Lankide:MikelAlberdi/Proba orria

Transektoa lur hedadura batean zehar ezartzen den lerro zuzen bat da non neurketak eta zenbaketak egiten diren ikerketa zientifikoetarako [1][2]. Transektoa biologian eta ekologian asko erabiltzen da datuak biltzeko baina beste diziplinetan ere erabiltzen den kontzeptua da.

Transektoa ekologian

aldatu

Transektoa ingurumen-gradiente nabarmenak dituen eremu baten zehar ezartzen den lerro bat da bertan dauden espezieen laginketa egiteko ingurumen-gradiente bat. Lerro horretan zehar dauden espezie bakoitzeko organismo kopurua tarte erregularretan behatu eta jasotzen da. Landare edo animalia komunitateak gradiente edo patroi lineal batean zehar nola aldatzen diren ilustratu nahi denean erabiltzen da [3].

Transektoa geografian

aldatu

Transektoak osatzen duen lerroaren bidez leku batetik bestera giza ezaugarri edo/eta ezaugarri fisikoetan egon daitezkeen aldaketak aztertu daitezke. Lurzoruaren erabilerak, eraikin motak, landaredia edo topografia aldaketak aztertzeko zeharkako sekzioa irudikatzen du [4].

Transektoa hirigintzan

aldatu

Ekologiatik maileguan hartu den kontzeptua da [5]. Hirigintzan eta lurralde antolaketan analisirako tresna bezala erabili izan da. Patrick Geddes eta Ian McHarg bezalako ingurumen-teorikoek hartu dute kontzeptua natura eta hirien arteko harremana azaltzeko

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «transect» Oxford Reference  doi:10.1093/oi/authority.20110803105325217. (Noiz kontsultatua: 2021-12-25).
  2. (Ingelesez) «transect» Wiktionary 2021-10-27 (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  3. «Why use line transects?» www.countrysideinfo.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  4. «Urban Sampling Techniques» geographyfieldwork.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-11).
  5. (Ingelesez) Transect (urban). 2021-07-05 (Noiz kontsultatua: 2021-12-25).