Lankide:Martin Mancisidor/Proba orria

Andre Maria eliza, Tolosan kokaturik dago. XVI. mendean hasi ziren eraikitzen eta XVII.-nean bukatu zuten. Gipuzkoako bigarren eliza handiena da. Han kokatu izan da Gipuzkoako Artxibo Orokorra XVI. mendetik 1904 arte.

Eraikinak XVIII. mendearen zehar suteak jasan ditu eta horren ondorioz estiloz aldatzen joan da.

Erretabloa aldatu

Andre Maria elizako erretabloa.

Eraikina errenazentista da, batez ere tetxua. Baina ez da oso originala, izan ere suteak egon zirelako eta horren ondorioz gauzak aldatzen joan dira.

Lehen sutea 1503an gertatu zen eta  Joanes Antxietaren erretabloak hartu zuen sua.

Bigarren sutea 1781ean gertatu zen ordea, bere restaurazioa Silvestre Perezek egin zuen. Estilo neoklasikoan. Zutabe originalak estuagoak ziren, orain zementuz daude estaliak handiagoak egiteko. Erretablo nagusiaz gain, beste kapera batzuk daude.

Kaperak: aldatu

 
Eliza barruan dauden kaperak

XIX.mendekoak dira, lau kapera daude santu ezberdinekin: San Juan, San Antonio, San José eta Loiolako San Ignacio. Gero, beste bi kaperak irudi batzuekin daude: Errosarioaren Amabirjina eta Kristo gurutziltzatua, Juan eta Maria (Kalbarioa). Azken hau da piezarik garrantzitsuena.

Aldare nagusia: Andre Mariaren Jasokundea aldatu

Estilo neoklasikokoa da, sinplea. Ez du eskulturarik baizik eta margo bat, Andre Mariaren Jasokundea. Antonio Leandro Zabalak XIX.mendean egindako margoa da. 8mx4m neurtzen ditu.

Margoak ama birjina hiltzen denean Maria zerura joaten dela irudikatzen du. Bertan Jesus, usoa eta aita jainkoak itxoiten die.

Honen aldamenean, bi santuen irudiak daude: San Pedro ezkerrean eskuan giltzak eta ebanjelioa dituela eta eskubian San Pablo ebanjelioa eta ezpatarekin.

Margoak: aldatu

Goran margo batzuk daude. Eskulturak bezala, alde batekoak zehazki ezkerrekoak itun zaharrekoak dira eta eskubikoak itun berria. Pintura hauek  Orioko artista batekegin zituen, Eugenio Azkuek. Horain dela 2 urte pintura hauek restauratu egin ziren, ala ere oberen kontserbatzen diren pinturak dira.


Hurrengo margolan hauek zeuden eskultura goran:

• La Resurrección de Jesucristo:  Antzezpenak Kristo hilobitik garaile ateraz kokatzen du, soldaduak izututa eta jarrera bortitzetan gertatzen dena ikusten duten bitartean

  • La mujer adúltera ante Cristo:. Erdian, Kristo eta emakume adulteroa agertzen dira. Aldeetan, pertsonai desberdinak hainbat jarreratan.


• La Resurrección de Lázaro: Eszenaren erdigunea Kristok eta bere hilobitik irteten den Lazarok betetzen dute. Inguruan, mirariari begira dauden pertsonaiak daude.


• Moisés salvado de las aguas: Irudiaren erdian, hotzarari eusten dion emakume bat agertzen da, Moises haurrarekin, uretatik erreskatatuta. Ezkerrean Faraoiaren alaba, beste emakume baten ondoan. Atzean bi morroi. Eskuinean, palmondo baten atzean, Moisesen arreba eszena ikusten ari da.


• El Juicio de Salomón: Eszenaren erdian Salomon erregea dago, bere tronuan eserita. Ezkerrean bizi txarreko bi emakumeak, bata zutik eta bestea belauniko. Salomonen aurrean hildako haurraren gorpua. Eskuinean, lehen planoan, soldadu bat prest dago bere ezpata goian duela eta haur bat ezkerreko eskutik zintzilik. Bigarren plano batean, beste hiru pertsonaia irudikatuta daude. Umea norena den eztabaidatzen ari dira.

• Saúl atenta contra David: Saul, lantza gora duela, emakume batek eusten du. Ezkerretara Davidek ihes egiten du. Atzean eta bigarren plano batean, eszenaren alde banatan irudikatutako bi irudi. Eskuinean Saulen tronua dago.