Lankide:Mikelbgm/Proba orria

Esfera aldatu

 
Esfera baten errepresentazio tridimentsionala

“Esfera” hitza latineko sphaera hitzetik dator, eta hau Grekerako sphaîra hitzetik eratorria da. Geometrian erabiltzen den kontzeptua da. Honen azalera osatzen duten puntu guztiak gorputzaren zentroarekiko distantzia berdinera daude[1].

Definizio zehatzago bat emanda "esfera" diametroaren inguruan biraka dabilen zirkunferentzierdi batek sortutako gainazal itxia da, puntu guztiak zentro izeneko puntu batetik distantzia berera dituena[2]. Hau da, zirkunferentzia bat bere diametroaren inguruan biratzen dugunean sortzen den irudia da esfera.

Esferaren elementuak aldatu

Esferaren elementuak aurkezten dituen bideo motza
  • Zentroa: Esferaren barneko puntua, gainazal esferikoaren puntu guztietatik distantzia berera dagoena[3].
  • Erradioa: Esferaren edozein punturen eta zentroaren arteko distantzia[4].
  • Korda: Esferaren gainazaleko bi puntu lotzen dituen zuzenkia[4].
  • Diametroa: Zentrotik pasatzen den edozein korda[4].
  • Poloa: Biraketa-ardatzaren bi muturretako bakoitza[5].

Ezaugarriak[4] aldatu

  • Guztiz simetrikoa da.
  • Ez du ez erpinik ezta ertzik ere.
  • Ez da poliedroa bere gainazala laua ez delako.
  • Honen azalera osatzen duten puntu guztiak gorputzaren zentroarekiko distantzia berdinera daude.

Propietateak[6] aldatu

  • Esferaren zentroa eta bere muturrak esferaren azalean dituen edozein zuzenki diametroa da.
  • Esferaren edozein irudikapen planoa zirkulua da.
  • Esferaren zentrotik igarotzen den edozein zirkulu-formako ebakidura Zirkulu nagusia da, ebakidura zentrotik pasatzen ez bada zirkulu minorra izango da.
  • Esferaren zirkulu bat ematen bada, berarekiko perpendikularra den diametroaren muturrei zirkulu horren poloak izango dira.

Non aurkituko dugu? aldatu

 
Kanikak
 
Illarrak
 
Xaboi ponpa
 
Billar bolak


 
Eguberri bola
 
Tenis pilota
 
Baloia
 
Mahatsak
 
Oroigarri bola


Erreferentzi bibliografikoak - webgrafia aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Definición de esfera — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  2. Esfera (2005). Hiztegi Entziklopedikoa [imprimatutako bertsioa]. Donostia, ES: Elkar Argitaletxea
  3. Zentro (2005). Hiztegi Entziklopedikoa [imprimatutako bertsioa]. Donostia, ES: Elkar Argitaletxea
  4. a b c d MAYRA ALEJANDRA CALDERON CAMARGO. (2018-08-26). Historia de la Geometría (La esfera). (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  5. Polo (2005). Hiztegi Entziklopedikoa [imprimatutako bertsioa]. Donostia, ES: Elkar Argitaletxea
  6. (Gaztelaniaz) Esfera. 2019-04-24 (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).