Lankide:Mikel.Zubillaga/Proba orria

Saguaren funtzionamendua mugimendua jasotzeko erabilitako teknologiaren araberakoa da. Hiru teknologia desberdin aztertu daitezke: Lehen Maketa, Bola Sagua eta Laser Sagua. Ala ere, funtsean sagu guztiak gainazal lau batean edo saguarentzako alfonbra batean mugitzen funtzionatzen dute. Gero informazio hori lortu eta ordenagailura transmititzen dute, gezi edo erakuslea mugitzeko.

Lehen Maketa

aldatu

Lehen maketaren funtzionamendua nahiko intuitiboa da. Honek, bi gurpil ditu(bat ardatz bakoitzeko) eta gurpil bakoitzean potenziometro bat dago. Potenziometro hauek, desplazamendua eta abiadura erregistratzeko gai dira. Honekin, lehen sagu hori mugitzean bi gurpil horiek mugituko dira eta horiekin batera hauen potenziometroak seinale elektriko bat bidaliko dute ordenagailura RS-232 konektore estandar baten bidez.

Bola Sagua

aldatu

Lehen maketaren antzera bola saguak bi potentziometro-rekin eta rodillo batzuekin funtzionatzen du. Baina rodilloa zuzenean desplazatzeko erabili beharrean rodillo hauekin kontaktoan dagoen plastikozko bola bat erabiltzen du. Potentziometroen seinale elektrikoa ordenagailura bidaltzen da baina kasu honetan PS/2 konektoretik.

Laser Sagua

aldatu

Laser sagua edo sagu optikoaren kasuan mugimendua fisikoki lortu beharrean led diodo edo laser bat eta fotorrezeptore baten bidez lortzen da. Lehenik, LED diodo batek (normalean gorria) saguaren azpian zonalde txiki bat argitzen du.Ondoren, fotorrezeptoreak argi hori pulso elektrikotan bihurtuko du. Gero, saguaren txip-ak, pulso elektriko horiek prozesatu eta mugimendua eta mugimenduaren abiadura lortuko ditu.Azkenik, txip-ak prozesatutako mugimendua ordenagailuari bidaltzen dio USB konektore baten bidez.