Lankide:Nora Begoña/Proba orria

Alvaro Morte

aldatu

Alvaro Antonio Morte Garcia Perez [1] Álvaro Antonio García Pérez (Algeciras, Cadiz, 1975eko otsailaren 23a), Alvaro Morte ezizenez ezaguna, aktore espainiarra da, telesailetan egindako lanagatik ezaguna. Gabriel Aretaren papera egin zuen Amar es siempre filmean, Lucas Moliner-ena El secreto de Puente Viejo-n (biak Antena 3ren ekoizpenak) eta Sergio Marquía-rena Vancouver Media ekoiztetxearen La casa de papel(2017-2021), Atresmedia Telebistagaz alkarlanean. Telesaila Netflixen eman zuen ondoren, eta arrakasta globala izan zuen, aktoreari ospe handia emanez Espainiako mugetatik kanpo.

Biografia

aldatu

Alvaro Morte Algecirasen jaiotako aktore espainiarra da, eta telesailetan egindako interpretazioengatik da ezaguna. 1999an Kordobako Arte Dramatikoko goi-mailako eskolan graduatu zan. 2012an "300 Pistolas" izeneko antzerki konpainia sortu zuen eta El lazarillo de Tormes, Tres sombreros de copa, La casa de Bernarda Alba eta El perro del hortelano antzezlanak zuzentzen hasi zan.

Telebistako bere ibilbideko rol garrantzitsuenak Bandolera, Amar es para siempre, El secreto de Puente Viejo eta La casa de papel telesailetan izan dira, guztiak Antena 3en emanak. Telesail horietako azkenak, Netflix plataforman ere emana, hainbat saritarako izendapena ekarri dio: telesail bateko aktore protagonista onenaren Feroz saria, aktore nagusi onenaren Aktoreen Batasunaren saria, aktore onenaren Zapping Award saria eta aktore onenaren Iris saria.

2018an, Oriol Paulo zuzendariaren Durante la tormenta film luzea egin zuen, Adriana Ugarterekin batera, eta arrakasta handia izan zuen nazioartean. Urte bat geroago, Movistar+ El embarcadero fikzioko protagonista izan zen, Irene Arcos eta Verónica Sánchezegaz batera. Bigarren denboraldia amaitu arte iraun zuen. 2020an, Orange TVk Espainian emandako The Head nazioarteko fikzioaren banatzailearekin bat egin zuen. 2021ean Amazon Prime Videon estreinatu zuen La rueda del tiempo superprodukzio estatubatuarra, Logain Ablar bezalako paper nagusiagaz. Gainera, Sin límites telesailerako protagonistaren papera iragarri zan, Prime Video eta Televisión Española kateen arteko koprodukzioa.

Filmografia

aldatu

Telebista

aldatu
2002

Zinema

aldatu

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Álvaro Morte habla sobre la nueva temporada de 'La casa de papel' y las consecuencias del éxito.. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).