Lankide:Naiaaizpurua/Proba orria


Haurdunaldia, emakume batek orokorrean bederatzi hilabetez umetokian ume bat garatzen duen prozesua da eta ondorioz, aldaketa fisiologikoak jasaten ditu. Emakume bat eta gizon bat elkartzen badira, eta haien espermatozoide eta obuluak Falopioren tronpan elkartzen badituzte, espermatozoideak obulua fekundatuko du eta zigotoa sortuko da. Enbrioia sortzen den momentuan, umetokira jaisten da eta momentu horretatik aurrera, enbrioi dena ume bihurtuko da. Bi partaideak emankorrak badira, prozesu honek ez luke urtebete baino gehiago iraun beharko. Halere, ezemankortasunaizatea gerta daiteke, hau da; hamabi hilabete ondoren, emakume edo gizonetan, antisorgailuak erabili gabe haurdun geratzeko ezintasuna den hori, MOEk (Munduko Osasun Erakundea) dioenez. Kasuak erreparatuz, irtenbideei dagokionez, badira zenbait. Intseminazio artifizialaedo proba genetikoak, alegia.[1][2][3] Munduan, bizitza dagoenetik haurdunaldiak existitu dira. Baina, gaur egungo aurrerakuntzei esker, haurudnaldiaren perspektiba asko aldatu da, bai zientzia arloan bai gizarte arloan, grafito honek ziurtatzen duen bezala.

(Grafikoa) ( sexualidad y embarazo )

Ernalketa motakAldatu

Hiru ernalketa mota bereizten dira:

  • Naturala. Aurreko altalena aipatutakoa.
  • Intseminazio artifiziala. Semena, bai bikotearena emaile batena hartu eta baginan edo umetokian uzten da. Horrela, hardun gelditzea lor daiteke.
    • In Vitroa. Ernalketahauek, lehenengo aldiz izan zirenetik, eboluzionatzen joan dira. 1978an, In Vitro teknika erabiliz jaio zen lehen umea Louise BrownBritainia Handiarra izan zen. IVEa (In Vitro Ernalketa) azken aukeratzat hartzen da, oso garestia eta emakumearentzat psikologikoki oso latza izan daitekeelako. Espainiar estatu mailan, urtero 43.000 emakume saiatzen dira haurdun geratzen IVEren bitartez, eta datu hau urteak pasa ahala handitzen joan da. Obarioetatik5 eta 15 bitarteko obulukopuru hartzen dira. Bakar bat plaka batean lagatzen da eta espermatozoide guztietatik, bakarra laguntza gabe obuluan sartzen da. Gerora, enbrioia sortzen denean, hartu eta umetokian sartzen da. Tratamendu bakoitzak %23ko probabilitatea du ernaltzeko. 35-39 bitartean dago erabiltzaileen bataz besteko adina.[1]
    • ICSI. In Vitro Ernalketaren beste adar bat da. Kasu honetan, obulu bat hartzen da eta jeringa baten bitartez espermatozoidea sartzen da. Honek, aldiz, arrisku gehiago izan ohi ditu.[1]
  • Azkenik, bada beste aukera bat, Estatu mailan ilegala dena: haurduntza subrogatua. Honek legalki arazo larriak sor ditzake, umearen nazionalitatea aldarrikatzerako orduan.

ProzesuaAldatu

SintomakAldatu

GoragaleakAldatu

Okadak ekar ditzakeen goragaleak dira sintoma esanguratsuenak. Eguneko edozein momentutan ager daitezkeenak, gehienetan kopuru hauetan: goizean %63 probabilitatea, eguerdian %35 eta arratsaldean %36. Emakume bakoitzak okada mota desberdinak ditu. Hirutik bi emakumek baieztatzen dute goragaleek sozialki aktiboa izatea eragozten dietela. %53a ez da lanera joaten, %75ak lanean produktibitate gutxiago dutela esaten dute, eta %47ak haien profesioan zailtasunak ikusten dituztela.Emakumeek, goragale sinple bat izatetik “Hiperémesis gravídica” izeneko gorabehera bat izatera hel daitezke. Kasu horrek, ospitalizazioa dakar, emakumeak ezin baitu ez elikagairik ez edaririk irentsi. Bestalde, goragaleek ere aldaketa hormonalak ekar ditzakete.

Hilekoaren gabeziaAldatu

Haurdunaldian aurki dezakegun seinale aipagarriena da, nahiz eta batzuetan atzerapen bat bakarrik izan ahal den.

NekeaAldatu

Hormonen aldaketek nekea eragin dezakete, eta ohiko sintoma bat da, baina ez du esan nahi haurdun zaudenik. Bigarren hiruhilekoan agian ez zara oso nekatua sentituko, baina azken txanpan ordea, neke sintoma horiek ageriagoak izan ohi dira.

Bularren tentsioaAldatu

Hormonek, bularren odol fluxua areagotzen dute eta ernalketa burutu eta astera titi buruen inguruan kilima berezi batzuk sentitu ohi dira. Hauek pixkanaka desagertzen joaten dira nahiz eta sei astera sentsibilitate hori berriz agertu eta handiagoa izan.

Gernua egiteko larritasunaAldatu

Haurdunaldian zehar, lehenengo sei asteetan konkretuki, komunera joateko joera handitzen da. Giltzurrunek eragindako esfortzu handiagoak dakar sintoma hau, hormonen aldaketak direla ere, odol fluxua areagotzen delako.

Metal zaporeaAldatu

Lehenengo hiru hilabeteetan oso ohikoa da metal zapore bat izatea ahoan, eta hau estrogeno nibelak handitzen direlako gertatzen da.

ArrapalakAldatu

Menstruazio aurreko minen antzekoak jasaten dira, eta menstruazio datetan, marroi koloreko mantxa batzuk ager daitezke.

Dastamen eta usaimenaAldatu

Elikagaiekiko usaimen sentsibilitatea handitzen da. Kafea bezalako zaporeei uko egiten zaie eta hainbat apeta konkretu eta berezi sortzen dira.[2][3]

Medikuntza-probakAldatu

Ospitalearen arabera proba gehiago edo gutxiago izango ditu haurdun dagoen pertsonak. Halere, beti egiten da ekografia bat 12 aste igaro baino lehen. Proba hauetan ginekologoa eta emagina egoten dira.

Bihotz taupadakAldatu

Doppler ekografo baten bitartez, umearen bihotz taupadak entzun ahalko dira, medikuak dena ondo dagoela ziurtatzen duen bitartean.

AmniozentesiaAldatu

Orratz fin batekin abdomena zeharkatzen da eta likido amniotikoa ateratzen da. Proba honek Down Sindromea detektatzeko balio du, baita zelulen osasuna ere.

“Prueba de detección cuádruple”Aldatu

Down sindromearen %80a detektatzen du, odolaren lau hormona ezberdin ebaluatuz: Alfafetoproteina, Inhibina A, Beta-HCG askea, eta Estriol.

EkografiaAldatu

  • Emakumearen abdomenera soinu-uhin batzuk bidaltzen dira. Irudian, hezurrak eta ehun gogorrenak zuriz agertzen dira, ostera ehun bigunak beltzez. Hortaz aparte, informazio gehiago ematen dute. Aukera ematen du zenbat ume izango diren jakiteko: bakarra, bikiak, hirukiak…
  • Down Sindromea detektatzeko, MOEren arabera 1000 umetatik batek edukiko du. Ekografian, garondoaren azpian likido larregi ikusten bada, seinale bat izan daiteke. Gainera, 20. astean egindako ekografia batean Down sindromea jasaten dutenen ezaugarri batzuk igar daitezke.
  • Arantza erdibitua sufritzen dutenen ezaugarri batzuk 20. astean egindako ekografian igar daitezke.
  • Sexua: 20. astean fetuaren sexua zehaztu daiteke ekografia baten bitartez. Erditze data kalkulatu. Burutik ipurmasailetara dagoen distantziak zehazten digu gutxi gorabehera.[4]

EnbrioiaAldatu

Ernalketaren ondoren, zelula unitarioa enbrioi batera eraldatuko da. Hauek dira, etapa desberdinak:

(ARGAZKIA / INFOGRAFIA) (sexualudad y embarazo)

Ernaldutako obulua ez da begi bistan ikusten, milimetro bat bakarrik neurtzen baitu. Behin blastozisto fasera helduta, ezberdintasun prozesua hasten da, non zelulak hiru kapa desberdinetan banatzen diren. Mesodermoa, ektodermoa eta endodermoa.

Behin blastozistoa horma uterinora itsatsita, barneko zelulak enbrioi bihurtzen hasten dira eta kanpokoak aldiz, plazenta.

Haurdunaldiaren Garapena[5][6]Aldatu

Nola kalkulatu noiz izango den erditzeko data[7]Aldatu

Ohikoena 265 eguneko haurdunaldia izatea da, 280 egun azken hilekotik (28 eguneko hilekoa izanez gero). Kalkulua egiteko metodo erabilgarrienetako bat azken hilekoari 3 hilabete kentzea eta 7 egun gehitzea da. Emakumeen erdiak aurreikusia dutena baino aste bat lehenago erditzen dute.

4.astean:

Enbrioia sagar baten hazia bezain handia da, 5mm neurtzen ditu eta 0,3 g pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Garuna, bizkar hezurra, eta nerbio sistema zentrala garatzen hasten zaizkio.
  • Sako amniotikoa ernaldutako obuluaren inguruan hasten da.
  • Fetuaren traktu digestiboa garatzen da.
  • Garatuen dagoen organoa bihotza da.

Aldaketak amarengan:

  • 0,5 g gizentzen ditu.
  • Odol-ateratze arina du.
  • Hormonak areagotzen dira.
  • Goragaleak eta beste hainbat sintoma agertzen dira.

8. astean:

Enbrioia masusta bat bezain handia da eta 2 gramo pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Enbrioi izatetik fetu izatera pasatzen da.
  • Sudurra, belarriak eta ahoa osatzen zaizkio.
  • Organo printzipalak hasten zaizkio.
  • Zilborrestea osatze hasten da.

Aldaketak amarengan:

  • 0,9 g gizentzen ditu.
  • Garraztasuna senti dezake.
  • Apetak izatea ohikoa da.
  • Hanpatua senti daiteke, sistema digestiboko funtzionamendu motelari dagokionez.

12.astean:

Fetuak lima baten tamaina du, hau da, 6,6 cm neurtzen ditu eta pisatu berriz, 18 g.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Dagoeneko betazalak ditu, eskuetako azazkalak hasi zaizkio eta eskuak eta hankak ikusgarriak dira.
  • Garatu du xurgatze erreflexua eta likido amniotikoa tragatzen du.

Aldaketak amarengan:

  • 2 kg  gizentzen ditu.
  • Goragaleak eteten joaten dira.
  • Komunera joateko maiztasuna jaisten da.
  • Hormonen aldaketei dagokienez, sentsibilitatea mantendu egiten da.

16. astean:

Fetua ahuakate bat bezain handia da, 12 cm ditu eta 135 g pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Atzamar lodia xurrupatzeko gaitasuna du.
  • Hezur gogorrak garatzen hasten zaizkio.
  • Lepoa gorputzetik bereizten zaio.

Aldaketak amarengan:

  • 2.5 kg gizentzen ditu.
  • Azaleko pigmentazioan aldaketak igar daitezke.
  • Ohiko arropa aldatu beharko du,  abdomena dezente hasten baita.

20. astean:

Fetua banana bat bezain handia da, 25 cm ditu eta 340 g pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Burutik oinetaraino neur daiteke eta ez ipurdiraino soilik.
  • Ilea hasten zaio.
  • Hortzoi barruan hortzak hasten zaizkio.

Aldaketak amarengan:

  • 3 kg gizentzen ditu.
  • Bularretan esnea garatzen hasten da oritz forman.
  • Artikulazio eta lotailuak lasaitu egiten dira eta horrek min handia eragin diezaioke.

24.astean:

Arto-buru baten tamaina du dagoeneko fetuak, 33 cm neurtzen ditu eta pisatu berriz, 570 g.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Izerdi-guruinak garatzen zaizkio azalpean.
  • Eztula edo zotina duenean entzun ahal zaio.
  • Besoak eta hankak luzatuz ostikadak jotzen hasten da.
  • Azal zimurra du.
  • Bekainak agertzen dira.
  • Burua gorputza baino handiago dela nabaria da.

Aldaketak amarengan:

  • 4,5 kg gizentzen ditu.
  • Normala da aurpegia edo gorputzeko atalak puztuta sentitzea, azken finean ur kantitate handia atxikituta baitu.
  • Titi buruak inguratzen dituen guneak ilunagoak eta handiagoak bihurtzen dira.

28.astean:

Luzoker baten tamaina du fetuak. 37 cm ditu eta kg 1 pisatzen du.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Fetuak entzumen gaitasuna garatu du guztiz.
  • Begiak ireki ditu eta argitasuna eta iluntasuna desberdintzen ditu.
  • Birikak egonkortu egin zaizkio eta umetokitik kanpo arnas hartzeko gaitasuna du.
  • Azala gorria da ukendu batez estalia du.

Aldaketak amarengan:

  • 9 kg gehiago ditu.
  • Arrapalak, indigestioa edo garraztasuna izan ditzake.
  • Uzkurdurak hasten dira, baina oraindik gehienak faltsuak izaten dira.
  • Sabelaren azalean ildoak hasten zaizkio.
  • Oka gura eta pixa egiteko gogoak desagertzen hasten dira.

32.astean:

Fetuak pinaburu baten tamaina du. 40,5 cm neurtu eta 1,6 kg pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Azken zazpi asteetan bere pisuaren hirukoitza hartzen du.
  • Buruz-behera jartzen hasten da irteteko prest.

Aldaketak amarengan:

  • 11kg gizentzen ditu.
  • Zilborra handitu eta lautu egiten zaio.
  • Ito sentsazioa edo gernua egiteko gogo handiak izan ditzakezu barruko organoek bultza egiten dutelako.
  • Lo egiteko zailtasunak agertzen dira.

36. astean:

Fetua apio baten tamaina izatera heldu da. 46 cm ditu eta 2,5 kg pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Buruz-behera jartzen hasten da.
  • Azazkalak eskuetako atzamarrak baino luzetxoagoak dira.
  • Mutila bada, barrabilak jaisten hasi zaizkio.

Aldaketak amarengan:

  • 12 kg gehitu ditu.
  • Abdomena jaitsi egiten da.
  • Behin fetua ahokatuta, garraztasun eta ito sentsazioa gutxiagotzen da.
  • Gernua egiteko sentsazioa handitu egiten da fetuak ibarrean egindako indarrari dagokionez.

40. astean:

Fetuak sandia baten tamaina du. 51 cm neurtzen ditu eta 3,4 kg inguru pisatzen ditu.

Fetuak dituen aldaketak:

  • Fetua babesten duen kapa zuria desagertu egiten da.
  • Ile dolarea jausi egin da.
  • Fetuaren lehen kaka sortzen da amaren hestean, “Meconio” izenarekin.

Aldaketak amarengan:

  • 13 kg gehiago pisatzera hel daiteke, eta hau azken asteetan mantentzen den pisua da.
  • Uzkurdura handiak hasten dira.

Aldaketa Fisiologikoak[8]Aldatu

  • Bularrak hasten dira esnearen produkziorako presta daitezen.
  • Birikak eta hestea bezalako organoek gorantz egingo dute umetokiari lekua uzteko, eta askotan arnasa hartzeko zailtasuna edo indigestioa ekar dezakete.
  • Haurdunaldiaren amaieran zure umetokia pilota txiki baten tamainakoa izatetik sandia baten tamaina izatera pasako da. (66 cm diametroa)
  • Plazenta bat sortuko da zure gorputzean eta zure gorputzean dagoen odol kopurua %50 igoko da organo berri hori mantentzeko.
  • Odol fluxua areagotzeak fisikoki itsura hobea emango dizu.
  • Azala dela eta, aurpegiko pigmentazioren erruz sortzen diren mantxak ager daitezke,  titi buruen eta genitalen inguruan mantxa beltzak eta zilborra eta aluaren artean marra beltz fin bat.

EmozionalakAldatu

Ohikoa da haurdunaldian sentsibilitatea areagotzea, lehenengo hiruhilekoan gehienbat, nerabezarotik haurdunaldira arte emakumeak izan dituen aldaketa kopuru altuena baita. Logura, antsietatea, estresa, emozio aldaketa latzak eta negargura dira ohikoenak.

HormonalakAldatu

Emakumezkoek sufritzen dituzten aldaketa hormonalak bi hormonen bidez ematen dira; estrogenoa eta progesterona. Haurdunaldiko lehenengo asteetan, estrogenoa asko garatzen da. Honek babesa ematen dio enbrioiari odola umetokiraino eramanez.  Bi hormonak bularreko esnea sortzeaz arduratzen dira.

Progesteronak hiru aldaketa garrantzitsu eragiten ditu gorputzean; lehenengoari dagokionez, lehen hiruhilekoan ohikoa den nekea bere efektu lasaigarriek sortzen dute. Bigarrena erreparatuz, muskuluak erlaxatzen ditu umetokia handitu ahal izateko. Azkenik, digestio-aparatua mantsotu egiten du, elikagaiak fetuari hel dakizkiokeen.

Arriskuak eta gaixotasunak[9]Aldatu

SexuaAldatu

Gero eta harreman sexual gehiago izan gero eta altuagoak dira haurdun geratzeko  aukerak. Hala ere, egunero praktikatzen baduzu, espermatozoideen kalitatea baxuagoa izan liteke, beraz, harreman sexualak bi egunean behin izatea gomendatzen da. Oso garrantzitsua da osasun egoki bat mantentzea, horrek haurdunaldi aukerak handitzen baititu.

Badira hainbat faktore edo arazo haurdunaldian eragin ditzaketenak, abortuak edo ezemankortasuna hain zuzen ere. X izpiak, hegaldi luzeak, barizela, abereak (ardiak gehienbat), katuak (batez ere, kaka egiten duten hondar kaxak), lurreko bakteriak, garbiketako produktu kimikoak, eta beste hainbat…

DesnutrizioaAldatu

Desnutrizioa gorputzak elikagai nahikoa jasotzen ez dituenean sortzen ernalkuntzan. Oso gai konplexua da, goiztiar erditzearen arriskua areagotzen baitu.[10]

AnemiaAldatu

Gaixotasun hau aipagarria da globulu gorrien faltagatik, beraz, ez dute nahiko oxigeno garraiatzen gorputzeko ehunetara. Nekeak edukitzea da ohikoena.[11]

KardiopatiaAldatu

Bihotzera odola eta oxigenoa garraiatzen duten odol-hodien estutzea da.[12]

ZeliakiaAldatu

Gaixotasuna baino gehiago, zeliakia kondizio bat da. Hala ere, ez dauka zertan emankortasunean eraginik izan behar. Este-mehearen estalduran eragindako mina da. Hau glutenaren ingestioaren eraginez sorten da.[13][14]

HemorragiakAldatu

Haurdunaldiaren edozein momentutan gerta daitekeen odoltze baginala. Haurdunaldi ektopiko eta abortu baten sintoma izan daiteke.[15]

HipertentsioaAldatu

Odolak indarrez jotzen du arterien pareten aurka, hori, presio arterial izenez ezagutzen da. Presio hori oso altua denean, hipertentsioa deritzo. Eta honek, arriskutsua izan ahal da bihotz eta giltzurrunendako.[16]

Plazenta erortzeaAldatu

Baldintza larri bat da, plazenta umetokiko paretatik erditu baino lehen laxatzen denean. Guztiz edo zatika banatu daiteke. Hau gertatzen bada, fetuak ez du nahikoa oxigeno izango.[17]

Aurre plazentaAldatu

Plazenta umetoki-lepotik gertu dagoenean gertatzen da, irekidura oztopatuz.[18]

DiabetesaAldatu

Medikuaren jarraipen zehatz batekin haurrak ez du zertan arazorik garatu. Intsulina oso lagungarria denez ez dago zertan medikuarengana joan beharrik egoera jakinarazteko. Hasieratik hasi behar da tratamendua egoera txarrak saihesteko.

Ernaltzerako orduan ager daitezkeen gaixotasunakAldatu

Kiste aunitzeko obarioaren sindromeaAldatu

Sindrome hau hormonetan gertatzen den trastorno bat da, ugalketa adinean dauden emakumeetan gertatzen dena. Gaixotasun hau jasaten duten emakumeek oso hileko gutxi eta denbora luzean behin izaten dute. Likido multzo txiki asko sor daitezke obarioetan eta horrek obuluak askatzeko zailtasuna dakar. Gaixotasun honek, azkar eta asko argaltzeaz gain beste hainbat gaixotasun sor ditzake emakumean; diabetesa eta bihotzeko arazoak izan daitezkeenak.

EndometriosiaAldatu

10 emakumeetatik batek jasaten du. Gaixotasun hau endometrioaren ehun zati bat umetokitik kanpo geratzen denean gertatzen da. Ondorioz, hileko askoz mingarriagoa da. Gainera, endometrioa handitzen da eta aldaketak sortzen ditu beste ehun eta organoetan.[19]

Hantura pelbikoaren gaixotasunaAldatu

Infekzio larri bat da transmisio sexualeko hainbat gaixotasunen bidez edo tratatu gabeko beste gaixotasun batzuen bidez agertzen da. Min kronikoak eta ezemankortasuna sor ditzake.[20]

Haurdunaldi ektopikoaAldatu

Haurdunaldi ektopiko batean, ernaldutako obulu bati gorputzeko zati bat eransten zaio, falopioren tronpari gehien bat.  Gertakizun hau obario edo sabeleko beste leku batean ere gerta daiteke.[21]

OligospermiaAldatu

Espermatozoideen zenbaketa baxuari oligospermia deitzen zaio. Espermatozoideen gabezia osoari azoospermia deritzo. 15 milioi espermatozoide baino gutxiago baldin baditu semeneko milimetro batean, ez-ohikoa da. Sexu harremanak edukitzeko zailtasunak eragin ditzake.[22]

ETS (bakterianoak)[23]Aldatu

Klamidiasi: ETS guztietatik ohikoena da. Gainera, jasaten duten ia guztiek ez dituzte sintomarik somatzen. Infekzio bakteriano bat da.[24]

Gonorrea: Emakumezkoei nahiz gizonezkoekin eragina egiten die. Sexu-organoetan, ondestean eta eztarrian eragin dezake infekzioren bat. 15 eta 24 urte bitarteko pertsonetan gertatzen da batez ere.[25]

Sifilis: Gaixotasun honek zauriak sortzen ditu sexu-organoetan. Normalean, zauri hauek ez dute minik eragiten, baina bai kutsakorrak direla. Prebentzioa erre- da, kondoia erabiltzea.[26]

ETS (birikoak)Aldatu

Herpes: Transmisio sexualaren bidez hedatzen den gaixotasuna da. Erditze momentuan zesarearen bidez egiten da, haurrak inongo gaixotasunik ez edukitzeko. Hala ere, ez dago guztiz ziurtatua.

Giza Immunoeskasiaren Birusa: GIBa HIESAren eragilea da. Birus honek pertsonen defentsa inmunologikoei erasotzen die. GIBa sexu-harremanen bitartez zabaltzen da, halere, kondoiak lagungarriak dira hau eragozten. Es más fácil que te enfermes de gravedad e incluso que mueras a causa de infecciones que el cuerpo normalmente podría combatir.[27][28]

Giza papilomaren birusa: Garatxoak sortu ahal ditu gorputzeko edozein lekutan. 200 mota baino gehiago daude. Eta hauetatik guztietatik 40k sexu-organoetan eragiten dute. Pertsona infektatu batekin erlazio sexualak edukitzerakoan transmititzen dira. Hauetako batzuek minbizia sorraraz dezakete. Umetokiko lepoko minbizia, uzkiko minbizia, ahoko eta eztarriko minbizi batzuk, aluko minbizia, baginako minbizia edo zakileko minbizia.[29]

GPBa daukaten pertsona gehienek ez daukate sintomarik eta osasuntsu sentitzen dira, beraz, gehienak ez dira konturatzen birusa dutela. [30][31]

Haurdunaldiaren diabetesa (diabetes mellitus); %1-4 haurdun dauden emakumeetatik diabetesa bezala ezagututako gaixotasun bat hedatzen du. Organismoak zailtasunak edukitzen ditu alimentuak energia bihurtzeko. Diabetes arrunt bat ez denez, ez du injekzioaren beharrik.[32]

Erditze goiztiarrak: Umeen %6-8 jaiotzen dira 37 asteak baino lehen. Honek jaioberrien %75en hiltzearen arrazoia betetzen du. 5 haurren osasun kostua, 150 haurdun dauden emakumeen kostua betetzen du. Estrategia onena, arazo hau probabilitate gehiago duten emakumeei aurre antzematea da. Hala ere, ez da batere erreza kasu hauek identifikatzea.[33]

Bikiak: Arazoak bikoiztu egiten dira. Heriotza-tasa ohikoa baino altuagoa bihurtzen da. Haurrak normalean baino pisu gutxiagorekin jaio daitezke. Goiztiar erditzea izateko ere hainbat aukera daude, eta beste zenbait arazo gerta daitezke.[34]

ErditzeaAldatu

Erditze seinaleakAldatu

Erditze data baino aste batzuk lehenago abdomena pelbiseraino jaisten da. Prozesu honen bitartez, umea umetokitik ondo atera ahal izateko mugitu eta prestatu egiten da. Bularrak handitzen dira, eta lehen esnea irteten da, umearentzat aberasgarria izan daitekeena. Uzkurdurak gertatzen dira, eta normalean tarte irregularretan izaten dira. 30 segundo baino gutxiago irauten dute, eta egun osoan zehar 3-4 izaten dira.

Umetokia babesten duen mukosa tapoia jausten denean, marroi-arrosa kolorea duen gelatinazko jariaketa izurriko da umetokitik. Osorik edo pixkanaka atera daiteke, beti kasuaren arabera. Erditzeko momentua iristen denean, emakume batzuk beherakoa izan ohi dute; hormonak lasaitzean eta umetokiari presioa egitean gertatzen da.

Normala da gernua egiteko gogo handia izatea, umea irteteko posizioan jartzen denean, maskurian presio handia egiten duelako. Ospitalera joateko beharra, alde batetik, urak botatzen hastean eta bestalde, 5 minuturo minutu bateko iraupena duten uzkurdurak jasatean izaten da. [35][36][37]

Erditze motakAldatu

Erditze naturalaAldatu

Haurdunaldi naturalean, umea amaren baginatik gurutzatzen jaiotzen da, teknologia gutxik edo ezerk lagundua, Ospitale gehienetan, baginako haurdunaldia izaten da ohikoena, bere bizkarraren gainean etzanda dagoela eta hankak alboetan irekita dituenean, gehienetan medikuari lana errazteko, Hala ere, badira hainbat kasu desberdin erditze naturalean, makurtuta jartzea  grabitatearen laguntzaz umea errazago irten dadin.

Baginako erditze instrumentalaAldatu

Kasu honetan, baginako erditzea instrumentu berezi batzuen laguntzarekin gertatzen da, “Vacuum edo Forceps” izan daitezkeenak. Hauek, umearen buruan indarra egiten dute baginatik errazago irten dadin, teknika hau erditze zailetan erabiltzen da maiz.

ZesareaAldatu

Munduko erditzeetan, herrialde garatuetan gehienbat, biztanleriaren%20ak zesarea bidezko erditzea izaten du, abdomenean egiten den kirurgia baten bidez egiten da. Zesarea denak ez dira medikuak esandako arriskuarengatik gertatzen, askotan amaren eskaerara egiten dira, ez baitu umea baginatik jaiotzerik nahi.

AbortuaAldatu

Lehenengo 23 asteetan haurdunaldian egin daitekeen etenaldia da eta edozein emakumek jasan dezake. Alegia, emakume kopuruari dagokionez, erdiak baino gehiagok edukitzen du haurdunaldian zehar, nahiz eta gehienetan ez konturatu. Hala nola, badira hainbat arrazoi haurdunaldi bat aurrera eraman ahal izateko, adibidez, ezarpen akatsa, emakumeak izan ditzakeen progesterona nibel baxuak, eta anomalia genetikoak. Fetua garatuago dagoenean seitik emakume batek jasango du abortu bat eta ehunetik bakarrak hiru abortu baino gehiago. Abortua izateko probabilitatea hainbat faktoreek areagotzen dute; adibidez, 35 urte baino gehiago izateak, tabakoak, drogak eta alkoholaren kontsumoak.[38][39][40][41]

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la FIV- ICSI? ¿Por qué Mejora las Tasas de Éxito? Clínica Eugin» Clínica Eugin . Noiz kontsultatua: 2019-03-01.
  2. [(https://www.mdsaude.com/es/2015/10/sintomas-de-embarazo.html Sintomas de embarazo. ].
  3. primeros sintomas de embarazo. .
  4. Primmer, Claire. el embarazo, una guía infografica para toda la familia. flaw press.
  5. (Gaztelaniaz) «Etapas de gestación de tu bebé durante el embarazo» www.plannedparenthood.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  6. (Gaztelaniaz) bebesartesanales. (2017-05-12). «Como son los 9 meses de embarazo paso a paso y mes a mes» Bebés y Mamás artesanales . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  7. Crespo Mirasol, Esther. (2015-09-30). Percepciones de las mujeres, parejas y profesionales durante el embarazo, parto y posparto tras someterse a técnicas de reproducción asistida. Universitat de Barcelona . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  8. Lehen mailako asistentzia sanitarioa. U.E.U.ko Osasun Saila [1990] ISBN 8486967201 PMC 432890454 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  9. (Gaztelaniaz) «Diccionario de enfermedades comunes en el embarazo, bebés y niños» Mi bebé y yo . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  10. Txantiloi:Es-CO encolombia. (2017-11-19). «Desnutrición en el Embarazo: síntomas, causas y tratamiento.» encolombia.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  11. «Anemia - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  12. (Gaztelaniaz) «Cardiopatía coronaria: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  13. (Gaztelaniaz) «Celiaquía: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  14. (Gaztelaniaz) Mathias. «Celiaquía en el embarazo y en el bebé» Mi bebé y yo . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  15. (Gaztelaniaz) «Hemorragia durante el embarazo: causas y cómo actuar» SerPadres.es . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  16. «Alta presión arterial o hipertensión en el embarazo | Nacersano» nacersano.marchofdimes.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  17. «Desprendimiento de la placenta | Nacersano» nacersano.marchofdimes.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  18. (Gaztelaniaz) «Placenta previa» www.webconsultas.com 2010-11-25 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  19. (Gaztelaniaz) «Endometriosis: cuando el ciclo menstrual se convierte en enfermedad» Kern Pharma . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  20. (Gaztelaniaz) «Enfermedad Inflamatoria Pélvica (EIP) | Signos de una Infección EIP» www.plannedparenthood.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  21. «Embarazo ectópico (para Padres) - KidsHealth» kidshealth.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  22. «Conteo bajo de espermatozoides - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  23. Txantiloi:Gaztelera eta Inglesa Vallano, Antonio. (2009). Antimicrobianos y embarazo. Servicio de Farmacologı´a clı´nica, IDIBELL, Hospital Universitari de Bellvitge, Universitat de Barcelona, L’Hospitalet de Llobregat.
  24. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la clamidia? | Síntomas de la ETS, pruebas y tratamiento» www.plannedparenthood.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  25. (Gaztelaniaz) «Gonorrea - Enfermedades de transmisión sexual» www.cdc.gov 2019-01-11 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  26. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la sífilis?» www.plannedparenthood.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  27. (Gaztelaniaz) «HOME» INFOSIDA . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  28. Rosas, Alejandra; Tavella, Silvina; Warley, Eduardo M.. (2017-4). «Control de embarazo y postparto en mujeres infectadas por HIV» Medicina (Buenos Aires) (2): 85–88 ISSN 0025-7680 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  29. Saura Manich, Cristina. (2017-07-21). Tratamiento del cáncer de mama diagnosticado durante el embarazo. Universitat Autònoma de Barcelona . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  30. «Virus del papiloma humano» medlineplus.gov . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  31. (Gaztelaniaz) «Virus del papiloma humano (VPH) | Exámenes y tratamiento» www.plannedparenthood.org . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  32. (Gaztelaniaz) Grems, Leonel Delgado; Pickering, Lourrits Palomares; Frómeta, Roilder Romero. (2018-12-15). «Manejo integral de la diabetes durante el embarazo» Revista Información Científica (5): 1054–1064 ISSN 1028-9933 . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  33. Molina Rodríguez, Alonso. (2017-06-26). Complicaciones asociadas al sobrepeso y la obesidad en la mujer durante el embarazo, parto y puerperio inmediato. Universidad de Murcia . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  34. (Gaztelaniaz) «Gestaciones múltiples, cada vez más frecuentes» Natalben . Noiz kontsultatua: 2019-02-28.
  35. Primmer, Claire. el embarazo, una guía infografica para toda la familia. flaw press.
  36. Marshall, Connie. maternidad sin riesgos: guía para un embarazo fácil y sin riesgo. .
  37. Medical care pregnancy. .
  38. access medicina. .
  39. trances. .
  40. TED. (2015-07-14). Aspen Baker: A better way to talk about abortion. . Noiz kontsultatua: 2019-03-01.
  41. Primmer, Claire. el embarazo, una guía infografica para toda la familia. flaw press.