Lankide:Oihanbengo/Proba orria

Kakalardo bonbaketaria aldatu

Kakalardo bonbaketaria lur-kakalardoa da (Carabidae), eta Brachinini, Paussini, Ozaenini edota Metriini taldekoa izan daiteke. Osotara 500 espezie ezberdin aurki daitezke, eta haren berezitasunik nabariena defentsarako duen mekanismoa da: erasoen aurrean sustantzia bero eta kaltegarri bat jariatzen du haien sabelaldetik, eta honek eztanda soinu txiki bat sortzen du. Azken hori da, hain zuzen, jaso duten izenaren erantzulea.

Erreakzioa bi osagai kimikoren artean ematen da: hidrokinona eta hidrogeno peroxidoa. Bi osagai hauek kakalardoak sabelaldean dituen bi erreserboriotan gordetzen dira. Kakalardoak eraso bat nabaritzen duenean bi konposatu hauek sabelaldeko bestibulura bideratu egiten dira. Bertan, hidrogeno peroxidoa deskonposatu eta hidrokinona erreduzitzen dira, bero kantitate handia sortzen duen katalisi entzimatiko baten bitartez. Horrek, nahasketa uraren irakite-punturaino berotzen du, eta sortutako gasek nahasketaren kanporaketa bideratuko dute, barrunbeko presioa izugarri igoz. Kakalardo espezie batzuek jaurtiketa norabideratu dezakete. Eragindako kaltea hilgarria izan daiteke erasotzailearentzat.