Lankide:Nikolas Sarriegi/Kooperatiben mugimendua

KOOPERATIBEN MUGIMENDUA aldatu

Kooperatibismoaren nazioarteko ikurra bi pinuk osatzen dute.

Kooperatiben mugimendua edo koopertibismoa deritzona, mugimenduan parte hartzen dutenen arteko kooperazioan datza. Hartu eman hauek, alor ekonomiko zein sozialean eman daitezke, eta kooperatiba hauetan parte hartzen duten produktore zein kontsumitzaileentzako irabazi ekonomiko edo onura sozial handiago bat dute helburu. Nazioartean, Kooperatiben Nazioarteko Aliantzak ordezkatzen du mugimendu hau. Mundu mailan, aurrezki eta kredituen kooperatiben ordezkaritza Washington D.Cn dago kokatua, eta WOCCU siglek osatzen dute Munduko Kooperatiben Erakundea. Gaur egun, kooperatibismoaren funtzio nagusia, honen onurak behar gehien duten horiei iristaraztea da, finantzetan murgilduz, garapen sozial, ekonomiko zein anbientala lortu ahal izateko.

Kooperatibismoaren baloreak

Kooperatibismoak, oinarrizko balore unibertsalak ditu, erantzukizunean oinarritzen direnak gehien bat:

  • Elkarlaguntza: Taldearen ekintza da, arazo orokorrei irtenbidea eman ahal izateko.
  • Nork bere ahalegina: Taldea osatzen duten kideen motibazio zein lanerako gogoa da, aurreikusitako helburuak lortzeko xedearekin.
  • Erantzukizuna: Taldekideek duten jarrera lanerako orduan, taldearekin konprometituz helburuak lortu ahal izateko.
  • Demokrazia zuzena: Erabaki kolektiboak hartu ahal izateko, taldekideen partehartze eta jarrera aktiboa, gestio kooperatibo zuzen bat burutzeko.
  • Berdintasuna: Partehartzaile guztiek erantzukizun, betebehar eta eskubide berdinak izatea.
  • Parekotasuna: Irabazien banaketa parekatua kooperatibako kide guztien artean.
  • Elkartasuna: Kooperatibako edo komunitateko kideen arazoak ebazterakoan, laguntza eta babesa eskaintzea.

Aipatutako baloreez gain, zintzotasuna, transparentzia, erantzukizun soziala eta konpromezua bezalako balore etikoak ere bultzatzen ditu kooperatibismoak. Balore horietan oinarritzen dira aipatutako printzipioak.

Kooperatibismoaren historia

Nahiz eta aurretik sozietate itxurako enpresa batzuen kasuak izan; 1769an "Fenwick Weavers' Society" Eskozian esaterako; kooperatibismoa egun ezagutzen dugun moduan, 1844ko urriaren 24an sortzen da Ingalaterrako Rochdale hirian, ehungintzan lan egiten zuten 28 langileko talde batek (27 gizon eta emakume 1), greba baten ostean lanik gabe gelditu ondoren, Rochdaleko Aitzindarien Sozietate Parekidea sortzean. Sozietatea sortzeko bakoitzak 28 penikeko ekarpena egin zuen.

Rochdaleko Aintzindarien Sozietateko kideak izan ziren, lehenengoz kooperatiba baten araudiaren oinarriak sortu zituztenak. Hala nola, Erresuma Batuko Komunen Ganberaren aurrean arau hauek aurkeztu zituzten besteak beste:

  • Kooperatibaren parte izan eta parte izateari uzteko askatasuna.
  • Kontrol Demokratikoa
  • Askatasun erlijioso zein arrazakoa.
  • Salmentak eskura.
  • Soberakinak itzultzea.
  • Kapitalarekiko interes mugatua.
  • Etengabeko edukazioa.
  • Aktibo zein pro aktiboen neutralizazioa.

Marx izan zen kapitalismoa iraultzeko modua mugimendu kooperatiboa nazio mailan egitea zela esan zuena, Langileen Nazioarteko Erakundearen Inaugurazio Manifestuan, Londresen egindako elkarretaratze publiko batean.