Lankide:Mikeleski/Proba orria

   Ba al dakizu   

-Basurdearen gutxi gorabeherako adina kalkulatu daitekeela,hauen letaginak neurtzen.

- Basurdeak bi soinu mota ematen dituela: kurrinka eta txistua.

- Basurdeek ohitura handia dutela uretan eta lokatzan birrintzeko eta ilean duten parasitoa desagertarazteko zuhaitz baten kontra igurtzen.

-Basurdearen ilea maiz erabili zutela hortzetako eskuilak ekoizteko.


Basurdea

aldatu

Basurdea animali ugaztuna da. Gutxi gorabehera metro bat neurtzen dute eta handienek metro eta erdira heltzen dira, eta beraien pisua 80 kg ingurukoa da.Emeak arrak baino txikiagoak dira eta hemeretzi urte arte bizi daitezke.

 

Ezaugarriak

aldatu
 

Basurdeak oso animali sendoa dira. Txerriaren antza dauka, buru handia eta begi txikiak ditu. Belarri samar handiak eta musu luzea du eta orojalea da. Baso eta ingurune sastrakatsuak ditu gogoko basurdeak. Egunez animalia ezkutaria izan ohi da, eta ingurune itxi eta babestu samarra beharra du. Basurdea oso animali soziala da eta talde txikitan migratzen dute. Gauez migratzen dute eta 15 kilometroraino egin ahal dituzte gau batean.

Banaketa

aldatu

Animalia hau ia mundu guztian aurkitu dezakegu. Leku batzuetan desagertuta dago, Britainiar Uharteetan adibidez, aldiz batzuetan gizakiak berak eraman du Amerikara eta Ozeaniara adibidez. Euskal Herrian bizi dira bereziki, nekazaritzak daukan garrantziagatik eta baita klima eta inguruneagatik. Hau dela eta, Euskal Herriko nekazarien lurretan ibiltzen dira eta hauek apurtzen dituzte.

Elikadura

aldatu

Animali hauek orojaleak dira,hau da, animali zein barazkiak jaten dituzten animaliak dira nahiz eta barazkia gogokoagoa duten. Gainera animali hauek lurrean zuloak egiten dituzte elikagaiak aurkitzeko eta honek hainbat kalte eragiten dituzte ingurunean eta nekazarien lurretan.

Gastronomia

aldatu

Animali hau elikagai bezala erabiltzen da Espainian eta baita Argentinan ere. Normalean saltsa desberdinekin preparatzen da eta leku menditsuetan eta basurde asko dagoen lekuetan jaten da. Adibiderik nagusiena Euskal Herria da eta oso plater berezitzat jotzen da.