Lankide:Olatz Garaigordobil/Proba orria

Hartzidura homolaktikoaren eskema biokimikoa

Hartzidura laktikoa

Hartzidura mota bat da zeinetan bakterio eta onddo batzuk (legamiak) glukosa erabiltzen duten sustratu modura, azido laktikoa eta beste konposatu batzuk sortuz. Hartzidura laktikoaren barruan bi mota bereizi daitezke: homolaktikoa (laktikoa denean produktu bakarra) eta heterolaktikoa (laktikoaz gain beste produktu batzuk ere ekoizten direnean). Hartzidura laktikoa burutzen duten bakterio batzuk Bifidobacterium, Lactobacillus eta Streptococcus espeziekoak dira.

Hartzidura homolaktikoan, glukosa molekula pirubatora eraldatzen da(glikolisi anaerobikoa), zeinek 2 azido laktiko molekula sortuko dituen laktato deshidrogenasa entzimaz baliatuz:

Hartzidura heterolaktikoan pirubato molekula erabiltzen da azido laktikoa, etanola eta karbono dioxidoa emateko, laktato deshidrogenasa eta pirubato deskarboxilasa entzimak erabiliz.