Lankide:Oiler M/Proba orria

Euskal Herriko kantari erreferente edo esanguratsuetan pentsatzen hastean, burura datorkigun lehena Mikel Laboa euskal kantari eta musikagilea da. Bere kantu ezagunena “Txoria txori” da. Kantu honek eta beste askok, Laboaren ohiartzuna Euskal Herriko mugetatik kanpo zabaldu zuten. 1960ko hamarkadatik gaur egunera arte, Laboa euskal musikagintzaren erreferentzia handienetakoa izan da.


Benito Lertxundik ere bere protagonismo nabarmena izan du euskal musikan. Bakarlari gisa aritzeaz gain, Ez Dok Amairuko kide ere izan zen. Lertxundik kantautore ezagunenen artean pisu handia dauka, bai Euskal Herrian bai kanpoan ere. Musika txikitatik oso presente eduki izan du etxe giroan, betidanik ohitura zen familia giroan abestea. “Bizkaia maite”, “Nere herriko nexkatxa maite”, “Maria Solt”, “Oi ama Euskal Herri”... abestiengatik da ezaguna.


Euskal Kantagintzako partaide nagusitzat ere Xabier Lete dugu. Euskal idazle, poeta eta kantari hau gaztetatik hasi zen idazten. 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin bat eginez, Ez Dok Amairu taldea sortu zuen. 1972. urtean, Ez Dok Amairu taldeak bere ibilbideari agur esan zion. Ondorioz, Letek bere bakarkako ibilbidea jarraitu zuen bere emazte Lourdes Iriondorekin batera. Ezaguna da “Xalbadorren heriotzean”, “Habanera”, “Izarren hautsa”... kantuengatik. [1]


Garai bateko kantagintzako erreferente hauez gain ere, Euskal Herri mailan ere baditugu hainbat kantari esanguratsu. Gaur egun, ezagunenenen artean Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Zuriñe Hidalgo, Ines Osinaga, IZARO, Pello Reparaz… Euskal abesti arrakastatsuen zerrenda:

Egilea Abestia
Huntza “Aldapan gora”
Gozategi “Nirekin”
Takolo, Pirritx eta Porrotx “Maite zaitut”
Maixa eta Ixiar “Bexamela eta pastela”
Sorotan bele “Arratsalde honetan”
Ken Zazpi “Ilargia”
Hertzainak “Aitormena”
Zea Mays “Negua joan da ta”
Mikel Markez “Zure begiek”
Kortatu “Sarri sarri”
Itoitz “Lau teilatu”
Berri Txarrak “Ikusi arte”
Xabier Lete “Xalbadorren heriotzean”
Alaitz eta Maider “Amets bat”
Mikel Laboa “Izarren hautsa”
  1. Jon. (2013-03-07). «EUSKAL HERRIKO MUSIKA: ABESLARI OSPETSUAK» EUSKAL HERRIKO MUSIKA (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).