Lankide:Mantequillaconpan31/Proba orria

Louis le Vau

aldatu

Louis le Vau-k Parisen 1612-an jaio zen eta Parisen, Urriaren 1670-ko (58 urterekin) hil egin zen. Louis, arkitekto frantzesa izateaz gain, Luis-ren kontseilaria izan zen eta bere gaztelua, [[Versallesko gaztelua| Versallesko gaztelua] eraiki zuen. Sortu zuen estiloa eraikuntzengatik eta apainketengatik nabarmendu zen. Versalles gaztelua egin aurretik Pariseko hainbat luxuzko etxe egin zituen, adibidez, Hôtel Lambert baina bere lehen errealizazio handia Vaux-le-Victomte jauregia izan zen. geroago, Louvreko diseinuan parte hartu egin zuen eta Salpêtrièr-ko ospitalea egin zuen. Louis le Vau efektuan pentsatzen zuen diseinuan baino, artisau talde bat zuzentzen zuen. 1640an Louis-ek Lambert Hôteleko lana hasi zen egiten, Ǐle-Saint-Louis-en eta [Lebrun]-ekin kolaboratu egin zuen. 1657an Nicolás Fouquet Louis le Vau aukeratu egin zuen Vaux-le-Vicomte jauregia egiteko. Vaux-le-Vicomte jauregiak, atondo angelu zuzen eta egongela obalatua ditu, atondoak bi eskaileren bidez komunikatzen dira Errealen apartamentuak eta Fouquetenak, bitartean egongelak, bi gelen arteko lotura gisa jarduten du.Lorategi oso handia du. 1664an Louis le Vau, Luis XIVren enkargua jaso zuen Versalleko jauregia erakitzen hasteko.Le Vauren proiektua bi hegaleko bloke handi bat zen, cour d'honneur sakon bat osatuz. Erdiko blokearen alboetan beste bi bloke daude eta haien artean terraza bat zegoen. Oinplano noblea pilastra eta zutabe jonikoekin artikulatzen zen, taulamendu handi bati eta garaiera txikiagoko teilatupe bati eusten zieten, guztia "italiar erara" jarritako teilatupe batez koroatua, tradizio inbariante frantsesetik bereizten duen ezaugarria. Bere proiekturako, Louis Le Vau, François d 'Orbayren laguntza izan zuen, honek, luzetarako hegalak inguratzen zituzten bi eraikin paralelo eraiki zituen, barneko bi patio sortuz. Horrela, cour d 'honneurrek zabalera galtzen du, baina, blokeak erdiko gorputzerantz aurreratzean, luzetarako ibilbidea handitzen duen perspektiba bat sortzen da lorategien bila.