Isidro Monzón aldatu

Bizitza

Jaiotzako izen deiturak

Isidoro Monzón Ortiz de Urruela

Jaiotza

Bergara, 1906ko urtarrilak 3

Jarduerak

Arkitektoa

Hizkuntzak

Euskara, gaztelania, frantsesa

Anai-arrebak

Telesforo Monzón


Heriotza


Baiona, 1991ko maiatzak 15 (85 urte

Biografia

Isidro Monzón, (Bergara 1906 - Baiona 1991) euskal arkitektoa izan zen. Haren anaia, Telesforo Monzón (Bergara 1904 - Baiona 1981) euskal idazle eta politikaria - José Antonio Agirreren Eusko Jaurlaritzako Gobernazio sailburua izan zen.

Isidrok Gasteizen hasi zituen ikasketak. Beranduago, haren familia Madrilera aldatu zenean, matematika ikasten jarraitu zuen. Ikaskuntza Bruselako Arte Ederren Arkitekturako Errege Eskolan amaitu zuen 1936an arkitektura diploma lortu zuenean.

Euskal Herrira itzuli zenean, Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, Eusko Gudarosteko Sarasketa batailoian izena eman eta Elgetako frontean borrokatu zen, artileriako kapitain nahiz zulatzaileen komandante izatera iritsi zelarik.

Francoren indarrek garaipena lortu zutenean, Isidro Venezuelara erbesteratu zen. Venezuelara iritsi eta gutxira, arkitekto gisa lanean hasi zen. Han egin zizkioten etxeak eraikitzeko lehen eskaerak, batez ere, Tachira estatuan. Arte eta Lanbideen Eskola eta Betiereko Sorospenaren Gure Amaren eliza egin zituen, besteak beste. Caracasen, 1947an, zenbait eraikin erresidentzialen eraikuntzan parte hartu zuen hiriaren ekialdean. 1940an Donibane Lohizunera aldatzea erabaki eta bertan arkitektura bulego bat ireki zuen. Donibane Lohizunen hiru erakin egin zituen: Ganbetta kaleko Bide Bieta (1964), Itsasoan (1967) eta Ondartza (1976) eta hogeita hamar bat banakako etxe eta bi urbanizazio 1957 eta 1986 Pixkanaka estilo neo-euskaldunetik urruntzen joan zen eta, nazioarteko arkitekturan oinarriturik, bere estilo propioa sortu zuen. Euskal Herriko arkitektura berritu zuen euskal mendietako artzainen bordak inspirazio iturri hartuta. Hauek dira Ipar Euskal Herrian eraiki zituen etxeetako batzuk: • Larreburu (Urruña, 1957) • Aldun Larre (Sara, 1966) • Oihan Alde (Donibane Lohizune, 1972) • Harrizkoa (Sara, 1973) • Haltzebo borda (Senpere, 1974) • Kazkabarra (Azkaine, 1976) • Z Etxea (Azkaine, 1976) • Etxe Zuria (Ahetze, 1976) Bere anaiarekin batera, 1977an Francoren erregimenaren amaieran, Olaso dorreko sendiaren etxea berreskuratu zuen. Ondorengorik gabe, dorrea euskal herriari utzi zion oinordetzan euskara eta euskal kulturaren hedapenerako lan egin dezan. Isidro Monzón Baionako ospitalean zendu zen 1991ko maiatzaren 15ean.