Lankide:Oiertzu/Proba orria

Lankide:RijaN/Proba orria» orritik birbideratua)

Definizioa aldatu

 
Probabilitate bati dagokion informazio kantitatea erakusten duen grafikoa

  eta   gertakari baten emaitza posiblea eta emaitza hori ateratzeko probabilitatea emanik, hurrenez hurren, emaitza horren informazio kantitatea honela definitzen da:

 

Funtzioak erakusten du   gertakariak probabilitate baxua badu, informazio ekarpena altua dela eta probabilitate altua badu, ordea, informazio gutxi ekarriko digula. Kontuan hartu behar da funtzioa   tartean bakarrik dagoela definituta,   probabilitate bat izanik, balioa beti egongo baita 0 eta 1 artean. Gainera,   0 bada, ez dauka zentzurik informazio kantitatea kalkulatzeak, aldez aurretik emaitza hori gertatzea ezinezkoa delako.

Funtzioko logaritmoaren oinarria erabilitako informazio unitatearen arabera hautatzen da. Oinarria 2 bada, unitatea shannon ala bit izango da eta oinarri hau erabiliko dugu.


Adibideak aldatu

Txanpon jaurtiketa aldatu

Sahieska erortzea ezinezkoa dela suposatuz, txanpon bat airera jaurtiz gero, aurpegia ala gurutzea (edo kurutx ala pil) ateratzeko bi emaitzen probabilitatea 0.5 da. Beraz,

  ,

  ,

  aurpegia ateratzeko probabilitatea eta   gurutzea ateratzekoarena izanik.


Arrantzaketa aldatu

Demagun ur putzu batean 15 atun, 13 izokin eta 2 txitxarro daudela eta bertan arrantzan ari den pertsona batek arrain bat harrapatu duela. Arrain bakoitzak duen informazio kantitatea kalkulatzen badugu,

  ,

  ,

  ,

  atuna,   izokina eta   txitxarroa izanik, ikus dezakegu txitxarroa arrantzatuz gero putzuaren egoerari buruzko informazio gehiago emango digula atuna arrantzatuz gero baino.