Lankide:Raul s9/1839ko urriaren 25 eko legea
Testua hau lehen mailako testua da,dokumentu juridikoa da, konstituzio bat delako. Testu historiko bat dela esan daiteke, garaian egindakoa delako. Testuaren egia Gorte Nagusiaren parte hartzen zuten ordezkariak izan ziren eta Euskal Herriko eta Nafarroako biztanleriari dago zuzenduta. Testuaren helburua 1. karlistaldia eta ondoren hartutako erabakia. Testu hau, 1. karlistaldia izeneko gerra amaitu ondoren idatzi egin zen eta Maria Kristina zen Espainiako erregeordea, gainera garai hartako gobernua moderatua zen.Madrilen, 1839ko urriaren 25an idatzi zen.
Testuaren idei nagusiak: Euskal Herriko eta Nafarroako foruak berrestea baina, batasun konstituzionalari kalterik egin gabe. Egokitze horrek bultzatuta, eta Euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren, gobernuak beharrezkoak diren aldaketak egitea proposatzen dio Gorteei. Eraldatze prozesu hau 1841an aldarrikatutako urriko legean gauzatuko da.
Fernando VII. erregealdian absolutistek eta liberal moderatuak osatzen zuten gobernua, eta honek haien arteko ezberdintasunak areagotu zituen. Momentu honetan Carlos Maria Isidrok zen erregeordetza posiblea, baina, 1830.urtean Fernando VII. Maria Kristinarekin ezkontzen da eta bi alaba ditu. Eta Berrespen Pragamatiko atera zuen eta lege honek emakumeak erreinatu ahal dezaten esaten zuen. Karlistek absolutismo monarkikoa, katolikotasuna eta foruak defendatzen zituzten. Euskal herriko foruak, sistema juridiko propioa zuen. Karlistek landa eremuan nagusitzen hasi ziren eta haien artean behe mailako apaizteria, noble lurjabe txikiak eta nekazariak zeuden. Isabeldarrak, ordea, laikotasuna, berdintasuna eta zentralizazioa defendatzen zuten. Haien artean, burgesek, armadako soldaduak, goi mailako nobleak eta hirietako biztanleak zeuden.
I.Karlistaldia hiru etapatan banatzen da, lehenengoa (1833-1835) karlistek hainbat garaipen lortu zituzten Zumalakarregirekin, gerrillen taktikaren landa bereganatu zituzten baina ez hiriena. Bigarrena (1835-1837) Zumalakarregi hil ondoren, karlistak Andaluziara eta Madrilera abiatu ziren, baina ez zuen izan amaiera ona. Hirugarrena (1837-1839) liberalen armada sendotu egin zen eta Mendizabalen desamortizazioagatik, eta horren ondorioz, bi bandotan banatu ziren, karlista erradikalak eta moderatuak. Gorteak gehiago moderatuaz osatua eta erreginaordearen onespenarekin 1839ko Urriko legea eratu zen. Lege honen helburua Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berrestea zen. 1840.urtean Espartero Espainiako erregeordea bihurtu egin zen eta foruak marko konstituzionalari egokitzeko negoziatuz jarraitu egin zuen. Euskal Herriko ordezkariak foruzaleak zirenez ez zuten onartu eta altxamenduak egon ziren Euskal Herrian, Espaterok egoera horretan zegoela, 1841eko dekretua eman zuen. Dekretu horrekin foruen baimena deuseztatu zuen, diputazioak kendu eta aduanak kostaldera eraman zituen berezitasun militarra eta politikoa mantenduz.1843. urtean Espartero dimitutu egin zuen.
Testu honek garrantzia du, foruen lehen aldaketak egon zirelako eta Espartero eta euskal ordezkarien artean tentsio handiak sortu egin zirelako.