldatu

Rotifera gehienak emeak dira, badaude espezie batzuk non rotifera arra ez dagoenik. Kasu batzuetan bi sexuak erabiltzen dituzte ugalketarako. Beste kasu askotan berriz emeen artean bakarrik ugaltzen dira. Organismo txiki hauek neguan eta udan jartzen dituzte harrautzak

 
Hau Rotifera bat da