Lankide:Maria Asun/Proba orria

NORBERAREN BARNEKOTASUNA LANTZEN

Gure barnekotasuna lantzea dispertsioari, presari, zurrunbiloari, kontzentrazio faltari.… uko egitea da; sendotasunari, lasaitasunari, biziaren zentzuari, zorionari eta barne bakeari lekua emateko . Ildo horri jarraituz, Euskal Herriko hainbat eskolatan barnekotasuna jorratzen hasiak dira lanketa horrek norbere barnera begiratzeko tresnak ematen dituelako.

Behin eta berriz aipatzen da  ikasleek hezkuntza integrala jaso behar dutela; hau da,  heziketak pertsonaren alderdi guztiak hartu behar dituela kontuan.  Hala alderdi agerikoenak nola barren barrenean dituztenak. Barneko alderdiak landuta, pertsonak barrenetik biziko dira, sentimendu eta motibazio sakonenak dituzten leku horretatik, eta, hortik abiatuta, harremanetan egongo dira beren buruarekin, inguruarekin eta besteekin.

Ez da gauza bera begiratzea eta ikustea, edo aditzea eta entzutea. Barne-bizipena eta arreta dira begiratzeari eta aditzeari  lotzen zaizkien balioak. Eta ez da gauza bera “ni naiz” esatea eta “nik daukat”, “nik egiten dut"... esatea. Barnekotasunaren prozesua geure buruan sakontzean datza, dimentsio espirituala edo barneko dimentsioa piztean. Barnekotasuna lantzeak aukera ematen du  pertsonak beren dimentsio sakonenarekin harremanetan jartzeko eta nork bere burua ezagutzeko eta ulertzeko: nor garen, zer nahi dugun, eta norantz joan nahi dugun jakiteko.