Lankide:Martaudane/Proba orria

Sarrera Fisio nuklearra atomo baten nukleoa zati txikiagotan zatitzen duen erreakzio nuklearra da. Zatiketaren ondorioz, sarritan neutroi askeak eta nukleo atomiko arinagoak sortzen dira, eta azken hauek fotoiak sor ditzakete gamma izpi eran. Elementu astunen fisioa erreakzio exotermikoa denez, energia-kantitate handiak aska daitezke bai erradiazio elektromagnetiko gisa bai zatien energia zinetiko gisa (fisioa gertatu den edukiontziaren materia berotuz). Fisioak energia ekoitz dezan, sortutako elementuen lotura-energiak hasierakoarenak baino handiagoa izan behar du. Transmutazio nuklearraren forma bat da, hau da, prozesuaren ondorioz sortutako elementuak eta jatorrizko atomoaren elementu kimikoa ez baitira berdinak. Erabilerak Fisio nuklearraren bi erabilera nagusiak energia nuklearra edo arma nuklearrak sortzea da. Aipatu diren bi erabilera hauetarako ezinbestekoa da hainbat substantzia neutroi askeen kontra kolpatzearen ondorioz, haustea neutroi gehiago sor ditzaten. Honi esker, kate-erreakzio bat sortzen da inongo kanpo indarrik gabe mantentzen dena, eta energia modu kontrolatuan (erreaktore nuklearretan) edo kontrolik gabe (arma nuklearretan) aska daiteke. Erregai nuklearrak duen energia-kopurua gasolinak daukan energia baino milioika aldiz handiagoa da, eta horregatik fisio nuklearra energia lortzeko iturri erakargarria da; hala ere, fisio nuklearrean lortzen diren produktuak erradioaktiboak dira. Produktu horien erradiazioa iraupen luzekoa da, eta horren ondorioz, hondakin erradiaktiboen arazoa sortzen du.

Uranioaren isotopoak Gaur egun existitzen diren zentral nuklear gehienetan, energia fisioaren bidez lortzen da eta hau aurrera eraman ahal izateko uranioa behar da. Prozesu honetan uranioaren isotopoak erabiltzen dira eta hauek fisioa jasaten dute erreaktoreetan.