Lankide:Oihantxo/Proba orria

METAL GEAR SOLID 3: SNAKE EATER

aldatu

Metal Gear Solid 3: Snake Eater (メタルギアソリッド3 スネークイーター Metaru Gia Soriddo Surī Sunēku Ītā , MGS3) akziozko, abenturazko eta infiltraziozko bideojoko bat da. Bideojoko hau Konami empresak PlayStation 2 plataformarako garatu zuen, Hideo Kojima sortzailearen/zuzendariaren Metal Gear sagaren 5 atala izanik ( Solid sagaren 3. atala ) . Gaur egun bideojokoa posible da PlayStation 2, PlayStation 3 , Xbox 360, Nintendo 3DS eta PlayStation Vita plataformetan jolastea.

Jokoa 2004ko azaroaren 17an merkaturatu zen Ipar Amerikan, 2004ko abenduaren 16an Japonian, 2005eko martxoaren 4 Europan eta 2005eko martxoaren 17an Australian. 2005eko abuzturako Metal Gear Solid 3 dagoeneko salmentetan arrakasta bat zen, 3.6 miloi kopia saldu zirelarik. 2014. urterako salmenatak guztira 6 milloi unitatetik gorakoak izan ziren.

Jolas hau sagako beste bideojokoentzako prekuela bat izan zen, istorioaren hasiera kontatzen zuelarik, lau zuzeneko sekuela izanik: Metal Gear Solid: Portable, Metal Gear Solid: Peace Walker, Metal Gear Solid V: Ground Zeroez eta Metal Gear Solid V: The Phantom Pain. Sagako atal honek berrikuntza garrantzitsuak ekarri zituen joko-sistema eta argumentu-lerroa erabat aldatuz, nahiz eta aurreko tituluei leial jarraitu. Tramak, soinuak, grafiko zehatzek eta joko eta sendabide sistema berriak joko erakargarri eta entretenigarri bihurtu zuten Snakeren abenturaren atal berri hau.

Argumentua

aldatu

Jokoa Sobietar Batasunean garatzen da Gerra Hotzaren garaian. Snake Eaterren istorioaren protagonista Naked Snake bezala kodifikatutako espioi estatubatuar bat da. Espioi horren zeregina zientzialari desertore sobietar bat erreskatatzea da, arma militar esperimental bat suntsitzea eta bere mentore zaharra hiltzea) Hiri-inguruneetan girotutako aurrekuelak ez bezala, Snake Eater ingurune oihantiar batean garatzen da, Soviurien Batasuneko jungletan. Hala ere, jokoaren ingurunea aldatu egiten da, espioitza eta infiltrazioan oinarritutako premisa nagusia da, umorearen zentzu autoreferentzialari eutsiz.

Snake Eaterren protagonista Naked Snake da (Big Boss bezala ezagutuko dena jokoaren amaieran, eta ondorengo jokoetan), CIAri atxikitako Boina Berde ohia. Bere misioan zehar, Snake Britainia Handiko aire-zerbitzu bereziko kide ohiak osatutako profesional talde batek laguntzen dio Snakeri, borroka-taktikei dagokienez, Para-Medic, florari eta faunari buruzko informazioa ematen diona, eta Sigint, Snakeri armei eta ekipamenduari buruzko informazioa ematen diona.

Jokoaren antagonista nagusiak Volgin Koronela (Brezhnev fakzioko kidea, Nikita Jruschov Leonid Brézhnev eta Alekséi Kosyguinen alde boteretik kendu nahi duena) eta The Boss, Snake entrenatzen duen soldadu mitikoa dira . Horrez gain The Boss-ek zuzendutako Kobra Unitatea dago. Talde hau hainbat pertsonaik osatzen dute: The End, frankotiratzaile agurgarri eta adituak; The Fear, bere arintasuna eta gehiegizko malgutasuna ezaugarri dituena eta kamuflajearen maisua; The Fury, propultsatzaile eta lanzallamekin armatutako kosmonauta desitxuratua; The Pain, liztorrak kontrolatu eta haiek erabil ditzakeena bere burua defendatzeko eta, azkenik, The Sorrow hildako soldadu baten mamua eta mediuma.

Beste pertsonaia batzuk Sokolov, Naked Snakek erreskatatu behar duen zientzialari armamentista bat; EVA, Snakeren lagun sentimentala eta hari laguntzeko bidalitako espioi desertore amerikarra, eta Ocelot gaztea, GRU.18ko Ocelot Unitateko komandantea.

Pertsonaiak

aldatu

Naked Snake - Elite Foxeko Unitateko agente gaztea. The Boss-en azken ikaslea izan zen. CIArentzat lan egin du, eta txapel berdeekin borroka operazioetan parte hartu du. Bere benetako izena, jaioterria eta adina sekretuak dira, bere izena Jack dela bakarrik dakigu, ezizen bat izan daitekeen arren . Buruz buruko hainbat borroka-teknika ezagutzen eta menderatzen ditu, bereziki CQC, The Bossekin garatu zuen borroka-teknika. Era berean, mota guztietako armamentuen funtzionamendua eta erabilera ezagutzen du, eta teknika bitxi bat erabiltzen du aldi berean pistola eta aizto bat erabili ahal izateko borrokan zehar. Misioak aurrera egin ahala, Snake pixkanaka aldatuz doa, Big Boss gazte baten itxura hartu arte, hala nola bizarra eta bibotea, bandana kopetan eta adabakia eskuineko begian.

Major Zero - Britainiar jatorria duen Elite Foxeko Unitatearen komandante eta sortzailea. Bigarren Mundu Gerran SASeko kide izan zen. Snakerekin irrati bidezko harremana mantentzen du, hegazkin batetik, distantzia batera eta frekuentzia seguru baten bidez. Informazioa ematen dio Snakeri misioan zehar, bere helburuei, ekintza-ildoari eta inplikatuei buruz. Misio Birtuosan Mayor Tom-en klabeko izena erabiltzen zuen, eta gero bere lehengo izenera itzuli zen Mayor Zero klabean Snake Eater Misioan.

The Boss - Bere aita Filosofoen kide fundatzailea izan zen. Bigarren Mundu Gerran COBRA Unitatea sortu zuen, garai hartan The Joy (Zoriontasuna) izena zuena. Indar berezien nagusitzat hartzen da. Mayor Zerorekin elkarlanean aritu zen SASen, eta Fox Unitatea sortzeko ekimena babestu zuen. The Boss elezahar bizia da mendebaldean, bere infiltrazio trebetasunak eta borroka teknikak izugarriak dira. Snakerekin batera, CQC buruz buruko borroka teknika sortu zuen 50eko hamarkadan. Misio Birtuosan zehar, SESBaren alde desertatu zuen, Volgin koronelaren bandoarekin bat eginez bere COBRA UNITATEA-rekin.

Mayor Ocelot - Spetsnaz unitatearen liderra da, edo Sobietar indar berezien liderra. Unitate horiei trebakuntza gogor eta nekagarriak dira. Punteria bikaina du, eta ez du aukerarik galtzen pistolekin eta errebolberrekin malabareak egiteko. Snakerekin izandako bi liskarretan porrota zer zen ikasi zuen, eta bere teknikak errebolberrarentzat direla, ez automatikoentzat. Gaztea izan arren, etorkizuneko Revólver Ocelot bihurtzeko trebetasun guztiak ditu, baina oraingoz eskarmenturik gabeko gaztea da. Adamska da bere benetako izena eta gero ADAM eta The Bossen semea zela agerian geratuko da.

Volgin koronela - Armadaren Breznev Fakzioaren buruzagia da eta Sobietar Batasunaren boterea eskuratu nahi du Erresuma Batuari gerra deklaratzeko. Bere aitak administratu zuen Filosofoek bildu zuten dirutza handia. Muskulatura garatua du, garaia, indartsua eta sadikoa da; gainera, torturan aditua da, eta deskarga elektrikoak erabiltzen ditu bere gorputza arma gisa zeharkatzen dutenak.

Eva/Tatyana - Agente sekretua, Txinak bidalia Filosofoetako Legatua eskuratzeko. Volginen ilaretan infiltratzen da Tatyana izenarekin, KGBk bidalitako ustezko agentea. Lagundu Snakeri, eta informazioa, aholkuak eta armak ematen dizkio. Bere edertasuna erabiltzen du bere helburuak lortzeko eta besteek arreta galtzeko. Motorzale trebea da eta bere motozikleta maneiatzea paregabea da. Ez dakigu zein den bere benetako identitatea, baina badakigu Filipinetako espioitza akademia batean hezia izan zela.

Sokolov - Suzirien garapenean aditua den zientzialari sobietarra da. Gagarin espaziora bidali zuen suziriaren proiektuan parte hartu zuen. Gero, Shagohod delakoaren garapenari ekin zion isilpean, non bi kohete lotu baitzituen hari indar handiagoa emateko.

The Pain - COBRA Unitateko kidea da. Erleen gaineko kontrol bitxi bat du, mota guztietako armak, metrailetak edo granadak egiteko erabiltzen duena. Itxura desatsegina du, azala anpuluz estalia du ziztaden ondorioz.

The Fear - Brasilgo armiarma moduko baten pozoiaz bustitako gezi batzuk erabiltzen ditu, bihotza eta birikak gelditzea eragiten dutenak. Mihi biperinoa du eta bere beso eta hanketako artikulazioak askatzeko gai da arinago mugitzeko, armiarma bat balitz bezala. Kamuflaje kamaleonikorako gaitasuna du, kamuflaje optikoko jantziari esker.

The End - COBRAS UNITATE-ko kiderik zaharrena, frankotiratzaile modernoen aita da. Inguruko energia lortzeko fotosintesi-trebetasunak erabiltzen ditu, eta, gainera, inguruko landare eta animaliekin komunikatzeko trebetasun bitxiak ditu. Haren izena bere aurkari guztiek amaiera beren eskuetan aurkitu izanaren ondorio da.

The Fury - Gagarin espaziora bidaliko zuen suziriaren garapenean, The Fury izan zen pilotu horietako bat. Hala ere, haren frogak huts egin zuen, eta sutan erori zen. Itzuli zenean, erredura larriak jasan zituen gorputz osoan, eta gainera kikildu egin zen. Jantzi espazial eta eskafandra batekin janzten da, eta propultsio sistema bat erabiltzen du hegan egiteko, bere etsaiak txikitzeko lanzallamaz gain.

The Sorrow - Hildakoekin komunikatzeko boterea duten COBRAS UNITATEKO kide ohia da. Bigarren Mundu Gerran, soldadu eroriak galdekatzen zituen, benetan zer gertatu zen jakiteko. Gatazka amaitu zenean, The Sorrow Sobietar Batasunera itzuli zen, eta berehala ohartu zen orain bere bizitzan ezagutu zuen benetako maitasun bakarraren, The Boss, etsaia zela.

SIGINT - 24 urte besterik ez dituela, laguntzarako FOX taldeko kidea da, azken belaunaldiko armetan, ekipamenduan eta teknologian aditua (berak aldarrikatzen duen bezala). FOXeko kide arrunt bakarra da.