Lankide:Racer1921/Proba orria

Definizioa

aldatu

Sokatira Nazioarteko Sokatira Elkarteetako kide ofizialak diren eta TWIFeko kide diren taldeek egiten duten kirola da. Parte-hartzaileak amateurrak izan behar dira eta TWIFek ezarritakoaren arabera, Nazioarteko Sokatira Federazioak (Tug of War International Federation) ezarritako araudia eta arauak errespetatuko dituzte.

Jatorria

aldatu

Europari dagokionez, sokatiraren jatorria Eskandinavian kokatzen da, 1000. urtean. Hala ere, XV. eta XVI. mendeetara arte ez ziren txapelketak antolatu. Txapelketa hauek, nagusiki, Frantzian eta Britania Handian antolatu ziren eta, txapelketekin batera, lehengo arauak agertzen joango dira, batez ere, pisu mugaketari buruzkoak. Beranduago, XIX. mende bukaeran, sokatira, kirol arautu gisa garatzen da. Hauek ziren, hain zuzen ere, jokamolde atletikoak garai horretan: korrika, salto edo jauziak, pisu jaurtiketak eta sokatira. Hala ere, instituzionaltasuna ez izatean, arauak herriz herri aldatzen ziren. Alde batetik, aipatzekoa da, sokatira, kirol olinpikoa izan zela 1900 eta 1920. urteen artean, Amperesen azken parte hartzea izanez. Beste alde batetik, 1947. urtean, Nazioarteko sokatira federazioa sortu zen, George Huton-en eskutik.

Euskal Herriari dagokionez, oraindik ez dago froga ziurrik sokatira Euskal Herriko kirol autoktonoa denik. Hala ere, hipotekikoki bere jatorria ondorengo jarduera hauekin erlazionatzen da. Alde batetik, Celten zibilizazioan indarrez arrastaka eraman beharreko lanekin erlazionatzen da. Bestalde, arrantzaleek antzina egiten zituzten lanekin. Izan ere, sokatik tiraka egiten zuten, txalupa eta itsasontziak portuan lotzeko. Horrez gain, sokak ere erabili ohi zituzten bale handiak lurreratzeko. Araudiaren aldetik, sokatirak ez du arau zehatzik izan XX. mendera arte. Hala ere, 1978. urtean, nazioarteko txapelketan, euskaldunen parte hartzeak, teknika eta arau batzuen aldaketak ekarri zituen.

Kategoriak

aldatu

Kategoriei dagokienez txapelketak maila eta pisu ezberdinetan egiten dira: ● Gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoak ○ Seniorrak Tiratzaile gizonezko batek senior kategorian parte hartu ahal izango du 18 urte betetzean. Tiratzaile emakumezko batek senior kategorian parte hartu ahal izango du 16 urteko adina betetzean. ○ U 23 Tiratzaile batek 23 urtez azpiko kategorian parte hartu ahal izango du kategoria hori hasten denetik. 18 urte bete dituenetik 22 urte betetzen dituen urtea amaitu arte. ○ Juniorrak (15-18 urte) Tiratzaile batek junior kategorian parte hartu ahal izango du 15 urte betetzen duen urtearen hasieratik (15 urtetatik 18 urte betetzen dituen urtea amaitu arte).

Pisuak: 500-540-560-600-640-680-720

Araudia

aldatu

Tirada eta marken eremua

aldatu

Lurreko tirada- eta marka-eremua

aldatu

Tiradako eremua laua izango da eta lurrean erdiko lerro bat markatuko da.

Tirada-eremua eta gomazko markak

aldatu

Tiradaren azalera material batez eginda egongo da, eta TWIFek onartutako kirol-oinetako arruntei behar besteko marruskadura eragingo die. Tirada-azaleraren luzera gomendatua 36 metrokoa izango da eta zabalera gomendatua 100–120 zentimetrokoa. Tirada-azaleran erdiko lerro bat eta alboko bi lerro markatuko dira, erdiko lerroaren alde banatatik lau metrora.

Tiradako teknikei buruzko arauak

aldatu

Sokari heltzea

aldatu

Lehiakideek ezin izango diote sokari heldu kanpoko zintek edo markek mugatutako eremuan. Tirada bakoitzaren hasieran, lehenengo tiratzaileak zintatik edo kanpoko markatik ahalik eta hurbilen eutsiko dio sokari. Sokari ez zaizkio ez korapiloak ez uztaiak egingo, eta ez da taldeko tiratzaileen gorputzeko inongo zatitan trabatuta geratuko. Tirada baten hasieran, soka tenkatuta egongo da eta sokaren erdiko marka lurraren erdiko markaren gainean egon beharko da.

Tirada-posizioa

aldatu

Aingura izan ezik, taldeko tiratzaile bakoitzak bi eskuekin eutsiko dio sokari, biluzik eta modu klasikoan, hau da, bi esku-ahurrak aurrez aurre dituela, eta soka gorputzaren eta besoaren goiko aldearen artean igaroko da. Sokaren mugimendu askea eragozten duen beste edozein eusteko modu blokeoa edo morroiloa da, eta arauak hausten ditu. Oinak belaunen aurrerantz luzatuta egon behar dira, eta taldekideak tirada-posizioan egon behar dira une oro.

Aingura-posizioa

aldatu

Azken tiratzaileari “aingura” deituko zaio. Soka gorputzean zehar igaroko da, diagonalki bizkarrean zehar eta kontrako sorbaldaren gainetik atzeko aldetik aurrera. Soberako soka besapearen azpitik igaroko da, atzeko kanpoalderantz, eta amaiera libre geratuko da. Orduan, aingurak modu klasikoan helduko dio sokari, hau da, bi esku-ahurrak aurrez aurre eta bi besoak aurrerantz luzatuta dituela. Aingurari soka gerriko babeslearen mailatik behera mantentzeko baimena ematen zaio, eta segurtasun-arrazoiengatik hori ez da blokeotzat hartuko.

Epaileak

aldatu

Epaile motak

aldatu

Nazioarteko Sokatira Federazioak, nazioarteko lehiaketa guztien kontrolaz arduratuko diren ofizialak izendatu ahal izango ditu. Batzorde Teknikoak nazioarteko lehiaketetarako epaileen behin betiko hautaketa egin beharko du.

Lehenik eta behin, epaile nagusiak, partiduaren guztizko kontrola izango du, hau da, erabaki guztien arduradun nagusia izango da. Alboko epaileek berriz, epailearen zuzendaritzapean jardungo dute une oro, topaketaren ardurapean. Tiradan zehar, alboko epailea, parte hartzen duten taldeen ondoan kokatuko da, epaile nagusiaren kontrako aldean. Alboko epaileak taldeak behatuko ditu eta epaile nagusiari arau hausteak adieraziko dizkio, seinaleen kodeak erabiliz.

Pisaketaren epaile arduraduna
aldatu

Nazioarteko lehiaketetan, TWIFek laguntzaileak izendatu ahal izango ditu, eta horiek lehiakideen pisatze eta zigilatze egokiaren erantzule izango dira pisatze-epailearen aurrean (pisatze-prozeduraren epaile arduraduna). Parte-hartzaileren batek adostutako pisua baino gehiago izanez gero, parte-hartzaile horrek ezingo du txapelketa horretan parte hartu.

Seinale eta aginduak
aldatu

Tiraldiaren hasiera: epaileak bi entrenatzaileen seinalea jaso duenean dena prest dagoela adierazteko, berak honako agindu hauek emango dizkie taldeei:

  • Soka hartu: orduan, soka hartuko da, oinak lurrean direla.
  • Soka tenkatzea: soka tenkatuta dagoela bermatzeko adina luzatzen da.

Beraz, epaileak seinaleak egingo ditu soka erdian jarri arte. Soka tenkatuta eta geldi egongo da, soka horren erdiko marka lurzoruaren erdiko lerroan jarrita.

Tiraldiaren amaiera: tiraldi baten amaiera epaileak adieraziko du, txilibituari eraginez eta talde irabazlea hatzarekin seinalatuz, edo tirada balio gabe edo nulu baten kasuan, besoak gurutzatuz eta erdiko marka seinalatuz.

Beste seinale garrantzitsuak
aldatu
  1. Taldeak, prest? Besoekin taldeak seinalatuz.
  2. Soka hartu: gorputzaren aurrealdean besoak luzatuz.
  3. Soka tenkatu: besoak gorantz luzatuta, esku-ahurrak barrurantz dituztela.
  4. Soka erdira: erdialderantz mugitu behar duen aldea adieraziz.
  5. Prest? besoak gorantz luzatuta, esku-ahurrak kanpora begira.
  6. Tira! besoak alboetara luzatuz.
  7. Garailea adierazi: txistua putz eginez eta talde irabazlea seinalatuz.
  8. Tiraldi nulua: txilibituari putz eginez eta besoak gorputzaren aurrean gurutzatuz.

Erreferentziak

aldatu

Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakuntza. (d.g.). Sokatira.

https://herrikirolakbizkaia.eus/es/portfolio/sokatira-probak/