Istingor arrunta uretan

Istingor arrunta ur ertzean bizi den hegazti zangaluzea da. Udaran Europa eta Asian bizi da. Neguan berriz Meditrraneo ingurura joaten da.

Deskribapena

aldatu

Tamaina txikiko hegaztia da. Bizkarraldea marroia du hainbat lerro zurerekin. Paparra marroi argia eta tripa zuria ditu. Moko luze eta zuzena du punta biribilarekin. Buruan bizkarraldean bezalako lerroak ditu. Beste zangaluzeen aldean hanka motzak ditu.

Elikadura

aldatu

Lurperko ornogabeak jaten ditu. Lur-zizareak jaten ditu nagusiki baita kakalardoak, barraskiloak eta kukurutxak ere.

Ugalketa

aldatu

Maiatza iristean emeek eta arrek eztei-dantzak egiten dituzte zeruan. Bi eta bost arrautza bitartean jartzen ditu. Arrautzak horiak izaten dira, orban marroiekin.

 

Izena beste hizkuntzetan

aldatu
  • Ingeleraz: Common snipe
  • Gazteleraz: Agachadiza común
  • Frantsesez: Bécassine des marais

Istingor arruntaren soinua entzun nahi?

aldatu
       Entzun!