Lankide:Nagore Sanchez/Proba orria

Jainkoen opari edo zigor? aldatu

Naturaz gaindiko azalpenak ere badira, erlijioari lotuak. Lurrera erortzen den objektu edo animalia zein den, fenomenoa zigortzat hartzen zuten, armada amorritari Itun Zaharrean eroritako harrien kasuan, esaterako; edo ontasun jainkotiarreko probidentzia-ikurtzat, jan daitezkeen animaliak erortzen direnean.

Teleportazioa aldatu

Era berean eta hari espekulatiboari eutsiz, espazio-denborako anomaliak zirela-eta, animaliak beste dimentsio batzuetatik etortzen zirela ere esan izan da. Azalpen horiek teleportazioa erabili ohi dute batzuetan, animaliak berez egon beharko liratekeen lekutik kanpo zergatik dauden azaltzeko. Charles Hoy Fort kazetariak garatu zituen ideia horiek. Forten arabera, iraganean objektuak leku batetik bestera bat-batean mugitzeko gai zen indar bat existitzen zen. Indar hori jada ekintza berezietan besterik ez da agertzen, arrain-eurietan, besteak beste. Forten beste iradokizun bat Sargazo Itsaso goren baten existentzia da,[1] lurreko objektuak xurgatzen eta jaurtitzen dituen zerutar biltegi bat, hain zuzen.

Animalia-euria kulturan aldatu

«It’s raining cats and dogs» aldatu

Esamolde ingeles horren hitzez hitzezko itzulpena ‘txakur eta katuen euria ari du’ da, eta euskarazko ‘euria goian behean ari du’ izango litzateke haren baliokidea. Esamolde hori da, beharbada, fenomenoari egindako erreferentziarik ezagunena, eguneroko hizkeran agertzen zaiguna. Esamolde hori estreinakoz Jonathan Swiften 1731ko A Complete Collection of Genteel and Ingenious Conversation obran ageri da. Hala ere, haren jatorria ezezaguna da.[2] Espekulazio baten arabera, catadoupe frantziar arkaismoaren moldaketa bat izan liteke. Arkaismo horrek ‘zaparrada’ edo ‘ur-jauzia’ esan nahi du. Beste espekulazio batek dio Erdi Aroan eurite indartsuek teilatuak garbitzen zituztela, txakur eta katuen gorpuak lurrera botaz.[2][3]

  1. (Gaztelaniaz) Océano Atlántico. 2020-12-10 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  2. a b (Ingelesez) Martin, Gary. «'Raining cats and dogs' - the meaning and origin of this phrase» Phrasefinder (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  3. Franza, Jackie. (2006). It's Raining Cats And Dogs: Making Sense of Animal Phrases. BowTie press.